EUSKALTZAINDIA URDAZUBIN


1974ko irailaren 15an
Juan San Martini elkarrizketa.

EUSKALTZAINDIA URDAZUBIN
Juan San Martin mintzo
Lerro hauk argitara orduko, Euskaltzaindiak eratua du, 14ean, bere biltzar berezi hoitako bat. Honako azken hau Urdazubin eratu nahi izan du Euskaltzaindiak, Axular-en ohore eta oroitzapenetan. Biltzar hau dela eta, Juan San Martin euskaltzain jaunak bere sarrera-hitzaldia egingo du, "Literatura landuaren sorrerako giroa Axularren garaira arte" delako gaiaz.
Ez da noski, Euskal Herrian, Juan San Martin ezagutzen ez duenik edota hartaz entzun ez duenik. Gerra ondorengo euskaldungoak izan duen langile purrukatuenetariko bat; bere emaitza edozenbat gai eta lanetan berriaturik dugu. Prehistoria, etnologia, alpinismo, kondaira, arte, kazetaritza, ikerketa, lexikografia eta beste amaika sail ondotxo menderatzen ditu.
1957 urtean euskaltzain-laguntzaile hautatua izan zen, lexikografiaz eginiko azterketa eta ikerlanengatik. 1964 urtean, berriz, euskaltzain-osoko, tarteko zazpi urte horretan eskain ahal izan zituen istudioengatik. Hiru urteren buruan, aldiz, Euskaltzaindiko idazkari izendatua izan zen, eta geroztik birritan berriro hautatua.
Hamalau liburu emanak ditu euskaraz, zazpi berak burutuak, hiru itzuliak eta lau prestatu eta taxutuak. Horrez gainera, bi erdaraz eta beste bi moldiztegian. Idazle jori, hainbat hitzaurre eta milaka artikulu, bere etengabeko lanaren lekuko ditugu.
Gizon honek Euskaltzaindian egingo duen sarrera-hitzaldiaz, eta biltzar hauen inguruan sortarazten den giroaz dugu, gaur, aste honetako solasa. Beraz, Juan San Martin mintzo:
–San Martin jauna, aspaldi honetan Euskaltzaindia hainbat biltzar ireki egiten ari zaigu. Zer dela eta?
–Egia esan, biltzar irekiak egin behar hau ez da azken urteotako gauza, oraingoek, zenbait arrazoigatik, oihartzun gehiago badute ere. Biltzar berezi eta kongresoak betidanik eratu izan ditu Euskaltzaindiak, azken hamar urte honetan, ni euskaltzain naizenetik bai, behintzat.
–Biltzar berezi eta kongresoak aipatu dituzu. Zer alde dago?
–Biltzar edo batzarre bereziak egun bakar batekoak izan ohi dira, gizakume edo gertaeraren baten ohore eta oroimenez, gehienetan. Kongresoak, aldiz, zenbait egunetako bilerak izaten dira, gai zehatz bati buruz.
–Esate baterako?
–Ba, azken kongresoa, esate baterako, 1968 urtean egin zen Arantzazun, euskararen batasunaz. Horrez gainera, Arantzazun bertan egina zen lehenagotik ere linguistikari buruzko beste kongreso bat, bai eta Bilbon R Azkue zenari buruz, eta Eibarren Mogelez.
–Eta, biltzar bereziak?
–Asko. Lizarragarena Berazkoitzen, Larrekorena Auritzen, E. Azkuerena Lekeition, Urruzunorena Elgoibarren, Gamizena Araban, Kukullako Donemiliagakoa Errioxan, etab.
–Eta, zer dela eta orain Urdazubin, nik dakidanez ez bait da berez aurten ezer ospatzen?
–Ez, hala ere, Aita Villasanteren "Axular-en Hiztegia" zela eta Principe de Viana antolamenduak Axular-en omenez Iruiñean egin zuen biltzarraren ondoren, Euskaltzaindiak ere zerbait halako egitea erabaki zuen, gezurra dirudien arren orain arte Euskaltzaindiak ez bait dio inolazko gorasarrerik egin euskal idazlerik nagusienari.
–Eta zertan dugu ba, egun horretako gorasarrea?
–Lehenik, Euskaltzaindia, euskal antolamendu ofizial bezala, Urdazubin bilduko da, eta biltzar honek Nafarroan eta Urdazubin bertan bere eragina izango du. Ondorioz, biltzar honek Axular gogoraraziko dio hainbat elkarte eta pertsonari, haren sortetxea ere eraberritu eginarazi, eta bertan museo bat edo egin ahal bagenu...
–Axularri buruzko hitzaldi edo azterketarik ez ahal da egingo?
–Behar bada, ohitura denez, horrela behar luke... Hala ere, oraingoan planteamendu desberdina egitea erabaki da, Axularri buruzko istudioak nahiko aurreratuak bait ditugu azken bolara honetan, Aita Villasante Euskaltzainburuari esker, hain zuzen.
–Beraz, zertaz?
–Ba, Axularri berari buruzko baino, Axularren garaira arteko literatura landuaren sorrerako giroaz. Ni; neuk emango dut honako hitzaldi hau, eta sarrera-hitzalditzat kontutan hartua izango da.
–Orain dela hamar urte izan zinen euskaltzain hautatua... zer dela eta horrenbeste urtetan sarrera-hitzaldirik egin gabe?
–Denbora da gutiena. Euskaltzaindiak ez du eperik jartzen, ez eta hitzaldiaren mamirik neurtzen ere. Alde batetik, badira ni baino lehenago hautatuak oraindik egin gabe dutenak. Bestalde, euskaltzainek takian potian egin ohi dugu amaika hitzaldi gure bileretan. Legera joko bada, hoitako edozein hitzaldik balio zezakeen, funtsean itxura betetzea baino ez bait da.
–Hala ere, zenbaitek dio sarrera hitzaldia egin ez dutenak ez direla erabateko euskaltzain osoak...
–Bai, halakorik baten batek esan zuen aspalditxo, eta geroztik sarri errepikatu izan da.
–Eta zuk zer diozu?
–Txotxolokeriak direla. Ez du gero, ez buru eta ez hanka. Euskaltzain bat hautatzen denean, berak aurrez erakutsitako merituengatik izaten da, eta ez ondoren egin behar izango duen hitzalditxoaren arabera. Hain zuzen...
–Hain zuzen, zer?
–Esan gura dut zera, nik neuk sarrera-hitzaldirako hautatua nuen gaia ."Arrateko folklorea" zela, eta orain berriz, Urdazubiko hau suertatu da eta, begira zein bestelako hitzaldia! Gainera...
–Esan, esan...
–Ba... horrelakorik diotenak ez bide dakite sasoi batetan eragozpenak egon zirela sarrera hitzaldietako baimenak lortu ahal izateko.
–Zergatik ote?
–Ba, Krutwig-ena gertatu zenez gero, Mitxelena bera ere urte askotan egon zen sarrera hitzaldirik egin ahal izan gabe. Eta, horregatio... inork ez dio sekula euskaitzaintasunik ukatu.
–Eta zer gertatu zitzaion ba, Krutwig-i?
–Horri erantzutea, gehiegitxo behar bada...
–Orduan, amaitzeko, esaiguzu zare hitzaldiaz zerbait.
–Begira, saiakera gisa burutua da. Garai haietako sozio-politik, erlijio eta ekonomi alderdiak aztertzen ditut.
Euskal literatura landuaren sorreran sustrai politiko bat dugu. Ekonomiagatik balitz, literaturak hego aldean sortu behar zukeen, arte mugimenduak bezalaxe. Hala ere, ipar aldean sortu zen, Nafarroako politik egoeragatik alde batetik, eta protestanteen eta katolikoen arteko erlijio burrukengatik, bestetik. Funtsean, euskal literatura landua, herria norbereganatu nahi zuten bi indarren arteko konpetentziak sortarazi zuen.
–Benetan interesgarri. Aski, ordea, gaurkoz.
Koldo Olazabal
6

GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazSAN MARTIN1
EgileezOLAZABAL1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude