Megairuzurra

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mega hitzak milioi bat esan nahi du. Milioi bat unitate. Aspaldiko partez gure eztabaida ekosozialetan topatzen dugu, eta garai edo koiuntura historiko honetan megaproiektuak, megameatzaritza, megazentral energetikoak, megabeletxeak, megahiriak, gure sakelako telefonoen megak eta instalakuntza elektrikoen megawatioak eguneroko ogia bihurtu dira. Dena doa handitasunera, ahalik eta gehien “citius, altius, fortius” –azkarrago, altuago, indartsuago– erromatarren lelo olinpikoa jarraituz, Erromako kolapsoa kontutan hartu gabe.

Megazentral energetikoak. Espainiako Parlametuak aprobatu berri duen Errege Lege-Dekretuan 20/2022, 50 megawatio baino gehiagoko energia berriztagarrietako zentralek ez dute  ingurumen inpaktuaren ikerketarik beharko. Halaxe dio dekretuak: "Energia-iturri berriztagarrien hedapen azkar batek egungo energia-krisiaren ondorioak arintzen lagun dezake, Errusiaren ekintzen aurkako defentsa bat sortzen baitu… Premiazko eta salbuespenezko egoera energetikoa dela eta, estatu kideek aukera izan behar dute Batasunaren ingurumen-legerian ezarritako ebaluazio-betebehar jakin batzuen salbuespenak sartzeko...".

Guretzat desazkundearen bidetik etorriko dena nahitaez, beste eragile politiko eta ekonomikoentzat aukera itzela izan daiteke denon kontura negozio berriak egiteko

Arestian, Tapia Legeak 50 megawatio baino gutxiagoko zentralei egin zien erreferentzia, maila autonomikoan kudetatu ahal daitezkeenei, gauza bera adierazteko. Orain, estatu zentralak hordagoa bota du megazentral hauetan kontrol herritarrik edo ingurumen babesik oztopo moduan ez izateko. Lege hauek logika demokratikotik urrun daude, eta udaletxeak eta tokiko biztanleak soberan dituzte. Lurraldea bai behar dute okupatu, baina besterik ez.

Errusia da aitzakia. Aldiz, COVID-19ren ondoren Europako Batasunak sortu dituen Next Generation funts ekonomiko erraldoiek, zor publikoa inoiz baino gehiago handituko dutenak, aukera paregabea dira meganegozio energetikoetan inbertsioak egiteko. Horrela soilik uler daiteke megazentral hauen oldea, As bestas eta Alcarrás filme bikainetan ikusi ahal izan dugun moduan.

Trantsizio energetikoaz askok egiten dute berba, baina ez dute bera esan nahi, batzuetan kontrakoa baizik. Guretzat desazkundearen bidetik etorriko dena nahitaez, beste eragile politiko eta ekonomikoentzat aukera itzela izan daiteke denon kontura negozio berriak egiteko.

Lewis Mundford-ek megamakinaren aurrean erreboltaren alde egin zuen,  erresistentzia, arbuioa eta erretiratzea aldarrikatuta. Horren bidez, gizabanakoek norberaren autonomia eta gizatasunetik eratorritako nahiak eta hautuak lortu ditzakegu. Horretan diraugu!!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


2025-06-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bortitza

Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Giza adimena

Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]


Eguneraketa berriak daude