ONDARRUKO HERRI IKASTOLA


1975eko apirilaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
ONDARRUKO HERRI IKASTOLA
Pentsaera eta jokabide askotariko jendea hartzen du. Herritasuna dute oinarri batzuk eta besteak
Ondarru aldera hurbildu gara. Aurpegi haserrea du itsasoak... eta arrantzaleak. Lano beltzak itsas aldean. Etorkizun iluna arrantzaleentzat. Loturik daude kaian itsasontziak. Itsasora zertarako joan? Ez du merezi.
Arrantzaleen arazoez mintzatzea litzateke bidezkoena, baina ez gara horretara joan. Oso orrutitik ikusten ditugu lehorrekook arrantzaleen ezinak, zoritxarrez.
Herri Ikastolako arduradunekin hitzegitera joan gara. Ondarruko ikastolak bere nortasuna du. Inongo loturarik gabe, aniztasunaren askatasunean, bizi nahi duen ikastola dugu.
Burukominik, burrukarik eta erasorik franko sortu dio jokabide horrek. Halere aurrera doa.
Noiz ireki zenduten ikastola Ondarruan?
248 haur ditugu Zubi-Zahar ikastetxean. E. G. B.ko ikasketak egiten ari direnak dituzu hoiek. Sei urte bitarteko beste 151 haur ditugu beste bi ikastoletan.
Herri osoari erantzuten diozue?
Hori nahi genuke. Asmo horrekin ireki genuen aurtengo ikastaroaren haseran Iturribarri deritzan ikastetxe berria. Ondarruko auzo berri-berria dugu Iturribarri. Herriko hegal bietan ditugu, beraz, haur txiki hoientzat gerturiko ikastolak.
"Herri Ikastola" deitzen diozue ikastolari. Ez al du nahikoa ikastola soilik?
Oso galdera ona egin diguzu. Gure ikastolaren izaerari dagokion galdera hain zuzen. Ezelako erakunderen magalpe eta laguntza gabe sortu genuen herritarrok lkastola. Hainhat tokitan, Gipuzkoan batez ere, elizaren babesa bilatu zuten ikastolek. Guk herritasunari eutsi genion, orduko ekaitzari geure indarrez branka emanik.
Ekaitz hartatik nola onik atera zineten?
Ikastolak nola eta noruntz jo behar zuten eztabaida zeguen une hartan, legalizazio bidean abiatu ginen. Irakaskintza elkarte bat sortu genuen, kooperatiba gisa. Ministerio de Trabajok onartu zuen 1970garrengo Irailaren 23an. "Egunsentia" da elkarte honen izena. Harrez gero, 1972garrengo Ekainaren 26an, Heziketa Ministerioak Zubi-Zahar ikastetxea onartu zuen E.G.B.rako baimena emanaz.
Herri ikastota izateari gogor eusten diozue, beraz?
Bai horixe. Herritarrok sortu genuen eta herritarrok eusten diogu. Herriaren bizi-giroan eta Herriaren etorkizunari begira lanean dihardugu. Herritar guztiei zabalik da eta Herriaren laguntzaz bakar bakarrik bizi da.
Ez al duzue inongo laguntzarik?
3.171.572 pezeta izan zen iazko ikastaroan ikastolako presupuestoa. Guraso eta laguntzaileen artean bildu genuen dirutza hori. 978 mila pezeta laguntzaileen artean, gainontzekoa gurasoen artean. 4.950.000 pezeta da aurtengo diru gorabehera. Zerbait eskainia digu Estaduak aurtengo ikastarorako.
Herritar guztiei zabalik den ikastola dela esan didazue. Ondarruko ikastola batentzat 399 haur asko denik ez zait iruditzen.
Gure ikastolaren historia eta egoerari begiratzen badiogu, hain gutxi denik ez dugu uste. Begira: Gure ikastolaren pauso eta jokabideak guraso, irakasle eta laguntzaileen artean bilatzen ari gara. Inoren lorratzari jarraitzea askoz ere errazago izango zen, dudarik gabe. Geuk bilatu eta aukeratutako bidean aurrera daramagu ikastola. Hanka sartze eta guzti, noski. Baina denon artean daramagu aurrera.
Bide asko aukera ditzake ikastola batek. Pentsakera eta jokabide askotariko gure ikastola honetan, aniztasunaren edo pluralismoaren lorratzetatik abiatu ginen eta bide horri jarraitzen gatzaizkio. Oinarri honetan topo egin dugu hainbat eta hainbat herritarrek: geure herriari erantzun bat eman, euskal kultura batean gure haurrak heziz. Oinarri honen gainean jasetzen salatzen gara gure ikastola. Askatasun edo aniztasun horretan bizi gaitezen eta lan egin dezagun badugu nagusiok ere zer ikasia.
Nortasunaren bila zabiltzate. Nortasuna, berriz, herritasunean oinarritzen duzue.
Noski.Ondarruan elizaren beste ikastola bat ere badela gogoan har dezagun. Baina guk gure ikastola Herri ikastola bezala ulertzen dugu. Herriari erantzun nahi diogu, herria egin nahi dugu, euskal kulturan gure haurrak heziz. Herriak berak erakutsi digu zer jokabide hartu. Era desberdineko, pentsaera eta jokabide askotako jendea dago herrian. Guk Herria, den bezala onartzen dugu eta den bezalako herri horri erantzun nahi genioke. Elizak bere interesak zaindu nahi izatea konprenitzen dugu. Baita zenbait jendek Elizaren ikastola nahi izatea ere. Baina guk beste bide bat aukeratu dugu. Elizak, ez dugu uste inolako oztoporik jarri behar liokenik bide honi.
Gairik minbereen eta mingarrienera heldu gara ustekabean. Erlijioari buruz zer iokabide duzue?
Arazo honetan ere pentsakera ezberdina daukagu. Jokabide honetara heldu gara guztion iritzia eta askatasuna errespetatu nahiaz: irakasleak ematen du ikastolaren barruan E.G.B.k erlijioari buruz eskatzen duena. Baina erlijio heziketa guraso bakoitzaren gain geratzen da. Guraso bakoitzari bere jokabidea errespetatzen zaio.
Nola?
Herri ikastolak bide hori hartu zuen bere sorreratik. Ez goaz inoren aurka. Arazo honetan ere guztion iritziak errespetatzea nahi genuke. Ni ere eliztarra naiz esaten dit batek. Beste pentsaera eta jokabideak dituztenekin elkarturik, herri zerbitzu bat egin nahi dugu, herri mailan. Gure erlijio askatasuna eta eliztar izatea ezeri eta inori lotu gabe, noski. Ikastolan lanean dihardugun eliztarrok geure kristau fedearen esperientzia berri bat dugu herri ikastolako lana. Beste era batera jokatzen duten eliztarrei hau eskatuko nieke: den bezala ager eta kritika dezatela gure jokabide hau. Ez diren gauzak zabaltzako eskubiderik inork ez du.
Gerorako zer asmo duzue?
Euskal kulturan oinarritutako nortasuna gure haurrei ematea da gure hezieraren helburua. Baina horretarako urtetik urtera hobetu behar ditugu bideak eta tresnak. Irakasleek duten zeregin paregabeaz eta hoiek eta gurasoek alkarrekin izan behar dituzten harreman estuez ez dugu ezer esango.
Egoki antolatutako ikastetxeak dituen alde onetaz ere jabeturik gara. Ikastetxe berria eraikitzeko baimena eskatua diagu Ministerioari. Iturribarri deritzan hauzoan ditugu erosiak lurrak. Ezeren okerrik ez bada berehala ekingo diogu lanari.
Nondik osatu behar duzue horretarako behar den dirua?
Puska bat Ministeriotik; dohan zati bat, 30 urtetara itzultzekotan bestea. Ditugun ondasunetatik beste zati bat. Eta azkenik gurasoetatik eta inguruan ditugun erakundeetatik. Ezin duten gurasoen haurrek sarrera berdin izango dutela herri ikastolan esan beharrik ez da.
lkastola bakoitzak ezin ditzake bere arazo guztiak bakarka zuzendu. Bai al duzue beste ikastolekin harremanik?
Lehengo eran behintzat Bizkaiko ikastolak ez gara aspaldi bildu. Baina berriro laster batzartzen hasiko garelakoan gara. Halere baditugu inguruetako ikaslekin harremanak. Gero eta gehiago izateko premia ikusten dugu gainera. Baina Bizkaiko ikastola guztien batzarreak beharrezkoak jotzen ditugu. Denon artean erantzun behar diegu arazo batzuei. Euskal Herri osoko ikastolak batzeko ordua ere heldu dela uste dugu. Ordezkarien bidez edo nolerabait, baina elkartu beharra dugu.

Hitz aspertu luzea egin dut ondarutarrekin. Paperean geratu zaizkit gai asko leku ezaz.
Ondarruko Herri Ikastolak ez du biderik errazena aukeratu. Bai, ordea, biderik zuzenena eta garbiena, agian. Ikastolan lanean ari garenok herrigintzan ihardun behar dugu. Lan neketsua eskatzen du horrek. Ondarruko guraso kristauek ez diote uko egin nekeari.
Katekesia beste era batera antola dezatela eskatzen die bide horrek guraso kristauei eta kristau elkarteei. Elizak eta kristau gurasoek badute eskola katolikoetan eskolatutako gazteriarekin eskarmenturik. Halere zenbaitek biderik erosoenari eta errazenari heldu nahi dio.
Hor dago bide berri horren lekuko Ondarruko Herri Ikastola. Laguntzea merezi duen ikastola dugu. Dezakeenak badaki dirua nora bota.
Eta itsasontziak kalako burniari loturik dituzten arrantzaleei antxoa arazoa konpon dezatela opa diegu.
ERRIALDE
1

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Ikastolak
Egileez\HERRIALDE1\Gizartea

Azkenak
Eguneraketa berriak daude