«Axularren Esaldi- Hiztegia» Moldatu du. Axularren Obra, Harrobi Paregabea Da, Alderdi Askotatik


1973ko azaroaren 18an
Luis Villasante eskaltzainburua eta GEROko itzultzaile eta aztertzaileari elkarrizketa
Luis Villasante Euskaltzainburua
«Axularren Esaldi- Hiztegia» Moldatu du. Axularren Obra, Harrobi Paregabea Da, Alderdi Askotatik
Langile aspergaitza dugu Luis Villasante gernikarra. Inork ukatuko ez dizkidan bost egia esan ditut autreko esaldian. Gutxienez baditu hamalauren bat euskarazko liburu argitaraturik. Beste dozenerdiren bat ere bai erdaraz euskal gaietaz Ezin konta ahala, bertiz, aldizkarietan idatzitako lantxoak. Eta hori guztia Teologiako irakasle izanaz Arantzazun
Maixu dugu euskal arloan, baina Axularren euskaran batez ere. GEROren itzultzaile eta aztertzaile nekaezina dugu. Gutartean gutxik aztertu du GERO, Villasantek hainbat Aurten berton eman digu mamiz eta hizkeraz atsegina gertatu zaigun «AXULAR. Mendea Gizona. Liburua» deritzan lana.
Orain, berriz, «Axularren-hiztegia» moldatu digu. Laster ikusi ahal izango dugu begien aurrean
Horretaz gainera Villasante Euskaltzainburu dugu
Guzti hau gogoan dugularik berorengana inguratu gara hitz-aspertu bat egin asmoz. Bere azken liburuaz eta Euskaltzaindiaz dugun jakin mina ase nahirik hurbildu gatzaizkio.
–Axularrez egin duzun hiztegi hori, zer da?
–Ba, izenak dioen bezala, "Axular-en Hiztegia". Hiztegi gisa dago dena emanik. Axular baitan ageri diren hitz guztiak bana-banaka daude erreskadatuak. Hitz hori zein tokitan ageri den esaten zaizu. Toki batean baino gehiagotan ageri denean, beste toki hoiek ere jartzen dira. Horrek asko balio du hitzaren maiztasuna neurtzeko. Gauza jakina da hizkuntza batean ez dutela berdin balio behin edo bakanka esaten diren hitzak eta maiztasun handiko direnak. Hitz bakoitzari buruz etsenpluak jartzen dira, Gerotik hartuak beti. Esaldi osoak gehienetan, hitz hura esaldiaren barne delarik.
Izan ere, hitza bere gorrian, hitz soila eta biluzia, gauza guti da. Nola erabili ohi den jakiteko, matiza atxemaiteko, errejimena ikasteko, enplegu jatorrari ohartzeko, inguruari lotua behar da ikusi. Arraina uretan denean da arrain, hitza ere, hitzaldi barruan atxemaiten duzunean, orduan eta orduan bakarrik dakizu zuzen eta ziur zer den. Ene hiztegi horretan horrela ematen dira hitzak: esaldiaren barnean murgilduak.,,
Baina hitz batetik itzulika edo esanmolde bereziak sortzen direnean, hoiek ere partzen dira. Nik esango nuke modismo edo itzulika hoietan dela, neurri handi batean behintzat, hizkuntzaren arima. Itzulika edo modismo hoiek jasotzen kontu handia ipini dut. Esate baterako Gogoeta hitzaren ondoren, gogoeta egin ageri da bere esanahi bereziaz eta etsenpluez. Eta horrelatsu begia eduki, begi eman, laster egin, zer egin gogo duzu?, kontu guti egin, eta hainbeste eta hain beste esanmolde jator, beren esa nahi bereziaz eta etsenpluez jarririk datoz.
–Zenbat denboratako lana da?
–Lan honetan hasi nintzela ba. dira hogei edo gehiago urte. Lehenik hitzak fitxatan bildu behar ziren. Nerau bakarrik hasi nintzen Baina bakarrik egitekotan sekula bukatuko ez nuela eta, besteren laguntza eske joan nintzen: Arantzazuko teologo ikasleengana, alegia. Fitxaje lana askoren artean egin zen, bada. Hamarren bat lagunek lagundu zidaten materiala biltzen. Gero fitxa hoiek bana banaka aztertu, aipamen guztiak egiztatu, etsengluak hautatu, dena behar den ordenan eman, gartitan pasa etab., hori neronek bakarrik egin dut.
-Ze asmoz edo helburuz?
–Hiztegi honek Axular-en liburua estudiatzeko eta bai euskera bera ere gure idazlerik handienaren bitartez ikasteko, tresna lagungarri bat izan nahi du.
–Protxuzkoa jotzen ahal duzu beraz lan hori?
–Noski. Bestela ez nuen egingo. Askotan esan izan da obra bat ondo egina denean, eta batez ere, Axular-ena den bezala, maisu-lana denean, holakoetan, obra hartarik egileak berak uste eta eman gogo zuen baino ere gehiago atera ohi dela, eta halaxen da eda. Axular da euskal prosaren kreatzailea. Haren obra, harrobi paregabea da, alderdi asketatik. Literatura guztietan badira maisu-lanak, gailurra jo dutenak, estimaziorik gorena erdietsi dutenak, mamiz eta azalez bikainak, hizkuntza hark eman dituen fruiturik umoenak bezala joak eta izendatuak gelditu direnak. Hizkuntza haren barnean eredu eta ispilu bezala hartu ohi diren obrak alegia. Hoiek zurrupatzetik, hoiek hurbildik ezagutzetik eta hoiekin tratu izatetik, berebiziko laguntasuna atera ohi da hizkuntza hara bera sustraitik ikasteko. Euskal heziketan Axular-en Gero-ri zor zaion tekla eman dakion, Axular-en irakurleari bidea errazteko, egina izan da liburu hau. Lehen esan dudan bezala, tresna lagungarri bat baizik ez da.
–Ongi da. Eskerrik asko argitasun guzti hauengatik. Eta orain euskaltzainburu zarenez gero, Euskaltzaindiaren egoeraz ere zerbait galdetu nahi nizuke. Ez ote dabil motel antxean? Ez ote dijoa geldiegi asmoak betetze lanean?
–Baliteke .Ez dakit. Bestela dioenik ere bada: lasterregi dabilela, alegia. Denetarik entzuten bait da. Ahal duena egiten duenari, zer gehiago eskatuko diozu? Eta gaur, gure eskua-gure eskuartekok murritzekin, ez dakit gehiago egin daitekeen. Euskaltzainei ez zale deus ordaintzen beren lanagatik. Askotan beren sakeletik pagatu behar dituzte juan-etorriak eta bestelako gastuak. Bizibidea irabazteko, beren ofizio eta karguei lotzea beste erremediorik ez dute. Gauzak horrela daudelarik, nola eska diezaiekegu ordu asko eta neke asko daramazkiten lanak? Hala ere, eskatzen dizkiegu, eta gogoz erantzuten dute. Saririk gabe, beren sakelaren kaltean, eta oraindik askotan eskergaiztoa jasotzen dutela. Baino horrek ez gaitu goibeltzen eta ez atzeratzen ere. Badakigu gauzak horrela izaten direla gehienetan mundu kaxkar honetan.
Diru aldetik hain urri eta eskas gauden bitartean, metel antxean ibiltze horrek ez du erremediorik. Aita Larramendik bere garaiko maxiatzaileei esana datorkit gogora: Si quieres que haya más Iibros vascongados, da unas friegas a tu bolsillo, y los habra...
Hala ta guztiz ere, Euskaltzaindia lanean ari da gaurko eskabideei eta premiei erantzuteko.
Bere Arautegia eta barre-erregelak gaurkotzeko, urrats handiak –oso beharrezkoak zirenak– egin ditu. Idatz-arau batzuk eman ditu: puntuazio markak noiz eta nola jorri, loturik ala bereiz idatzi behar diren partikulak, etab. Euskal Izendegia ere azaldu da, beren umeei euskal izena jarri nahi dieten gurasoei laguntzeko. Denda eta saltoki izendegia ere aurki agertuko da. Euskal Herriko herrien eta herritaren izenak nola diren jakiteka ere, hartako batzordea gogotsu dabil.
Donostiako gure Ordezkaritza, berriz, eskolarako behar den hiztegia prestatzen ari da. Gutxik baizik ez daki zer lan eskerka hartu duten jaun honek beren gain. Hitz zerrenda bakoitza hiru aldiz bialtzen zaIe aholkulari eta euskaltzainei, halen iritzi eta oharrak jasotzeko. Sei zerrenda onarturik ditu Euskaltzaindiak, eta beste asko bidean dira. Lan oso garrantzitsua eta ondoriotsua euskeraren etorkizunerako.
Arkitektura eta Etxegintza hiztegia ere martxan da, eta lanak oso aurrera doaz.
Aditz batuaren batzordeak ere, hiru urteren buruan, eman digu bere frutua: Aditz laguntzaile batua. Kalean da iadanik liburuxka.
Euskal irakasle tituitua ere jarri ala. Titulu hori lortzeko egin beharreko ikasketak, etsaminak, epai mahaia, diplomak eta agiriak. Guzti hori ere martxan da.
Sariketak antolatzen dira. Herria girotzeko jaialdiak ere bai. Aurten horrelako jaialdi eratu dira: Elgoibarren, Arabako Sabando-n, Arrasaten eta Lekeition. Beraz, ez gaude hain l0, ene ustez.
–Egin dena aztertzeko, ez ote litzake idazleen batzar bat egokia izango?
–Begira. Euskaltzaindia zorretan dago Euskal Herriarekin. Bere sortze egunean euskera batua egiteko lana hartu zuen bere gain, eta zar hori kitatzeko lanean ari da. Berak bakarrik egin dezakeen lana ez da, baina gidari izatea dagokio, Utzi ezaiozue lan hori egiten. Azken hitza, beti bezala, herriak izango du. Egindako lana herriak onartuko du edo ez du onartuko. Eta beste batek zerbait hoberik eskeintzen ba, dio, harena hartuko du, eta gu pozik. Baina aurretik herriari zerbait eskeini behar zaio. Eskein eta emanketa lan hau ez da galerazi behar. Hau da, behintzat, ene iritzia

Haize fina dago Arantzazun. Ez dago atarian luzaro egoteko bero usairik. Etxe barruan nahikoa hitzegin dugula eta bostekoa luzatu diogu azkar. Donostia urruti dago eta Arantzazu aldeko bideak bihurriak dira. "Bake eta zorion" opa dizkiogu gure franziskotarrari euskararen alde lanean jarrai dezan.
ERRIALDE
12

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeGero
GaiezKulturaItzulpenginItzultzaile
PertsonaiazVILLASANTE1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude