Euskaldunen bakea ekartzera etorri natzaizue


1976ko abuztuaren 01an
Arieh Shoval, Israel Heziketa Ministeritzako Zuzendari Ordekoari elkarrizketa

Arieh Shoval jaunarekin
Euskaldunen bakea ekartzera etorri natzaizue
Elebitasunaz 1go Simposium dela eta hemen izao dugu, geure artean, Arieh Shovai jauna, Sobietar jatorrikoa, Israelgo Heziketa Ministeritzako Zuzendari Ordekoa. Bere Herriko hizkuntza esperientziari buruz hitzaldi bat eman zuen, 1go Symposium honetan, txaio ugari /aso zuen hitzaldia, eta ondoren, Arieh Shoval /aunarekin elkarrizketa luzea egiteko aukera izan genuen.
Israelgo arazoa hain eztabaidatua izan arren ere, zalantzan jartzerik ez dago hebertar hizkuntzaren berpizte harrigarriak baduela guretzat ikaspiderik.
-- Gure hizkuntza Liburu Sainduko eta otoitzetarako hizkuntza izan da gizaldietan zehar. 1898an hil zen poeta batek hauxe zioen: «Nork jakin gure hizkuntzaren azken etorkizuna?, nork jakin ez ote naizen ni azkeneko poeta eta zuek azkeneko irakurleak?»
Dato hauek badute interesik: 1952an hiru ikastetxe nagusi eta seirehun ikasle bertan; 1975ean zazpi ikastetxe nagusi eta hirurogei mila ikasle. Irakaskuntza maila guztiak harturik, une honetan milioi bat israeldarrek osatzen dute ikaslegoa.
-- Eta nola uler daiteke prozeso hau?
-- Hara, 1912an, Ben Yehudak hizkuntzaren berpiztea nola hasi zuen. Urte honetan zin egin zuen bere emazteak eta berak hebertarra besterik ez zutela egingo bien artean, lehen hitzegiten zituzten alemana eta rusoaren ordez. Jakina, lehen esan dudanez, hebertarra behe maila batetan aurkitzen zen, eta Ben Yehudak eta emazteak, egunean zehar, hitzik ez eta «hau eman, hartu hori...» esanaz moldatzen omen ziren; iluntzero berriz, egunean zehar falta izan zitzaizkien hitzak har, zerrenda egin eta hebertarrez asmatzen zituzten.
Liburu Saindua eta hizkuntza beraren egitura hebertar modernu batetara iristeko garrantzi handiko bi elementu izan dira.
-- Beraz, Ben Yehudaren zinak ondovioak erakarri ditu...
-- Beste datu hau argi-emale izango zaizue: 1930ean 150.000ek egiten genuen hebertarra; 1948an, Askatasuna iritsi genuenean, 450.000ek; gaur egun, 3.000.000ek. Hizkuntza baten berpiztea lortzeko ez dira nahiko, halaz ere, Administrazio eta politiko eskubideak; neretzako, nahi eta nahiezkoa, hizkuntza berpiztuko dela zinez sinestea da; benetako fedea horretan izatea. Guk fede hau izan dugu eta bere fruituak ezagutu ditugu.
-- Fedea bai, eta nola moldatu zarete eguneroko bizitzan, sinesten zenuten hori lortzeko?
-- Begira, gurean -- eta zuenean ere uste dut horrelako zerbait gertatzen ari dela -- maisu-maistrek izugarrizko lana egiten dute. Orain 45 urte alemana edo frantsesa erabiltzen zen irakaskuntzan, inork ez bait zuen uste hebertarra irakaskuntzarako gauza izango zenik, eta hain zuzen, maisu-maistrek egindako lehen huelgaren arrazoia hauxe izan zen: sei eskoletako irakasleak bil eta beste hizkuntzatan ez baina hebertarrez erakusteko erabakia hartzea. Orduan hasi eta aurrerantzean irakasleek egindako lanak izan du garrantzirik haundiena hizkuntzaren berpiztea lortzeko. Askatasuna iritsi genuen garaian, irakasleen lanak egin zuen posible Diasporatik zetozen hainbat judu etorkin bertakotzea. Irakaslea idolo izatea iritsi zen gure Herrian, guztiok miresten genuen norbait.
-- Gurean ere horrelako zerbait bada. Eta egungo egoeran, zer?
-- Ba, irakaslegoa emakumez osaturik dago ia osorik. Gainera, orain gutxi arte, soldatak txikiak zituztenez gero, inork gutxik izan nahi zuen irakasle; baina iritsi dugu soldatak eguneratzea eta kondizioak hobetzea.
Lehengo ariari jarraituz, hizkuntzari gagozkiola alegia, zera esan nahi nuke, egun Israelen bi hizkuntza -- arabitarra eta hebertarra -- ditugula ofizialki onartuak. Kontuan harturik biztanleetatik 15 % arabeak direla, hiru eskola ditugu arabitar irakaslegoaren prestakuntzarako, eta Unibertsitatean arabiar ikasketa eta ikerketarako departamentua dago. Hebertarrek arabiar hizkuntza ikasten dute eta, alderantziz, arabitarrek hebertarra. Bestetik, badakizue Diasporatik iristen diren judu etorkinen jatorriak guztiz desberdinak direla, eta etorkin hauen bertakotzea errazteko hogei hizkuntza desberdin erabiltzen ditugu egunero, nahiz irrasaioetan, nahiz egunkarietan.
Etorkin hauen seme-alabek, aldiz, oso ongi ikasten dute hebertarra, eta belaunaldi berriak oso gutxitan hitzegiten du gurasoek Diasporatik ekarritako hizkuntza. Gehiago oraindik, sarritan, hauek erakusten diete gurasoei hebertarra, baina etorkin hauen bertakotzeko eskola bereziak ditugu; Diasporatik Israela datozen guztiak sei hilabeteko egonaldia egin behar izaten dute eskola hauetan, hizkuntza eta herri kulturari dagokionaz jabetzeko.
Israelgo besfe gauza jakingarri askoz mintzatu ginen Arieh Shoval jaunarekin: familia, gazteak, urrun-urruneko Diasporatik datozen juduez, emakumeak betetzen duen tokiaz...
-- Guk gizona eta emakumea berdinak jotzen ditugu pertsona direnez gero; gure artean ez dago desberdintasunik.
-- Edozein eginkizun eta Iangintzatan aritzen ahal dira emakumeak?
-- Ba, ejerzituan, esate batetarako, orain ez dituzte lehen bete behar izan zuten bezalako lanik. Une batetan 48 emakume izan genituen egazkinetako piloto. Golda Meir-en berri edonork daki. Egungo Parlamentuan lau emakume ditugu diputatu, eta etengabeko lanean ari dira laurak gizartearen alde.
Berriro hizkuntzaren eta kulturaren ariari helduaz, egungo israeldar olerkaritzan bi emakume ditugu onenetarikoak: Lea Goldberg eta Dalia Rabikovich; azken honen poesia zoragarria da, hlzkuntza guztiz ederra darabil eta oso gaztea da oraindik, 26 urte ez ditu izango. Jerusalemgo Hebertar Unibertsitatean emakumezko bat, Java Lazarus Yafe da Islam Departamentuko buru, eta gehiago ere Izendatuko nituzke.
Bukatu baino lehen zuen Euskal Herri honetaz pentsatzen dudana esan behar dut: erabat, zeharo hunkitu nauela zuek duzuen, eta lehen, gure historiaz ari naizela, aipatu dudan fedesk. Jerusslema iritsi bezain laster, hango egunkari haundienean, zuen Herri honi buruz idatzi behar dut izenburu honen pean: Euskaldunen bakea ekartzera etorri natzaizue, eta irrasaio bat ere antolatu behar dut, hasiera «Geurea da ta...- doinuarekin emanaz.
Mari Karmen Garmendia Lasa
11-12

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaISRAEL
PertsonaiazSHOVAL1
EgileezGARMENDIA1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude