DONOSTIAKO BEREN IKASTETXEAZ MINTZO ZAIGU IKASTETXE OSOA IKASTOLA BIURTZEKO ASMOTAN


1975eko martxoaren 23an
EUFRONIO AGIRRE
DONOSTIAKO BEREN IKASTETXEAZ MINTZO ZAIGU IKASTETXE OSOA IKASTOLA BIURTZEKO ASMOTAN

Mungia ondoko Mururin jaioa dugu aita Eufronio Agirre. Donostia, Balmaseda, Tolosa eta Aguraingo etxeetan nagusi izan da urte askotan. Alere, xume, errikoi, alai, gogotsu eta langile dirau. Itz batean esateko, gazte dirau.
Euskal Erria benetan maite duen gizona dugu. Bizitza osoan saiatu da euskera ikasten eta irakasten. Agurainen nagusi zelarik ikastolako aurrentzat utzi zuen etxea udaldia igaro zezaten. Orretaz badakite zertxobait Maritxu Barriolaketa Juanito Goiak.
Leengo txangoan 16 urte eta orain beste 4 urte egin ditu Donostiako etxean. Ikastetxea euskalduntzeari ekin dio buru-belarri. Orretarako beeko mailletarik asi bear da, neska-mutikoen ikastetxe biurtu bear da, aurrak bear dira.
Zearka-mearka ibili gabe egin dizkiogu galderak.

Arrigarria da, baiña zuek ere euskaltzale biurtu omen zerate. Zerk eraginda?
Arrigarria, diozu? Zer dala-ta? Bearbada, Maria-ren Biotz-Semeok, euskara eta euskal-jakintza alorrean otz xamar aurkitzen gaituzuelako? Ara, ba: Donostiara leendabizikoz etorri giñenean., 1818. Muñoa Jaunak sortu zuen Koruko Andre Mariaren Ikastola zuzentzeko izan zan. Lau urtez ikastola horren zuzendaritza izan zuten gureek. Ikastola ortako zuzendaria izan zen Aita Zabala-Arana, eta orduan argitaratu zituan ainbat ikasliburu: Eusko-Lutelestia, Daneurtiztia, Zenbakizkia, tabar, Ikastoletarako antolatuak, ain zuzen ere. Urte batzuk geroago argitaraldu zuan bere Gramática Vasca, egun auetan 6garren argitaldia ikusiko duana.
Eta Zabala-Aranaren antzera, beste batzuk ere lan egin zuten euskera eta euskal kulturaren alde. Nork ez ditu entzun Imanol Arriandiaga eta Gotzon Urriutiaren izenak, adibidez. Eta auen antzera, beste batzuk, bearbada, lan ixillagoa egiñaz. Beraz, zerbait egiñak gera arlo ontan.
Ala ere, arrazoi pixkat emango nizuke zure "arritze" orrengatik, egin degun lan ori, erakundearena baño , bakar batzuena geiago izan baita. Erakunde mallan, otz xamar ibilli gera, 1968. arte beintzat. Urte ontan Euskalerriko Erkia (laurak bat) antolatu genuen, eta orrela erriaren alde lan egiteko erreztasun aundia eman digu. Beste era askoren artean, Ikastolak sortu eta antolatuaz.
Ikastolak sortu dituzuela diozu. Non eta zein etxetan?
Bai, sortu ditugu. Tolosan eta Balmasedan gure etxeetan Ikastolarentzat ikasgelak antolatu ditugu. Agurainean, errian bertan sortu dugu. Iru auek aitzin-ikastolak dira oraingoz. Baiña, aldaketarik aundiena Donostiako Ikastetxe ontan egin dugu, Ikastola biurtuaz. Gure ikastetxe onek baditu 850 ikasle, aitzin-ikastolan, EGB, ta batxiller maillakoak.; danak ari dira euskerazogotsu ikasten iru-lau ordu astean. Ala ere gutxi dala deritzagu eta datorren ikastarotik Ikastola arauz eramango dugu. Beraz, aitzin-ikastola, leenengo eta bogarren maillak euskera utsean izango ditugu datorren ikastaroan; gero, urterik urte mailla bat geituaz joango gera Oiñarrizko Eziketa Orokorra osoa euskaraz emanaz.
Eta bein urrats au eman ezkero, beste urrats batzuk ere bearrezkoak ikusten ditugu: orain arte gure ikasleak mutillak izan dira soillik; aurrerontzean, neskak ere artuko ditugu. Bigarren: gure Ikastetxea, Ikastola alegia, gurasoan eta irakasleen eskuetan utzi nai genuke. Poliki, poliki baina aurrera. Beraz, badakite, euskaldun gurasoek: beren aurrak, seme-alabak, euskal bidetik ezi nahi badituzte, badutela gurean tokia, oraingoz beintzat.
Esandakoetaz gañera, beste ikastetxe berri bat egiten ari gera Lejonan, Bizkaian. Bi milla neska-mutillentzat; datorren ikastaroan asiko da leendabizikoz. An ere elebitza izango da nagusi.
Erdaldun eta burges biurtzen dituzuela umeak esan oi da kalean.
Erdaldun egin ditugula gure ikasleak ezin uka dezakeguna da. Urte askotan zear, euskara eta euskal-jakintza gure ikastetxeetatik bazterturik egon dira; ez bakarrik aaztuta, zapalduta, kaltegarriak balira bezala; giza-eskubideak eta Elizaren aginduak ere aintzakotzat atu gabe. Euskaldunak erdaldundu, eta erdaldunei ezer euskal girokork eman ez. Ez dut uste gai ontan, lekaide edo lekaimeen artean, "ni pekatari" esan gabe, iñork bere burua garbituko lukeanik. Uste dut, ordea, pekatu aundia egin dugula ontan erriaren kaltetan, erriaren eskubideak aaztu, bere nortasuna ito eta kolonizatzaille zintzoen jokabidea egiñaz. Erriaren morrontzan egin bearrean, morroi egin dugu erria. Baiña, Jainkoari eskerrak, "ni pekataria" esaten asiak gera.
Burgesak egin ote ditugun? Baliteke ttantto baten ortan ere errudun izatea, alako baldintza eta zertzeladetan bizi izan dira Ikastetxeak-eta. Baiña, bertsuak eta bee maillakoek ere beti izan dituzte ateak zabalik, era batera edo bestera lagunduaz. Areago orain Estaduaren laguntza iristerakoan.
Zenbat erlijio etxe dira pekatu orretaz jabetutakoak? Beste erlijiosoen eskolak ere euskalduntzeko asmotan aal dira?
Azken urte auetan giro berri bat sortzen ari dala erlijiosoen artean, nabari da. Zorionez monja eta fraille asko, euskaldunak diralako eta Euskalerrian bizi diralako, bertokotu egin bear dirala, jabetzen asi dira. Elizak berak ere, iñoiz baño argiago itzegin du azken aldi ontan , eta gogorrago eskatzen, lekuan lekuko izan bear duela erlijiosoak, eriaren bereizrtasunak altxor bikaiña bezaa gorde bearrezkoak dirala, tabar. Bestalde, erriak berak ere bere nortasunaz eta bere eskubideetaz kontzientzi argiago bat du. Au guztia dalata, aldaketa andia sortzen ari da gure artean. Urteburuetan Loiolan biltzen garenok garbi ikusten dugu urterik urtera obetzen ari gerala, aurreratzen.
Orain bizpairu urte, erlijiosoen Ikastetxeetan, banakaren bat zen euskara eta euskal-kultura aintzakotzat zuana. Gaur egun, Gipuzkoan bertan bakarrik, badira 35 Ikastetxe gutxienez ikasgai ori eskola orduetan sartu dutenak. Batzuk sakonki; beste batzuk, arin xamar; baiña, aurrenengo urratsa eta zaillena eman dute. Badut itxaropen, datorren ikastaroan Ikastetxerik geienak sartuko direla ekintza ortatik.
Zein dira erlijiosoen irakaskuntzaren elburuak?
Gure ikastetxeetara datozen aurrak ez datoz buruz argitzera soillik, ez-eta kristau jator batzuk izateko ere bakarrik; ezkuntza oso bat lortu dezaten bialtzen dizkigute aurrak beren gurasoek, Eta ezkuntza osoak umearen gizatasuna, nortasuna eta kristautasuna gogo-gogoan izan bear ditu. Umearen nortasun-ezkuntzan, ordea, aintzakotzat artu bear dira bakoitzaren berezitasunak, bai banaka arturik dagozkionak, bai bere erritasunetik datozkionak. Beraz, gure aurrak ondo ezi nai baditugu, gizon-euskaldun-kristau egiten saiatu bear dugu. Bigarren alderdi ori, euskaltasuna alegia, gure artean oso aazturik euki dugu , edo oker ulertutako orokortasunaren izenean edo beste asmo maltzurrago batzuen eraginaz. Gaur asko asi dira esnatzen eta euskaltasun orri bere garranztia ematen diote. Gure ikasleek beste eskubiderik eukiko ez balute ere, 1970eko Ezkuntza Legeak ortara beartuko gintuzke, "eskualdeetako berezitasnak aintzakotzat artzeko" eskatzen baitu.
Euskaltzale eta langillezale biurtuko aal dituzue zuen eskolakumeak?
Bi galdera egiten dizkidazu batera; banan bana erantzuten saiatuko natzaizu. Bai euskaldun eta bai euskaltzale biurttzen saiatzen gerala, orain arte esan dizkizudanetatik aterako duzu. Ala ere argibide zeatzago bat emango dizut. Igaz batxiller laugarren urtea egitean zebiltzan ikasleei galdeketa bat egin genien euskerari eta euskalkulturari buruz: "Ia, euskera eta euskal-jakintza ikasi bearraz zer zeritzaien". Eta berrogei ikasleetatik -ikasgela batekoak- banaketaren batek izan ezik, beste guztiak naigabe bat agertzen zuten : umeagoak ziranean egokiera ori ez eukitzea. Gogotsu aalegintzen dira ikasten, berena duren altxor bat gorde nairik edo lortu nairik; gure erriaren nortasunaz jabetu naiez. Eta ikasle auen artean badira ainbat etorkien semeak diranak.
Langillezale egiten ditugun? Gaurko gizartea iñoiz baiño sutsuago doa bide ortatik. Gaurko gizonak bere eskubideen kontzientzia argiago bat du; bere nortasunaz eta duintasunaz jabetu da.; "iñorez" egiten duan giza-multzotik atera nai du. Bestalde, bere zoria gizarte gizartearenari loturik dagola ikusten du, eta beraz, erri bakoitzaren eskubideen alde burrukatzen da; ondasunen banaketa zuzenago eta egokiago a lortu nai luke, tabar. Alderdi au ezin du ezkuntza jator batek aaztu, aintzat artu baizik. Elizak berak ere ortara beartzen gaitu.
Zer eratako erlijio izaera eman nai diezue?
Gure erlijio ezkuntza oraintxe esan-berri ditudanei loturik dago
Gizonak Jainkoarekin eta senideekin izan bear dituan arremanetan datza erlijioa. Eta biekiko arreman auek estu elkar-loturik daude. "Ni eta Jainkoa" arreman utsetan tinkatzen dan erlijioa, ez da egiazkoa. Jainkoa, ni eta senideak: orra aaztu ezinezko irukoitza.
Eta berriz esango dut: gizona zeazki artu bear dugula: bere arazo eta kezka guztiekin; bere eskubide eta bearrekin; bai bere baitan dituanekin eta bai gizartetik sortzen zaizkionekin: zuzenbideak eta bidegabekeriak, eta elkarren arteko arremanak. Ori dana gogo-gogoan izan bear du erlijio ezierak.
Bai al da FERE-ren antzeko elkarteren bat euskalerriari begira sortzeko asmorik Euskalerrian diran erlijiosoen artean?
Bada Iparraldeko FERE deritzaion elkarte sail bat. Euskalerriaz gaiñera, beste bost probintzia ere sartzen ditu. Ez dago, ordea, Euskalerriaz soilik osatzen danik, naiz-ta ala izan bear lukeen, ez baitira arazo berdiñak gureak eta Santander edo Burgosek dituanak. Ez dut uste ezer berritzekorik dan sail ortan.
Igaz ekainaren 20an bildu ziran Euskalerriko Probintzialak edo beren ordezkoak, Loiolan guztiz 36ren bat, emengo arazoak aztertzeko; eta berriz ere biltzekotan gelditu omen ziran.
Erlijiosoak ere biltzen gera urtean bein batzarre zabal baten Loiolan, gure erriarekin ditugun eginbearrak astintzeko. Baliteke , batetik edo bestetik FERE antzekoren bat sortzea. Baña, gure gaiak, bai Probintzialenak, eta bai erlijiosoenak, FERE-renak baiño zabalagoak dira, onek irakaskuntza baitu bere gai berezia.
Zer egiten da erlijiososak berak euskaldundu daitezen?
Esan-berria dizudan Loiollako gure batzarrea, bada ortarako bide egoki bat, batzarre ortatik sortzen baitira urtean zear lan egiteko batzordeak. Oraingoz iru batzordek osatzen dute: Etxebizitzakoa (erlijiosoak bere elkargoan), Irakaskuntzakoa eta Argitaldarienak. Leenengo bi sailletan nabarmen da Loiolako batzarrek onezkero eman dituan ondoren pozgarriak. Etxabizitzara begiratuz aldaketa aundiak ikusten ditugu elkargoetan . Irakaskuntza saillean, leenago ere esan dizut Ikastetxeetan izan diren aldakuntzak nolakoak izan diran, eskerrak geienbat, Loiolako batzarre auei.
Auxe bakarrik kontutan eukita naikoa litzake poztutzeko eta begi onez batzarre oiek ikusteko. Badakigu beste arazo asko eta larriak ere badituela gure Erriak; baiña, danak batera ikutzea obe izango ote litzake? Ez dut uste. Poliki-poliki bide ortatik bagoaz, urteen buruan iritxiko dugu zerbait, orain arte iritxi dugun bezala.
ERRIALDE
1

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazAGIRRE10
EgileezHERRIALDE1Gizartea

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude