Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Durangoko Tonperriko jesuiten ikastetxeko Aita Garaigortari elkarrizketa.
Bazan Ordua!
Donostiatik Bilbora bidean, bazkalondoan, patxada-patxadan kotxearen run-run goxo eta giro epelean, loak artu ninduan.
–Iratzarri zaitez, gizon!
–Non gagoz, ba?
–Non egongo gara, ba! Anbotopean. Durangon.
–Torre luze, punta-zorrotz ori nongoa dugu, ba?
–Nongoa izango duzu, ba? Tonperriko jesuiten ikastetxekoa.
Ateko txintxarria jo eta Aita Garaigorta eskatu genduan.
Laster agertu za jesuita gazte, mee, beltzeran bat. Begi biziak, ezpain fin eta okotz zorrotza.
–Arratsaldeon, jaunak. Zer nai duzue?
–Zuen ikastetxe ontan euskera irakasten duzuela entzun dugu, eta onen berri jakitera gatoz. Egia al da? Ez al da ametsa?
–Ez da ametsa, ez, jaunak. Egi-egia duzue.
–...?
–Bai gure aspaldiko ametsa, euskera gure ikastetxean jartzea, izan zan baiña amets eder ori ez da aurtengo, urterarte egia ta mami biurtu.
–...orduan, egia da! Zorionak! Bazan ordua!
–Ikastetxe ontan ba gera zazpizortzi jesuita gazte, edo gazte xamarrak euskera-zale amorratuak, eta bein batzar bat antolaturik esan genduan: "Txoriak torrotxio egiten du? Euskaldunak euskeraz bearko du". Eta esan bezala, egin dugu.
–Baiña euskera ez dakitenek?
–Ikas dezatela. Ni ere euskera ikasten jo ta ke ari naiz. Euskera ez dakian euskotarra, txorrotxioka ez dakien txoriaren antzeko da... Alperrikako txori mutua.
–Orain ipuin barik, argi ta garbi esaiguzu, Aita Garaigorta: Noiz, nola, nork eta nori, irakasten duzue euskera?
–Zure "Noiz" orrekin asi gaitezen. Aurreko urteetan, ezin bestez, euskera eskola orduetatik kanpo irakasten asi giñan, baiña... zer gertatu zan?... euskal ikasleak, lagunak aize zabalean olgetan ikusi, eta nok euki eskolan lotuta? Orrela oso gutxi aurreratzen genduan, eta euskera ezkerreko begiekin begiratzen asi ere bai. Aurten eskola ordu barruan sartu dugu euskera, beste edozein ikaskizun bezala.
–Eta nori irakasten diozue? Nai dutenei bakarrik, ala denei?
–Leen nai zutenak bakarrik ikasten zuten, orain denak: preparatoria eta ingresoko den-denak. Datorren urtean batxillerrakin asiko gera, beti gora goraka joanaz. Guk ez diogu umeari galdetzen: aritmetika, jeografia, gramatika... ikasi nai al duzu? Programa bat dugu, eta programa ortan euskera sartu dugu, eta kito. Gu Euskalerrian gagoz. Euskaldunen izkuntza euskera da... "ergo"..
–Latin ere ba dakizu.
–Pizka bat bai... eta ingles eta gaztelania, eta frantses eta... zenbat eta izkuntza geiago jakin, obe. Besteen iskuntzak ikasi, eta geurea aaztu?
–Begi-beteko egiak esaten dituzu.
–Eibarko seme jator, Erromaldo Galdosen esana etorri zait burura zuri entzunaz. Buruz oso azkarra zan eta zortzi izkuntza ikasi zituan, baiña beti esaten zuan eskua burura eramanaz: "zortzi izkuntza buruan", eta gero biotza izendatuaz: "Baiña bat bakarra biotzean: ene euskera maitea". Aita Galdosek kalea dauka bere izenez Eibarren. Merezi du.
-Nork erakusten du euskera?
-Ikusten al dituzue argazki ontako lau andereño gazte, alai, lirain auek? Auetxek dira gure ikastetxeko euskeraren aingeru zaintzailleak: Zabaletatar Kontxi, Mila Berrio-Ategortua, Edurne eta Dego.
-Andereño panpoxa oiekin edozeiñek pozik ikasiko luke.
-Egia esan duzu. Oso pozik dabiltza zortzi.bederatzi urteko umeak, euskera ikasten.
-...eta nola ikasten dute?
-Aurtengoz, beintzat, ba dugu liburu bat ortarako oso ederra; "Nora Zoaz", Bilboko "Euskerazaleak" argitaratua: kolore biziak ditu eta ikasgaiak maillaka poliki jarriak. Gramatika pizka bat ba du, baiña begietatik sartzen da metodo au. 700 itz edo ba ditu, leenengo urterako naiko.
Ariketak egiteko "Kili-kili"ren "Lan ta lan" kuadernoakaz asiko gara. Umeak oso pozik betetzen dituzte Kili-kiliren lanak.
-Eskerrik asko, A. Garaigorta.
-Gauza bat esan bear dizuet emendik ies egin baiño leenago. Ba zala ordua, gure ikastetxeetan euskeraz irakasten asteko. Orain zortzi urte asi giñan, Aita Goikoetxea emen zanean, euskera erakusten... baiña orduan "goitik" euri geiegi egiten zuan azi onak lurrean indarra artzeko. Guk giro obea aurkitu dugu. Oraindik ez da eguzki betea, baiña... tira... aal duguna egiten dugu. Itugiñik ez dago.
-Ezer besterik?
-Bai. Gure ejemplo ona ikusita edo... San Antonio ikastetxeko mojak ere euskera irakasten asi dirala. Eta ez nolanai. Nik uste dut guk baiño gertsuago eta gogotsuago. Ba da an Mari-Asun izeneko moja bat, oso jatorra, eta besteak ere aren antzekoak omen dira... Aiek ere euskera jarri dute guztientzat.
-Ba zan ordua!!! Agur. Agur.
Goikoetxeatar Iñaki
6
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakBesteak
GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazGARAIGORTA1
EgileezGOIKOETXEA5Gizartea