Presoak Kalera Arte Ateerrian


1976ko apirilaren 11n
Euskal Gobernuko lehendakaria den Jesus Maria Leizaolari elkarrizketa

Jesus Maria Leizaola
Presoak Kalera Arte Ateerrian
1896garren irailaren 7an jaio zen Jesus Maria Leizaola.
Donostian jaioa baldin bada ere Leizeola deitura Nafarroatik datorkio. Gaur gertatua balitz bezalaxe esan digu: XV. mendean etorri ziren nere aurrekoak Nafarroatik Gipuzkoako Beizamara. XVII. mendean Zubietara heldu ziren. Hango baserritik hartua dut «Baraibar» izen-ordea».
Lege-gizona dugu karreraz. Eta legeak egiten diran Madrilgo gorteeian iharduna da Errepublikako geraian. Estatutoa egin, eztabaidatu eta onartu zen une estu haietan tartean zen, beraz. Gaurko kontuak bezelaxe dauzka buruan orduko ezabaidak, atzera-aurrerak, oztopoak eta abar.
Kontu batek bestea gogarazten dio. Gertaera batetik bestera txori saltarinik saltarinena baino arinago hegatzen da. Esku eskuan duzunean ihes egiten dizu.
Olerkia, bertsoa eta barru bizitza ditu gogozko. Halere gazterik sartu zen politikagintzan. 1960garrenean, Joxe Antonio Agirre hil zenetik, Euskal Gobernuaren lehendakari dugu.
-- Laster dugu aberri eguna. Nolakoa izatea nahiko zenuke?
-- Elkartasun egun bat izan dadila nahiko nuke. Sakabanaturik ez dugu erer egingo. Iritziak iritzi, oinarrizko lokarri batek lotzen gaitu euskaldunok. Eta Aberri Eguna denon gogoan den zerbait hori indartzeko eta zerbait horren inguruan elkartzeko izan dadila nahiko nuke. Nafarroa gureganatzeko bide ere izan dadila, bide batez, nahiko nuke. Nafarroa ez dugu galdu behar.
-- Utziko dutela egiten, uste ahal duzu?
-- Baietz uste dut. Oraindik ere hori ukatu behar baldin badigute, ezer gutxi aldatu den ezaugarri nabarmena izango da.
-- Saimenik eskatu ahal duzue? Edo Madril aldeko giroa aztertzen bederen saiatu ahal zarete?
-- Ez dakit .Hori ez da nere egitekoa. Sarruan diren taldeek neurtu behar dute hori guztia. Ni ezin hasiko naiz kanpotik kontseiluak ematen. Han bizi zaretenok ikusi behar duzue nola joka honelako ekintza batean.
-- Ba ahal duzu laster, agian egun horretan, mugaz bestaldera joateko asmorik?
-- Euskaldun bat preso den bitertean ez naiz haruntz joango. Espetxeratu guztiak kalera ateratzen ez diren bitartean atzerrian biziko naiz.
-- Gaurko gazteriak ez zaituzte ezagutzen. Zertan ari zarete?
-- Badakit gaurko gazteriak ez gaituela ezagutzen. Ez da harritrekoa. Egin dugun guztia ez genuen ondo egingo, agian. Egin gabe ere gauza asko utziko genuen. Baina zenbaitek uste baino lan gehiago egin dugu. Dena den gerratean hartu genuen jokabldea onartzen du, behintzat, gaurko gazteriak. Borrokatu ginen alderdian borrokatu ginelako pozik da gazteria hori. Ez da gutxi. Gure orduko jokabidea gaitzesteak, gure eta gazteen arteko koska ezin berdindu daitekeela adieraziko luke.
-- Egia da, besterik gertatu zaionik ere bsi bait da. Baina nik zuen gaurko asmoen berri jakln nahi nuke.
-- Hara, politikan jokatzea, Itsasoan Ibiltzea bezalatsu da. Ez dakizu ekaitza noiz datorren. Oraintxe bare eta araintxe haserre da itsasoa. Uste ez zenituen eragorpenak sor tzen zaizkizu bapatean. Ahal dena egiten da orduan. Aldez aurretik pentsatutakoak ez dizu ezer balio izaten. Barealdiak eta haserrealdiak dituen itsaso haundi baten antzeko da politik-mundua. Lehorrekoak zaretenok ez duzue hau behar bezala ulertzen. Segurantzi haundiagoz jokatzen ohituak zarete zuek. Mugak, sailak, bideak, dena erabakia duzue. Itsasoan zaila da mugak erabakitzea. Biderik zuzenena ez da biderik motzena izan ohi. Hondoan hondarra edo harkaitza edo zurrunbiloa baldin baduzu hobe da beste zeharkako bide bat hartzea. Politikan ere berdin gertatzen da.
-- Gaurregun, ordea, ekaitzari igertzeko tresnak badira: gogor egitekoak ere bai. Politikan ere izan daitezkeen aldaketak eta zurrunbiloak suma daitezke aldez aurretik.
-- Nik uste, demokrazia aldera irauliko dela ontzia. Nik uste, eskuin-eskuinekoen esku ez dela geratuko agintea. Eta, jakina, orain egin behar duguna ez dezakegu gero ako utz. Gero egun hobeak eta aukera egokiagoak izango ditugulakoan ez gintezke gera ezer egin gabe. Gero egun hobeak eta aukera egokiagoak izango ditugula ez bait da batere segurua.
-- Gobernu federal bat letorkigukenean lehendakari izango ahal zaitugu?
-- Ni ez nauzu aginte-zalea. Uzteko irrikitzen nago. Baina herriarengandik hartu genuen aginte hau berriro herriaren eskuetan utzi arte hementxe jarraitu beharra dut. Herriari itzuliko diot egun horretan, berriro gogozkoenak dituen ordezkariak aukera ditzan.
-- Euskara hutsean mintzo den Euskal Herri bat nahi ahal zenuke?
-- Bai noski. Baina horretara urrats asko egin behar da.
-- Zer urrats?
-- Esate baterako 24 orduak euskaraz bezalako saioak. Hor dira ikastolak, abeslariak eta abar. Abestiak ikaragarrlzko eragina du. Ni euskara ia galtzeraino iritsi nintzen, abestiaren bidez berritu nuen, kantuei esker eutsi nion. Piskana piskana euskaldunduko dira kanpotik etorri direnak ere. Euskalduntzat joko dituzte beren buruak hemen jaio direnak. Ondo hartu behar ditugu etorkinak. Euskaldunduko dira.
Baionako Loustaus hotelean dena bare, dena isil da.Lehendakari jaunaren hitz-hotsa bakarrik entzuten da. M.C.k gobernuan sartzea eskatu duela adierazi dio norbaitek telefonoz Lehendakariari. Hori ez dezaket neuk erabaki, gobernuan diren beste alderdiak onartu behar dute .
Herrialde
5

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazLEIZAOLA1
EgileezHERRIALDE1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude