OTEIZA:"banoa baina bertan geldituz"


1974ko irailaren 15an
Oteizari elkarrizketa.

OTEIZA:"banoa baina bertan geldituz"
"Elkarrizkela beharrean dago herria"
Berri berria da beti Jurgi Oteiza herrian. Haatik, Hondarrabiako Txantxangorri-n egin duen erakuskera bide dela, berriemaileek punta-puntako berri egin dute gure gizona joan den abuztuan. Oteizaren Irungo etxean, bera Amorebietatik datorren bitartean -Arrasaterako monumentu bat ari bait da han muntatzen-, Ixiarrekin, haren emazte eta lagunarekin, mintzo naiz. Mila gauza kontatzen dit Oteizataz: gizon eta artista den aldetik. Bai ederki beteko luketela liburu bat gauza horiek! Zenbat samentosun eta, baita, zenbat gozamen andre argi eta xalo honen bizitzan!
Hontan, ordea, Jurgi dator eskaileratan gora. Bizi-bizi mintzo da Oteiza, sinetsi ezin besteko bizitasunez, gorputz osoari eraginez. Inoiz baino gogatsuago aurkitzen dut. Hondarrabian ikusi duen herriaren zaletasunak bere bideari eusteko indarrak eman dizkio. Badoala, dio, baina... ez, lehenean darrai.
-Artistak -hasten da esanez Jurgi- gure lurralde honetan burges ttipi izan dira, jainkotxo; nahi guztia egin izan dutenak; beren karreratxoa, beren izena, beren artelana eta herriaz, herria konizientziatzeaz bost axola! Euskal Antropologiarako Istituto bat eraikitzeko asmoak gainbehera etorri dira. Dena galdu egin da. 1948 Ameriketatik etorri nintzanetik frakasoa frakasoaren gain beste ezer ez dut ikusi.
-Halere zereginik asko badugulakoan nago ez dut uste dena frakasoa denik.
-Nik ere ez Arnasarik dudan bitarte guztian jokatuko dut nortasunaren eta izen handiaren kultoaren aurka, ez dut etsiko ene iraultza bidean. Baina, hauxe da gertatzen dena: orain urte asko nik esana (beste askoren artean Txillardegiri berari), bete egin da, eta orain, konprometiturik dabilen jendeak arrazoin ematen dit. Geure arteko borroka herria etentzen ari da, eta honek, zirt-zart ebaki ezean, ez du azkenik izanen. Konponketa bideren bat hartu behar genuke guztiok, gauza askoretan amore emanez. Baina, hauxe da arazoa: iraultzaile merke asko dabilela hortik aurrera. Euskara eta linguistika arazoak, jendeari oinarrizko eta funtsezko helburuak ahantz erazten ari zaizkio. Zoro herria ematen dugu. Hain bikaina den gure ikuste-hizkuntza izurratzen ari gara horrenbeste "h" dela medio; geure burua frantsesten ari gara eta ittotzen. Gazteria, txinminiak ezartzen ari zaio hlzkuntzari, eta paisajean (modu txarrean) lehendik ipiniak zeudelarik.
-Pesimista bilakatzen dela ematen du Jurgik, baina berehala jaikitzen da. Eta dio:
-Ni, neure baserrira noa, baina berton gelditzen naiz. Lurralde honetan baztertu egin naiz, neurea dudan honetan eta maite eta miresten dudan honetan. Banoa baina berton gelditzen naiz; hurbilago izango natzaio horrela ene herriari. Lau bost liburu idatzi nahi ditut, eta geure gauzak, Barthes eta Heiddeger-ekin gonbaratuz aztertu. Datorren hilean 66 urte beteko ditut, eta garrantzizko zerbait egin nahi nuke.
-Nolaz egin duzu erakusketa hau Hondarrabian hainbat urtez bat ere egin gabe egon ondoren?
-Erakuskera hori egin baldin badut, diru premian nintzelako izan da. Honela, Altzagan (Nafarroan) erosi dudan baserria ordaintzeko modua izanen dut, eta baita nere Elektronika Esperimentu Etxea antolatzeko ere.
Gainera, hiri-buruetan ez egitea, beroeik herriaren alde ezer gutxi egin dutelako izan da.
Gainera, Bidasoari joririk nago, Barojari eta herriko jende xeheari: baserritar eta arrantzaleei, langile eta jadanik porrot egin duen Euskal Eskola Hondarrabian jasotzeko lagun bezala hartu nituen artistei.
-Zein asmo duzu erakusketa honen ondoan? Zein lan?
-Bakarrik bizi, eta idatzi, eta esakarako lan bat amaitu, eta bakarrik bizi Debako frakasoa azkenekoa dut. Euskaldun Gogo Ihardunak idatzi nahi nituzke, euskal estetika sentsibilitatea iratzartzeko, esnarazteko.
-Zer dertzazu gure herriko artistei?
-(Isilune luzea) Ikusten ahalegindu izan naiz. Sufrituz ikusten ditut. Azken urtentan geure arteko anarkia bide dela, galdu egin ditugu gure artistak, eta geure elkartasun faltarengatik. Arratoiak bezalaxe zapaldu gaituzte, eta bakoitzak orain, nork bere aldetik, ahal duen moduan altxatu nahi du egoera horretatik. Zenbaitek, :zeramikari ekinez (Zumeta); beste zenbaitek, eskulturari (Nestor eta Mendiburu). Arabatarrak estetikari itsasten ari zaizkio, eta Chillida bere eskultura zentzu handiz, bere bideari darraio; neregandik zuen Eduardok, baina ez du inoiz ere aipatu horrelakorik. Gehien miresten dudana eta interesgarrien zaidana Nextor Basterretxea da; gure herriko ipuin zahar eta mito lanean oso ongi ari da. Mendibururi ere, bere herrikoitasun eta artesau jokabidez, arras interesgarri deritzat.
Egia da, bai, garai batez diktadore gisa agindu izan dudala, baina hori ene izakerari ez dagokio. Gero, denek utzi egin didate eta nerau baztertuz joan naiz. Nork bereari beldur dio. "Jesusen Lagundia" antzeko zerbait falta izan zaigu.
Ixiarrek zerbeza eta ardo beltza atera dizkigu. Beltzez dator jantzia gure antzinako amonak bezala. Jurgi ere beltzez jantzia dago niky urdinez eta galtzerdi gorrixtaz. Hormetan, armarioetan eta telebista gainean bertan ere bere eskulturak, bere proiektoak bere argazkiak ditu piloan. Guztien gainean berriz, Picasso-ren "Gernika". Nere txokotik Errenteriarako egin zuen eta burutu ez zen "Xenpelar" ikus dezaket; haren ondoan orain "Txantxangorri"ko erakusketan agertu diren "Dolorerako" eta "Andramari" saila. Han atzean, razionalista eskultura mota haro beltzekoak eta tiza Laboratorio sailekoa. Jurgi noski beti ari da bere lanean, erretiratu dela dioen arren. Ez zaio interesatu inoiz ere galeriarik eta komertziorik. Herria da axola zaiona eta herri-estetikaren hezketa.
-Zikinketari eta nuklear zentralei, artelanez erantzun behar zaie. Errealitatearekin elkarrizketan bizi behar dugu, dialektika bidez. Maila guztietan egin behar dugu elkarrizketa hori gure lurraldearekin: medizinan, kazetagintzan, artelanean, hirigintzan, literaturan... geure indar produktiboak kontrolatu egin behar ditugu. Bestela, gure herriarenak egina luke. Bertsolariek bezala egin behar dugu elkarrizketan. Esan beharrekoak aurpegira esanez, baina ondoren denak bazkaltzera elkarrekin joanez. Horixe: denok batera lan egin, serioski eta gizabidez.
Edorta Kortadi
(Argazkiak antton Elizegi)
12

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\OTEIZA1
Pertsonaiaz\OTEIZA1
Egileez\KORTADI1\Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Xabier Gantzarain
"Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek"

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude