INTXIXU TALDEA


1974ko abuztuaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Intxisu antzerki taldeko zuendaria den Eugenio Erozenari elkarrizketa.

INTXIXU TALDEA
Eugenio Arozena mintzo
Uztailaren 24ean, Ondarrabian, Oiartzungo Intxitu Taldeak bere laugarren antzerki obra aurkeztu zuen. Albiste hau zela eta, Donostian ginen hurren larunbatean, Eugenio Arozena oiartzuarrarekin hitzegin asmoz, Intxitu Taldeko zuzendari denez gero berri zehatzik eskainiko zigulakoan.
Bi ordu inguruan luze mintzatu zaigu Arozena, guretzat (eta irakurlerik gehienentzat) guztiz ezezagun den gai batez, eta, azkenen baten ez badirudi ere, lotsarik gabe esan dezakegu egundaino egin dugun elkarrizketarik zailena gertatu zaigula.
Diogun, bestalde, Eugeniok ematen dizkigun iritziak, iritzi soilak baino ez direla, eta pertsona jakineko iritziak ezezik, talde oso batenak, gure honako kasu honetan, Oiartzungo Intxitu Antzerki Taldearenak.
-Antzerki obra berri bat aurkeztu duzuela esan zidatek Eugenio. Zein duk berri hori?
-Orria-778 duk izenburuz. Ondarrabian aurkeztu berri diagu uztailaren 24ean. Hilaren 25ean, berriz, Aranon, Nafarroan.
-Zertaz duk zuen aurkezpen berri hori?
-Orria zera duk, Orreaga, "Roncesvalles", alegia. 778, aldiz, urtea, Karlomagno Nafarroan sartu zen garaia.
-Gainontzeko saiorik programaturik ahal duzue?
-Mordoxka bat bai. Begira, abuztuaren 15ean Mallabian; Andramaritan ere, Goizuetan. Irailean, berriz, Iruiñean, Hernanin, Urnietan... Gabon aurretik Bergaran, agian... etab.
-Zenbagarren obra duzue hau?
-Intxitu Taldea 1969 urtean sortu zuan. Geroztik lau dituk muntatu ditugun antzerkiak. Lehendabizikoa Piarres Lartzabalen Lartaunen Historia, bigarrena Aralar, Tolosan sariturik atera zena; hirugarrena, Pio Barojaren Altzateko Jauna, Xabier Letek euskaratua, eta galarazia izan zena. Laugarrena, berriz, Orria-778, esan bezala.
-Laurak dituk -nik antzematen zioet behintzat- historiozko gaiak. Zer dela eta?
-Bai... begira... Intxitu Taldea hildo zehatz baten barna ari duk sortu zenetik. Gure hildo hori euskal teatro herrikoia duk. Gure asmoa, berriz, herri teatroa gaurkotu. Helburua, azkenik, gaurko euskal teatroa gure historiarekin aurkitu.
-Bazegok hemen azterketa batetarako materialik aski. Nolabait hasteko... esan egidak: zein duk, hire ustetan, teatroaren funtzioa?
-Publiko baten sensibilizazioa, nere iritziz, teatroan ez bait da gehiago lortuko.
-Eta nola sortu hik aipatu duan "sensibilizazio" hori?
-Teatro-hizkuntza bat sortuaz.
-Beldur nauk, ni bezelako ez jakinentzat, hori garbiegi ez ote dagoan. Nola muga teatro hizkuntxa hori?
-Herrian eta historian finkatuz.
-Erantzun zehatzak hireak... Hala ere, zer egin dik Intxitu Taldeak gure publikoa sensibilizatze aldera.
-Intxitu Taldea euskal folklorearen era guztitako iturburuetan oinarritu duk, era zaharrak gaurkotuz.
-Folklorea ez duk gero, gaur egun, inor sensibilizatzeko hitzik aukerakoena...
-Hitza duk gutiena. Nik esan nahi dudana zera duk, gu geu geure ahozko literaturaz eta ohitura zaharrez baliatzen garela, hala nola, "arta-zuriketak", "xaribariak", "maskaradak", "pasturalak" (Zuberoa), "Karroxak" (Luzaide), "Gau -belak" (Arantzazu, Aralar) eta abarrez.
-Baina hori guzti hori "teatroa" ahal duk ba?
-Ez duk ba izango! Gaur egun forma "parateatrales" esan ohi dena nahi baduk, baina, funtsean teatroa, herri-teatroa, egiazko teatroa.
-Horregatiok... hik dioanez, euskal teatroa ez zuan gero XVIII mendean sortu!
-Teatro idatzia, behar bada bai, baina ez herri-teatroa. Literatura landuari bagagozkio, teatroaren historia Barrutia, Peñaflorida, Altzaga, Soroa eta beste halako hainbatekin hasten duk. Hau da, berrehun urte baino ez dituala. Orduan gertatzen duk gure historia oso motza dela.
-Eta?
-Eta, guk ezagutzen dugun teatro bakarra teatro idatzia dela. Baina, teatroa aspaldikoa duk, betikoa, gizonari berari lotua. Teatroa ez zuan sortu gizonak idazten ikasi zuen egunean. Ezta gutiagorik ere!
-Beraz, antza denez, euskal teatroaren hasera zanbaitek uste baino lehenagokoa duk?
-Hain lehenagokoa eze, interesgarri bait duk jakitea Europako teatroaren lehen urratsak hemen Euskal Herrian agertzen direla, leize-zulotan agertu ere.
-Nola ba, leize-zulotan?
-Bai, gizonak animaliak irudikatzen zituan leize-zuloetako hormetan, eta, inoiz, bere burua ere animali-larruz eta tankeraz jantzi ere. Erilijioa, aztikeria, animaliak gainditu beharra... horra lehen teatroa giro edo gizarte baten manifiestoa baino ez duk.
-Hala ere, hire planteamendu horrek ez zekiat nik gaur egun zenbaterainoko baliorik duan...
-Balioa... balioa bere neurrian, jakina. Baina, beti ere, euskal teatroa XVIII mendean hasi zela pentsatzeak baino gehiago, noski. Honekin ez diat esan nahi oinarrietara jo behar dugula baizik.
-Eta, lehengo formak gaurkotzeak erantzuten ahal dio gaurko problematikari?
-Lehengo formak balio daite, baldin gaurko dinamika eta gaiei lotzen bazaizkie.
-Baina, hain zuzen, forma zahar hoitan ba ahal dago gaurko dinamikarik?
-Egon badago. Gure herri-teatroa, munduko teatrorik berrienetakoa bezain gaurkoa eta berria izan zitekek. Paris edo Ameriketako kaleetan agertzen diren hainakoa.
-Hala ere...
-Bai. hala ere, aipatu duan dinamika horrek bi alderdi zetik, Gertakizunak eta beroni ematen zaion erantzuna. Gertaerarik ugari zegok Euskal Herrian, nahi hainako erantzunik eman ezin, ordea. Haatik, bada urte askotako problematika bat, eta, lehengo gai, pasarte, gertaera eta historialdiri atxikiz, gaurkotuz gero...
-Zuen programa bide horretan abiatzen ahal duk?
-Bai, lehengo gaiak badira ere, funtsean gaurkoak dituk, historia errepikatzen ari bait da. Gauden egoeratan herri-teatroa baino ez zezakeagu egin.
-Egoera diok... duela zortri urte hamarren bat antzerki talde zegoan hego alde honetan. Orain, aldiz, bi baino ez, Urnietako "Egil-billa" eta zuek. Zergatik joan duk horrenbeste talde pikutara?
-Behar bada -arrazoi bat- beren eta herriaren arteko harremanik lortu ez zutelako. Bakoitzak pentsa dezala harreman hori zertan datzan. Guk geuk iritzi eta ideia zehatzak ditiagu horretaz.
-Federezio bat ere sortu zuan ez da?
-Bai, sortu bai, baina sortu ahala hil egin zuan.
-Ez diezaiola, horrelakorik Intxitu Taldeari gerta. Bizia luze eta nekea labur!
KOLDO OLAZABAL
Eugenio Arocena
7

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakINTXIXU
PertsonaiazAROZENA2
EgileezOLAZABAL1Kultura

Azkenak
Ramón Alzórriz PSNko idazkariordeak dimisioa eman du, Cerdánen ustelkeria kasuekin lotu dutelako

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Qumrameko biribilkiak eta AA

Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Eguneraketa berriak daude