ERRIBERATIK E.S.A.M.


1977ko uztailaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
ESAM (Erriberako Sozialista Abertzaleen Mugimendua)-ri elkarrizketa
ERRIBERATIK E.S.A.M.
Nafarroa Erriberatik Hautsi Nahi
Z.Argia. Zer da ESAM? noiz jaio zineten? Zergatik?
ESAM: Astiro, Erriberako Sozialista Abertzaleen Mugimentua aurtengo Aberri Eguna baino lehen jaioa da. Eta jaio zen, hain zuzen, gure nazional identidadea ateka larrian ikusten genuelako. Euskal Herria Nafarroatik hautsi nahi dute eta Nafarroa Erriberatik. Gaurko Erribera isolatu samar dago gainerako Euskal Herriarengadin eta aurpegia emateko, geroari begira zerbait egiteko, elkartu gara, bakoitzak bere autara ezin baitu deusik egin.Lurgintzari bagagozkio "Comunalak" kendu dizkigute, plangintza eza eta "caciquismoa" daukagu, kontserba -- industrien gain (esparrago, tomate...) ez dago inungo kontrolik, dauzkagun baliakizun hidraulikoak ez dira erabiltzen; gainera era guztietako atentatu ekolojikoak ditugu. Problema latzak ditugu Erribera ia Gipuzkoa guztia bezalaxe baita, gure mugak, alde hortatik Herriberri, Larraga, Zahargaztelu, Biana eta Los Arcos ditugu nahiz eta Erdialdekoei ( Tafallakoei, kasu batez) solidaritatea eskatu.
Z.A.: Zer egin duzue oraino? Zertan ari zarete?
E. Aberri Eguna baino lehen, gure jaiotzean beraz, dei bat egin genuen, herriak gehien sentitzen zituen erreibindikapenak esijituz: probintzia anaiekiko solidaritatea, amnistia, askatasunak. Dei egin genuen ere Gasteiza joateko edo Erriberako herritan Aberri Eguna ospatzeko. Eta gure historian lehenbizikoz hala egin zen Biana, San Adrian, Azagra eta Tuteran.
Maiatzaren lehenerako pintaketa anitz eta zabalkundea egin genuen Erriberan zehar.
Bardeetako kanpaina aipatu behar dugu azkenik, "Poligono de tiro de las Bárdenas Reales" hortan, osoro kaltegarriak diren militarrak ditugu egunero; oroit gaitezen ere Bardeetan 22 herri dagoela eta larehun km. kuadratu, ezin dezakegu permiti multinazionalen eskuetan Erribera eta espainol estatuko edo yankien eskuetan Bardeak egon daitezen. Alde hortatik pegatinak eta panfletoak egin ditugu eta erruez zabaldu Dema Militarren Astean erregea etorri zenean ere.
Orain Manifestu bat osatzen ari gara; funtsean, Erriberako herri orotan Asanbladak bultzatu beharra azpimarkatzen dugu, asanblada zabalik hedatuak. Eta horren gain programa oso bat lantzea. Hurrengo urratsak hauk ditukegu: Tuterako nuklear Zentralaren aurkako kanpaina.
Kutsatzaile diren industrien aurkako mobilizapena -- "Ebroquimica", kasu batez, edo Transpapel (azken hau proiektoan dago oraindik, beste multinazional amerikano bat daukagu hortan'ere) --.
Problematika Berri Hat Hartu Dugu
Z.A. Oztopoak, problemak, etorkizuna...
E: Gaur egun zailtasun haundiak, nolarebait problematika berri bat hartu dugulako, honetaz landa, ELAk eta PNVek bultzatu zuten lehengo abertzale joera ezezaguna zen oraingo belaunaldiarentzat. Zaileziak era eta maila guztietan ditugu, berrogei urtez erribero eta nafar guztiei español garela eta ez euskaldunak esan digutelako; zaileziak "cacique" aldetik gure kultura, hemengo herri kultura bultzatzeko; hitz batez ideologia dominantea caciquil eta españolista zelako. Ez dugu ahantzi behar, bestenaz, herriak elkarren urrun oso daudela, nukleo industrializatu gutti dagoela eta Erribera Gipuzkoa bezala izanik hedaduraz, komunikabide okerrago batzuez osatua, ostera, ez dela aise hemendik ibiltzen. Badago azkenik, gerra ondoren etorritako jendea, urbideak egiten ari zirelarik, batetik eta hemendik emigratu duen gazteria, bestetik. Diputazioak, berriz, edo "dedocráticamente" aukeratuak hobekiago esateko, kapital haundiaren, oligarkia zentralistaren eta Nafarroako burjeseria eta caciqueriaren interesak errepresentatu besterik ez du egin. Euskal hizkuntz eta kulturari bagagozkio ditugun beharrak asetzeko ( irakasleak...) ez dago jenderik, giroa franko interesgarria da, bestetik; Falces-en hirurogei dabiltzate euskara ikasteko asmoz; Tuteran adinetakoentzat izaten dira klaseak; ESAMen barnean euskaldun berriren bat badago eta zentzu honetan zertxobait egitea pentsatzen dugu.
Erriherak Ezkerrari Bozkatu Dio
Z.A. Hauteskundeez zer?
E. Nafarroa mailan lurjotzea, ezkerraren batasun ezaz, hain zuzen, halaz ere, nafar herriak, Erriberak batipat, haren tradizioari jarraituz ezkerrari eman dio bozka.
Gaur egun Asanbladetan funstaturiko Herri Aginteaz ( "Poder Popular"-delakoa) landa Munizipal Hauteskundeak hurbil ditugu eta garaitzeko batasuna pondu nagusia daukagu. Eta hortan saiatzen ari gara orain .
Z.A.: Zertxobait eratxeki nahi duzue?
E: Hitzño pare bat besterik . ESAM olde erakundea dela, zabal, idekia, Asanbladan funtsatua eta nazional askatasunerakoa inungo burruka biolentorik erabili gabe.Beste oharpen bat ere. Interesgarri oso litzaigukela Aragoiko mobimentu autonomistarekin harremanak edukitzea, eta beste mobimentu autonomistekin ere. Internazionalismoan oinharrituta, noski, gu Euskalherrikoak gara.
15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakESAM

Azkenak
Eguneraketa berriak daude