ATANO X'garrenarekin Izketaldia

Azkoitiko Luciano Juaristi, Atano X.a, pelotariari elkarrizketa.

ATANO X'garrenarekin Izketaldia
Azkoiti'ko kanpo-futbola pasata San Antonio'ren ermitara iritxi bañan lenago... Luciano Juaristi, Atano X'gna. Azkoiti'ko jokalari trebea. Igandea izanik eta gañera arratsaldian ez gendekagun arkitzeko uste aundirik, bañan suerte on eduki nuan.
Etxekoandrea atera zitzaigun atera eta Atano'k itxoin erazi gabe bereala etorri zitzaigun agurtzera, irriparrez eta Azkoiti'ko izkera jakiñarekin.
Exeri ondoren eta kafea artzen ari giñan bitartean egin nion lenengo galdera:
–Zenbat urte dituzu?
–Ogeitamar egingo ditut datorren ilbeltzian.
–Nola asi ziñan pelotan?
–Emen Azkoititan, arkupetan, mutill koskorra nintzalarik.
–Geien ederresten zaizun kirola?
–Pelota.
–Eta... ?
–Eizia, mendian ibiltzea ere asko ederresten zait.
–Zer sailketa egiten dituzu?
–Ezta but bakarrik ere, partiduak jokatu besterik.
–Pelotan egiteko bearrezkoenak diranak?
–Indarra.
–Eta zer geiago?
–Arintasana, bañan oraingo pelotariekin indarra.
–Zeiñ da zuretzat oraingo pelotaririk onena?
–Txapeldun Azkarate da beñapeiñ. Gañera on asko daude, Barberito, Arriaran anaiak, Soroa..., asko.
–Eta lengoetatik?
–Nere osaba Mariano, onena.
–Zure burua nolatzaz daukazu?
–Erdi aldean.
–Nola ikusten dezu atzoko partidua? (Atano X - Etxabe X, Tapia anaien kontra).
–Ondo jokatu genduela, Etxabe X lagun ona neukan. Tapia gaztea berriz etzan oso ondo egon, suerte txarra eduki zuan eta.
–Zenbat partidu jokatzen dituzu illean ?
–Gutxi-gorabera bost bat edo ola.
–Gizon bezela gogokoen dezuna?
–Gañentzekoak badauzkat eta, danok nai deguna, naiko dirua irabazi.
–Pelotaz gañera, zer edo zer egiten al dezu?
–Oraiñ ez, urte auek aprobotxatu nai nituzke eta.
–Zure "hoby".
–Zinea, bañan ez askoei bezela, geien zirkoa.
–Eta kirolari bezela zer dezu gogokoen?
–Gaur edo biar txapeldun izatea.
–Noiz uste dezu ori gertatuko dala.
–Ori gauz guztiak bezela Jainkoak nai duanean gerta dedilla.
–Gauzik txarrena pelotariarentzat?
–Edatea, ortik etortzen dira beste bizio danak eta.
–Geien ordaintzen dan pelota jokua?
–Cesta punta.
–Ameriketan. Eta emen?
–Baita ere.
–Gaizkien pagatua dagoana?
–Erremontian. Uri da okerrena.
Naikoa molestatu zaitutela uste det. Zorion ugari opa dizkitzut bai pelotan ta beste gai guzietan. Agur.
Andik jatxi eta kanpofutboleruntz jo nuan, urruti egon arren jendearen deadarra entzuten nuan. Erremonteko pelotari gertatutakoa eskuzkoari ere gertatzea oso gogorra izango litzakela pentsatu nuan. Bañan pentsamentu oiek alde batera utzi nituan, mutill koskor batzeuk arkupetan pelotan ikusi nituanean.
Saizarbitoria'tar Erramon'ek
7

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazATANO1
EgileezSAIZARBITORKirola

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude