Bixkor

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bake artisauen Parisko auzira naraman trenean idatzi ditut lerro hauek. Landetako oihanean sartzen ari ginela hasi nintzen gai batzuei pentsatzen: desobedientzia zibilak eta ekintza zuzenak irekitzen dituen aukerak, euskal gatazkaren tratamendua ‘frantses’ hedabideetan... A, eta Korrika ere izan dugu… Euskara, kontsentsu soziopolitikoa, jazarpen judiziala, errealitate demolinguistikoa… “Asko idatzia izan da horri buruz”, pentsatu dut nire baitan. Bordeleko geltokira iristean, inspirazioa seko-pana nuen oraindik.

Pirka-pirka, Korrikaren iristean nire gurasoen aspaldiko lagun batekin izandako elkarrizketa burura etorri zait. Xutik taldearen kontzertu erdian, Azterketak Euskaraz kolektiboko gazte batzuek bi minutuko diskurtsoa oihukatu zuten, harro, tinko eta ozen. Eta ze plazera “Gora Euskal Herria askatuta!” bati, “Gora!” hain ederra erantzuten dion herria begipean ikustea. Oro har, maite ditut ahoan bilorik gabe mintzo diren pertsonak. Plazer hartzen dut errealitatea trikimailurik gabe izendatzea ausartzen diren lagunak entzutea. Goxo zait, hizkera politikoaren lausotzea bizi dugun garaiotan, inportantea baitzait gibel hartzea eta oinarrietara itzultzea.

Badakigu errealitatea zein dorpea den. Baina borrokatzen segitzeko, bakoitzak behar du bere erregaia. Nirea ez da baikortasun zozo eta itsua, baina urratsez urrats irabazten ari garela konbentzitua izatea

Eta taula gainera igo ziren gazte horiek bazuten ausardiatik, etorkizunetik eta determinaziotik. Komunio istant goxoa eskaini zigutela iruditu zitzaidan, baina nik baino esperientzia eta gogoeta maila askoz handiagoa duen delako familia-lagun horri nire plazera adierazi niolarik, ohartu nintzen ez genuela pertzepzio bera izan. “Haien diskurtsoa nire haurren garaiko ikastola bezain prefabrikatua da! Erraz da 18 urtetan iraultzaile izatea, baina gero zer? Denak bezala frantses administrazioko funtzionario edo bankuko langile bukatuko dute haiek ere. Eta funtsezko arazoak ez dira izendatzen hor. Nork aipatzen du gure arazo guzien muinean demografia arazoa dela? Etorkizunik ez duen eta bi urtean behin ehorzketa aitzineko besta erraldoia antolatzen duen herria gara…”.

Garagardo pitxerra gure edalontzietan hustuz, “doi bat pesimista zela” ohartaraztera menturatu nintzen. “Pesimista ez, errealista!” batekin erantzun zidan. Formula itxietatik haratago, badakit arrazoi parte handia duela. Mundu solidarioago, Euskal Herri askeago, harreman parekideago, planeta jasangarriago, jendarte orekatuago… eta abar luze bat amesten dugunok, badakigu errealitatea zein dorpea den. Indar harremanak erabat desorekatuak dira, hain sistema azkarrak ditugun parean. Baina borrokatzen segitzeko, bakoitzak behar du bere erregaia. Nirea ez da baikortasun zozo eta itsua, baina urratsez urrats irabazten ari garela konbentzitua izatea. Bakoitzak atzeman dezala berea, badugu lan!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude