Egun Bat Ikastolan


2021eko uztailaren 28an
Urnietako EGAPE ikastolako andereño eta haurrei elkarrizketa.

Egun Bat Ikastolan
Zer egiten da ikastoletan, nola eramaten da eguna? Hau-jakin nahiz ikastola batetara hurbildu gara eta bertan pasa egun guztia. Haurrekin hitzegin dugu, irakasleekin ere bai eta egunean zehar egin dutena bizi izan dugu.
Aukeratutako ikastola Urnietako EGAPE izan da. Ez arrazoi espezialegatik; bakar bakarrik, ez genuen ikastola monstruo bat nahi, ezta ere txikiegirik erdipareko zerbait baizik. Urnietako ikastolak kondizio hori betetzen zuen, 180 inguru haur dabiltza eta beste guztien eredutzat hartu dugu, nahiz eta jakin ikastola bakoitzak bere berezitasunak badituela.
Egun guztian frogatu ahal izan duguna, hori bai, ikastolak gure haurtzaroko eskolekin–eta oraingo zenbaitekin ere–duen diferentzia da. Lehen printzipioa haurra bere kaxa uztea da, eta ez erreprimitzea. Honak zenbaitetan ikastola hain «ordenatua» eta isila ez izatea, alderantziz, hotsez eta bizitesunez beteriko tokia izatea dakar. Baina honek ez du esan nahi ikastoletan gutxiago lan egiten denik. Geurok ikusi ahal izan dugu, hasi hiru urtekoetatik eta hamabi urtekoak arte, egun guztian zerbait egiten –eta zerbait interesgarria gainera- aritu direla.
Dena dela. denok dakigu ikastolak ez direla paradisu bat eta badituztela beren kontraesanak. Hori dena azalduko zaizue hurrengo orrialdetan.
Goireko 9ak dira; haur batzu gelan daude baina ordulaurden batean, denak iritxi bitartean bakoitza, beren aldetik aritzen da, irakurtzen, jolasten, etab. Hirugarren mailekoekin -8-9 urtekoak– gaude;. gaur, lehenengo orduan, dotriña. Apaiza sartu eta lehenengo gauza gurutzea- egitea da eta ondoren errezoak; hauk egiten denak dakite eta batzuek benetako debozioaz gainera, bat baino gehiagok errezatzen du eskuak tolestaturik. Ondoren eta giroan pixkabat sartzeko abesti bat erakusten die. Honela dio abestiak:
Hau da eguna
Jaunarena
gaur piztu baita
Jesus Jauna.
Poz pozik kanta
Gora Jauna
Zer zoriona!
Zer eguna!
Lotsa gutxikin bat edo bestek apaizarekin batera bakarka abesten du, baina denak ikasi arte ez da beste lanetara pasatzen. Apaizak esan dienez Pazko garaian dauden bitartean bera joaten den guztietan abesti hau kantatuko dute. Eta ondoren filminak, honekin denei argitzen zaizkie begiak. Aita Jose Inazio, gehienek Jose Inazio deitzen diote. Filminen izenburua: "Vida de Jesucristo" da eta bat baino gehiagok ikusi bezain laster lehenago ere ikusiak dauzkatela dio, baina ez da horrela gertatzen eta Jesukristoren piztueraren ondoko gertakizunak erakusten dizkie.
Erlijioko klaseen inguruan gora behera batzu ibili zituzten irakasleek, alde guztietan bezala. Dena dela gaur egun dotriña ematen den orduan irakasleak eskubide osoa dauka nahi duena egiteko, nahi badu gelan gelditzen da edo kanpora irtetzen da.
"Irakasleen nahia oraindik urruti dago, dotriña ikastolatik kanpo irakastea nahi genuen, baina guraso gehienak oraindik oso itxu daude arazo honekin. Dotriña Ikastolan eman ordez elizan gauza jatorragoak egitea proposatu genuen eta guraso gehienek inkesta baten ondoren ikastolan ematea esan zuten eta horrela jarraitzen dugu".
Hamarrak dira eta dotriña bukatu da. Aita Jose Inazio irten ondoren andereño Maribel sartzen da. Bitarte honetan hango buila sinistu ezinekoa da, baina berehala lasaitzen dira eta lanean jarraitzen dute. Lehenik oporretan batzuek egin dituzten lantxoak- irakurtzen dituzte. Hau da bat, "Behi zuria" du izenburua:
"Behin batean behi zuri bat bizi zen baina bere jabea oso gaiztoa zen eta asko jotzen zion. Gainera behia oso ona zen. Egun batean sorgin bat etorri zen eta behiaren jabeari, Joxepe zena, zigortu zion zigor honekin: ipurdia erre egin zion. Urrengo egunean esan zuen Joxepek, gehiago ez zaitut zigortuko".
Ipuiaren muina aztertu ondoren, beste lantxoak kontuan harturik botazioa egiten dute eta behi zuriarena ematen dute hoberentzat.
Ondoren andereñoak idazten-du ipuina harbelean eta denen artean taxutu eta zuzentzen dute, aditzak, puntu eta komak... Oso bizkorrak dira lan honetan nahiz eta momentu bat baina gehiagotan ez kasu gehiegirik egin. Bestetik, errekreoko ordua arrimatzen ari den neurrian bat baino gehiago orduaz galdezka hasten da. Andereñoak gutxi falta dela esan arren, ez dira lasaitzen eta lantxoaren azterketa bukatu baino lehenago irtetzen dira kanpora. Hura da lasterkada, denak bultzaka nor lehen irtengo. Hori bai, irten baino lehenago mahai gainak garbi eta lurrean ez da papertxo bat ere Ikusten.
Euskaldundutako Extremeñoa
Enparantzan gaudela haurtxo bat inguratzen zait eta eskuan daukadan zigarroa kendu nahiean hasi zait.
–Zigarroa erretzen al duzu ala?
–Nik bai.
–Zenbat urte duzu?
-8 urte.
–Etxean uzten al dizue zigarroa erretzen?
–Amak bai; lagun baten urtebetetzean erre nuen.
Lagun batek gezurra dela esaten dio.
Egia da, Winston erre nuen.
–Baina zigarroa txarra da!
-Orduan zuk zergatik erretzen duzu?
Jolastera joaten dira, batzuek –mutilak noski–fubolera eta beste batzuek–neska eta mutil–gorde gordeka.. Lasai uzten gaituzten tartetxo honetan bi andereñokin mintzatzen gara.
"Jolasteko lekuz oso gaizki gaude, batez ere eguraldi txarra egiten duenean, bestela ikusten duzue, hemen ibiltzen dira, baina euria egiten duenean barruan egon behar eta oso gaizki moldatzen gara. Eskola nazionaletakoek eta monjek beren patioak badituzte, baina guk horixe ere ez".
Boskarren mailako bi neska inguratzen zaizkigu, bata urnietarra eta bestea Extremaduran jaioa.
"Lau urte nuela etorril ginen hona eta nik euakaraz ikasi dut baina nere etxean besteek ez dakite, amak zertxobait, denboraldi batean euskaldun batzuren etxean egon baitzen serbitzen".
Hamaikak dira eta errekreoa bukatu denez, berriro lanera. Haurrak izan dira gurekin zeuden bi andereñoei orduaren berri eman dietenak.
Ikastolan sartu eta lehenago bukatu gabe utzitako zuzenketarekin jarraitzen dira hirugarren mailakoak.
Ipuia aztertzen bukatuta gero, egileak garbian pasatzen du, kalko baten bidez; kopiak ateratzeko modu berezi bat erabiltzen dute. Tartera batean gelatina daukate, kalkoz egindako orrialdea gelatinara pasatzen dute eta gero bakoitzak egiten du bere kopia. Lan hau egiten den bitartean, talde bakoitzak esaldi bat harturik, sujetoa, aditza, izen laguntzailea etabar ateratzen ditu.
Lan honetan utzi eta beste gela batetara pesatzen gara, bigarren mailakoengana. Hemen irakurtzen ari dira baina gu sartu garen bezain lastei denak aztoratu egiten dira eta andereñoak ezin du beraiekin lanean jarraitu. Zati bat irakurri du batek eta inor ez da enteratu:
"Gaur goizean ibilaldi polit eta liluragarri bat igaro da, gure herritik Gure etxe tankerako kamioi .."
Andereñoak: Ulertu duzue?
Haurrek: Baiiiii..
Baina inork ez du entzun ere egin, lanean jarrai dezaten kanpora irtetzen gara eta hirugarren mailakoengana itzuli, gure aurrean lasai egoten ohitu baitira. Haurrak lanean dauden bitartean kurtsoko programaketaz mintzatzen zaigu andereñoa.
"Lehenengo trimestre bat programatzen dut eta gero hamabost egunerokoa. Ez daukaguna da egun batetik besterako programa, hauekin, nahiko flexibilitate erabiltzen dugu. Gai bat aukeratzen dut eta adibidez hamabost egun pasatzen ditugu horren inguruan: hitz berriak atera, matematika, dinamika eta plastika egin. Matematikan kontzeptu berriak sartuz aritzen gara, dinamikan antzerkia; hau Lurdes Iriondok ematen die; gero flauta, gimnasia eta psikomotrizidadea ere bai pixkabat, eta plastika".
"Erdaraz boskarren rnailan hasten dira, laugarrenean alfabetoaren gonbaraketa eta horrelako gauza txiki batzuk egiten dituzte baina serioxeago boskarrenean".
Gaien aukerari buruz hau digu:
"Talde bakoitzak bere gaia aukeratzen du: landareak, egaztiak, janariak, pensuak, etab... Liburuak begiratu, kanpora irten eta gaia aztertu, baserriak, etab.. ikusiz. Oso ongi moldatzen dira".
–Kanpora irtetzen direnean, noski arazoren batzurekin topatuko dira ez?
–Bai, bakarrik joaten dira, horrela askatasun gehiago dute. Nik gainera nahiago dut, azterketak xinpleagoak badira ere, bakoitzak bere burua desarroilatzea. Adibidez, duela gutxi lantoki batetara joan ziren eta jendea ez dago ohitua horrelako lana ikusten. Haurrek langileek zenbat irabazten zuten galdetu omen zuten eta hau erantzun zieten: «Eso es una pregunta indiscreta». Hemen etorri zitzaizkidan «Indiscreta»k zer esan nahi zuen galdezka. Horrelakoak gertatzen dira baina normalean ongi moldatzen-dira..
MUTILAK ETA NESKAK BANATUTA
Gelako hormak marrazkiz beteak dauzkate.
"MarrazkIa izugarri gustatzen zaie, hauei ez dago marrazki lana kentzerik. Gai baten azterketa egiten dutenean bukatzeko talde bezala marrezki bat egiten dute eta horman jarri".
Mahai gehienetan edo neskak bakarrik edo mutilak bakarrik daude.
"Mahaien banaketa beraiek egiten dute eta hau gaiaren araberan ibiltzen da. Gertatzen dena zera da, normalean mutilak mutilekin eta neskak neskekin elkartzen direla. Duela gutxitik, ostiraletan asteko martxa aztertzeko bilerak egiten ditugu eta hemen planteiatu nien ia zergatik neskak ota mutilak ez ziren nahasten, bainan berdin jarraitzen dute, nahastea ez zaie gehiegi gustatzen".
Goiza bukatu da eta bazkaltzera joan aurretik taldetxo bat inguratzen zaigu.
–Andereñoarekin zer moduz portatzen zarete?
-Ondo.
–Eta zintzoa al da?
–Bai. Oso ona, baina batzuetan zigortu egiten gaitu.
–Zergatik hori?
-Gaizki portatzen garelako. Buila gehiegi atera, mahai gainean egon, txistua bota eta holakoak egiton ditugu.
-Orain irtetzen zaretenean, zer egiten duzue?
-Bazkaldu eta berriro ikastolara.
–Eta arratsaldean irtetzen zaretenean, zer?
–Batzutan gimnasia, beste batzutan flauta eta beste batzuk txistua. Etxera joan, bokadiloa jan eta kanpora jolastera.
–Eta gauetan telebisioa ikusten al duzue?
–Bai, bai, bai. Asko gustatzen zaigu.
12etan txlkiak etxera doaz baina boskarren eta seigarren mailakoak herriko saloian Lurdes Iriondorekin dantza ikasten ari dira. Talde bat eserita begira dagoen bitartean, besteak dantzan ari dira. Ondoren Lurdesek dantza horiekin hirugarren eguna dutela esaten digu eta ziaro harrituak geratzen gara, nahiko ongi moldatzen baitira. Dantza saio bikaina egin ondoren, apetittua ongi zabalduta, denak bazkaltzera eta gu ikastolako komedorera goaz.
"Baserrietan eta herritik urruti xamar bizi direnek hemen bazkaltzen dute, guk ere, bertakoak ez garenok hemen bazkaltzen dugu eta geratzen direnei, batez ere txikiei, guk laguntzen diegu".
zigun andereño batek. Bazkaltzeko makarroiak, almondigak eta galletak dauzkate eta galdetu diegun guztiak oso goxoa dagoela diote.Andereño batek esan zigunez oso ongi etortzen zaie bertan bazkaltzea; haur batek baino gehiagok bere etxean ez badu ongi jaten ere, hemen denak nahiko poliki aritzen dira, asko ikasten dute. Hilean mila pezeta ordaintzen dute bazkariarengatik. Mahaia jaso eta hori haurrek egiten dute, platerak garbitu eta abar sukaldariak. Bazkaltzen ari diren askok mantalak daukate; bigarren mailatik gorakoek ikastolan ez dute jazten; andereñoak esaten digunez oso handiak sentitzen dira mantalakin ibiltzeko, baina margotzen aritzen direnean komeni da mantala jaztea, margo askoren mantxa ez baita kentzen eta...
Bazkalondoan andereñoak komedorean daude, kafea hartu ondoren eguneko haruntz-honuntzak kontatuaz eta beraiekin mintzatu gara.
15 Urteko Historia
–Z. A. Noiz sortu zen ikastola hau ?
–Uste dut 64ean izan zela–esaten digu batek–, ni izan nintzen lehenengo andereñoa eta orain komedorea dagoen gelatxo honetan hasi ginen, 16 haur 3 urtetakoak; harri hotz honen gainean egon ginen. Legalizatzeko ordua iritzi zenean, elizaren babesean egin genuen. Lau edo bost urtean hiru bat andereño bakarrik egon ginen.
–Z. A. Ikastola nola dago organizatua, Junta eta hori nola daude?
–Bueno, gurasoen Junta bat dago eta gu ere Junta horretan sartuak gaude baina ezer gutxi pintatzen dugu, azken hitza beraiek dute.
–Z. A. Eta zuek, nola zaudete estrukturatuak, komisioak, etab...
–Bai, komisiotan gaude banatuak eta ahal duguna egiten dugu. Komisio pedagogiko bat badaukagu eta denak parte hartzen dugu. Teorikoki guraso batzu ere badaude hor, baina fundamentuz ez dugu lan konkretu eta berezi bat egin.
–Z. A. Juntarekin iskanbilarik edo izan al duzue?
–Bai, noski. Behin batean eskatu ziguten Juntako bilera batzuetara ez joateko, diru asuntoak eta ikutu behar zituztenean libertate gehiagokin egin ahal izango zutela eta; guk hau ez genuen onartu, azken finean kuestionatzan baizan gu Juntakoak ginen ala ez.
–Z.A. Urteko programa eratzea, etab... nola egiten duzue?
–Hau udan egiten dugu, kurtsoa nola bukatu den aztertu eta honen arabera urrengo urteko programaketa egiten dugu. Bakoitzak berea taxutzen du baina azkenean denon artean osatzen dugu.
–Z. A. Lehenago norbaitek erdaldunen arazoa ikuitu du, zer dago konkretuki hor?
-Bai, arazo latza bihurtzen ari zaigu erdaldunena, proporzio handia dagoen momentutik giro erdalduna sortzan baita eta ikusten dugu- erdaldun hauk aparte hartu behar direla lehenengo urtean; honetarako andereño bat gehiago behar da eta dirurik ez omen dago.
–Z. A. Disziplina aldetik eta?
–Askotan gertatzen da etxean haur batzu gurasoak nahiko gogor tratatzen dituztela eta hemen berriz ez diegu nahi duten guztia egiten uzten, baina hemen askatasun gehiago ikusten dute. Zenbait enfrentamendu izan dugu eta batzuk haurrak nazionaletara atera dituzte, baina horiez da asko gertatzen.
–Z. A. Ikastolarako dirua ateratzeko, zer bitarteko erabiltzen da?
–Taberna hau adibidez, larunbat eta igandeetan irekia egoten da, hilero errifa bat ere ateratzen da eta hortik kanpo, jaialdi eta horrelako ekintzak. Inguruko lantokiei ere dirua eskatzen zaie, udaletxera ere bai.
Kuota bezala aurten mila eta berrehun ordaintzen da haur bakoitzeko eta beste ikastola batzuekin gonbaraturik nahiko merkea da, baina kontuan izan behar da hemen konpetentzi handia dagoela, monjak alde batetik eta nazionalak bestetik; berez hauekin konpetitzeko ezin da garestitu, lehenago ere kasuren batzu eman baitira garesti iduritu eta kanpora atera dituztenak; aldrebes berriz ez da gertatzen. Irakasleek aurten 34.000 irabazten dugu. Duela bi urte hogei bat mila irabazten genuen, beraz aurrerakada handia eman dugu. Dena dela diruz gaizki gabiltza; joan zen kurtsoan subentzioa eta guzti kontuan harturik. milioi t'erdiko defizitarekin bukatu zen; datorren urterako edifizio berri bat egiteko asmoa dute eta 24 milioiko presupuesto dago, beraz, ia nondik ateratzen den.
Txikienak Lanean
Arratsaldean txikien geletatik pasaz hasi dugu. 3 urtekoak goizean utzitako lana bukatzen ari dira, papertxoak ebaki eta arrasto batzuren barruan haik pegatu. Betiko atzeratuak mahaian jarraitzen dute lanean eta besteak jolastera bidaltzen ditu andereñoak. Jostailuak atera bezain laster talde handi bat pieza mordo baten gainera bota eta minutu bat barru, ~amarren bat hau pistola tankerako tresna bat eskuan dutelarik, tira soinua eginez, builaka hasten dira ikastolan zehar. Andereñoak digunez, nabarmentzen da telebista asko ikusten dutela. Honetatik kanpo, egiten dituzten lanen artean abestea dago–andereñoak esaten digunez asko gustatzen zaie–, fitxak, margotu eta gehiena jolastu normala den bezala.
Lau urtetakoak mahaian eserita daude, andereñoa fitxak banatzen hasi zaie. Gereriz betetako horri bat, gereziak gorriz margotu behar, dituzte eta biko multzoak egin. Andereñoak harbelean margotzen ditu eta bera hasten da multzoak egiten, hiruko bat egin duen bezain laster zuzendu die:
«Andereño, bikoak egin behar dira eta zuk hirukoa egin duzu».
Begi aztikoak dira hauk.-Egiten duten lana besteen berdina da, hirukoak baino maila altuagoan eta bostekoak baino baluagoan; andereñoak neurria hartua dauka eta ez zaio gehiegi kostatzen. Fitxa kontuan denetik erabiltzen dute, Casalsen fitxak dexente erabiltzen dituzte, baina kasu askotan berak burututakoak egiten dituzte.
Bost urtetakoak denak mahai baten inguruan eseriak daude eta isiltasun osoan lanean ari dira. Kaligrafia egiten ari dira baina andereñoak esan digunez ez da letra hobeagotzeko, estuaren dominioa lortzeko.
"Ande" deitzen die haur guztiek andereñoari, eta hau maila guztitan; andereño ere erabiltzen omen dute, baina gu egon ginen denbora guztian «ande» bakarrik entzun genuen. Bost urtetakoak pixka bat aztoraturik utzi ditugu eta seigarren mailakoen gelara goaz.
Bertso doinua entzun dugu sartu berain laster; ikasle bat berak egindako bertso batzu abesten ari da. Horman mural bat dago eskuz idatzia eta beste gauza batzuren artean hau dio: «Taldean konfiantza izan», "Hitz itsusirik ez esan» hau elkarri eransten dizkioten gaitz izenengatik omen da–etabar. Eta andereñoa jarraitzen da muralaren esanahiaz.
«Begira, gelan arazo latz bat genuen neska batekin; beti oso marginatua ibili da ikastolan, beti bakarrik. Behin talde osoa hasi ziren hitzegiten eta mutil batek planteiatu zuen neska hau baztertu egiten zutela, ez ziotela kasorik egiten. Neri esan zidaten nik ere banuela errua, besteei baino kaso gehiago egiten niola eta; egia zen eta nik kritika onartu nuen. Denek aztertu zuten gaizki egiten zutela eta aldatu behar zirela. Hemendik dator mural horren historia».
Boskarren eta seigarren mailako irakasleekin jarraitzen gara.
Zigortu Beharrik Ez
–Z. A. Afektibitate mailan, beren arteko harremanetan, arazorik planteiatzen al da?
–Begira, boskarren eta seigarren mailen artean izugarrizko diferentzia dago, baina afektibitate kontuan beti daude arazoak eta maila guztietan gainera, ez larriengan bakarrik.
–Z.A. Sesual heziketa ematen al duzue?
–Ba, gauza hortaz aurten izugarrizko arazoa izan genuen. Nik joan zen kurtsoan boskarren mailakoei eman nien eta ez zon ezer gertatu, oso ondo joan zen denean. Baina aurtengo taldea badirudi aurreratuagoa dela; nik dena berdin eman nien baina azkeneko egunean zalantzaren bat zeukaten galdetu nien eta esan zidaten ni larrugorrian ikusi nahi nindutela, nik ezetz esan nien, ez zela justua ni bakarrik jartzea, edo denok ala inor ere ez. Buruak berotzen joan ziren eta han izugarrizko iskanbila montatu zen; ez zen ezer pasa, baina haurrak etxera joan zirenean norbaitek etxean kontatu zuen eta handik izu. garrizko soka etorri zen; haur honen gurasoek besteenei kontatu zieten herri guztiak jakin arte, andereñoak bularrak erakutsi nahi zituela eta horrelako lelokeriak esanaz. Urrengo astean bilera bat egin nuen gurasoekin eta han garbi erakutsi nien zer gertatu zen eta badirudi gauzak aplakatu zirela.
–Z.A. Gurasoekin harreman handia al daukazue?
–Bueno, badakizu, harremanak arduratzen direnekin,–dio andereñoak eta irakasleak jarraitzen du– ni herrian ibiltzen naizenez gehiago hitzegiten dut berakin, baina normalean ez dira gehiegi arduratzen, hori bai, sesualitate arazo horren ondoren denak inguratu ziren.
–Z. A. Mutil eta nesken artean, iniziatiba mailan eta, diferentzirik ba al dago?
–Ez, inolaz ere ez, neskak noski gai batzuetan trebeagoak dira eta mutilak beste batzuetan, baina normalean berdinak.
–Z. A. Haurrei jo eta ez diezue egingo, ez da?
Irakasleak esan digunez bera orain arte astokilo bat izan omen da:
"Ni eskola zaharrekoa izan naiz baina asko ikasi dut eta gaur ez diet inori eskurik gainean jarriko".
–Z.A. Eta zigortu eta horrelakorik egiten al duzue? Maribelen gelan ikusi dugunez, haurrak beren artean zigortzen dira.
–Ez, guk ez diegu inongo zigorrik jartzen, hori ez da beharrezkoa izaten, nik behintzat ez dut oraindik arrazoirik izan inor zigortzeko.
–Z.A. Zuen lana benetan zaila da?
–Begira, beti egon behar zara gauza berriak asmatzen. Iristen da momentu bat oso nekatua gelditzan zarena. Adibidez behin metodo bat aurkitzen duzu eta oso ongi doaz, baina lana beti lana da eta aspertu egin behar dira; honegatik, beti sortzailea izan behar zara eta honek neke handia ekartzen du. Klasea bukatu eta urrengo eguneko lanaz pentsatzen zaude, zer egin, zer e z egin.
–Z. A. Deporte asuntoa, nola daukazue banatua?
–Bueno, txandatuz egiten dute gimnasia eta hortik kanpo larunbatetan ordu batzu sartzen ditugu, hemen bertan gimnasio bat badaukagu eta oso ongi moldatzen dira, hobekiago antolatu beharko genuke, baina ezerrez baino gehiago da eta momentuz behintzat aurrera jarraituko gara.
Hirugarren mailakoen gelara itzuli gareneari laurak pasatuta egon arren lanean jarraitzen dute, azken momentuko lantxoak bukatzen; beste gela batzuetatik irtetzen ari. dira. Etxera joan merienda hartu eta berriro jolastera. Hau da ikastola batean egunean zehar egiten dena eta ez dago dudarik lana haundia izan arren, gu gure garaian baina gustorago itzultzen direla urrengo goizean.
LURDES AUZMENDI. ELIXABETE GARMENDIA
Lehen printzipioa: haurra bere gisara uztea.
Mutilak futbolera. Neskak ez.
Jolasteko toki egokirik ez.
19-24

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezAUZMENDI1Gizartea
EgileezGARMENDIA3Gizartea

Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude