Sua eta kea, elkarren beharrez

'Toto' | NOIZ: urtarrilak 15 | NON: Gezala aretoa (Lezo) | Egilea: Mafalda Bellido | Itzultzailea: Kepa Errasti | Konpainia: Hika teatroa | Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga | Aktoreak: Miren Gojenola eta Asier Hernandez // Argazkia: Hika Teatroa
'Toto' | NOIZ: urtarrilak 15 | NON: Gezala aretoa (Lezo) | Egilea: Mafalda Bellido | Itzultzailea: Kepa Errasti | Konpainia: Hika teatroa | Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga | Aktoreak: Miren Gojenola eta Asier Hernandez // Argazkia: Hika Teatroa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espektatibak handiagoak dira estreinaldia denean. Publikoak ez du obrarekiko inolako erreferentziarik, eta hura taularatzeko ganorazkoa bada ona izatea espero du aurrez. Presioa eta urduritasuna handiagoa da, beraz, sortzaileentzat ere, baina horrek ez du zertan negatiboa izan. Ibilbideko lehenak leku berezia hartzen baitu esperientzien kutxan. Urtarrilaren 15ak igandea zuen, euria gogoz kanpoan, eta goxo hartu zuen jarlekua ikuslegoak, lehen aldiaren zirrara bularraldean.

Baldintzarik gabeko maitasun amaigabekoa eta leiala. Fidela eta aldebakarrekoa. Itsua eta mendekoa. Ikonikoa, mitikoa, erromantikoa, heroikoa. Errealista? Naturala? Ez naiz bi pertsonen arteko harreman afektibo-sexual batez ari, txakur batek jabearekiko erakusten duenaz baizik. Antzezlanak erabili duen jolasaren kontrakoa; txakur baten aitzakian maitasunaz aritzea baita haien jokoa, Mai eta Joseluren harremanaz, hain zuzen. Totok eskapo egin du Joselurekin zegoenean, Mairen bikotekide ohia. Harremana utzi berri dute, baina berriro elkartu dira txakurra baitute komunean, zaintza partekatuan. Zuten. Edo izango dute. Ez baitakigu ezer animaliaz, ez baitakite zein aditz denboran hitz egin. Baina iraganak, orainak eta etorkizunak badu lekurik obran, hirurak nahasita, pertsonaien pentsamenduak bezala. Bitartean bereak eta bi esaten dizkiote elkarri, kontuak eskatu eta mina bestearen arduran jarri. Garrasiak eta zarata, hutsuneak bete nahian: fisikoak zein emozionalak. Pertsonalak zein pluralak. Ni eta gu edo gu bi zatitan.

Txakurrarekiko maitasuna ez da antzezlanak erabiltzen duen sinbolo bakarra. Sagarrondoak eta sagastiak era aipatzen ditu, ardura, zaintza eta kezka irudikatuz. Natura, urteetako lana, fruitua, tradizioa eta bizitza. Hasiera eta bukaera edo bukaeraren irudikapenaren hasiera berria. Egurra, sua eta kea.

Obra honetan ikusleak ezin du arreta galdu, darabilen hizkuntza literarioa ezingo baita jarraitu azaletik entzunda. Ondorioak botatzen ditu lehenik eta ondoren zergatiak, eta hala doa istorioa eraikitzen. Antzezleentzat ziurrenik ez da erraza izan darabilten erritmoa jarraitzea, ez baitira une bakar batean ere isiltzen. Hitzak garrantzi handia du obra honetan. Eszenografiak pisu txikia du, sinboloak baino ez dira, une bakarrean mugitzen direnak, ordenatu egiten direnak edo batu. Audioa ere fina da. Eta aktoreak bi. Edozein antzoki edo txokotara mugitzeko antzezlana sortu dute, moldaerraza. Xumea izatea, ordea, ez litzateke azalekoa izatearekin nahastu behar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


Gidoia jarraitzen ez dutenen agertokia

Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Eguneraketa berriak daude