Dagoen lehortearekin euri hotsa/hitza entzuterik ez bat, edozein baserritarri irribarre goxoa piztuko zaio eta hiritarrak berriz, patxadaz arnasberrituko ditu birikak, ez duelako suteen arriskua luzatzeko girorik egingo eta ez da sugarrek hegan bidalitako kedar eta gilbak noiz hurbilduko kezkaz lotaratuko.
Baina hitzaren bigarren osagaiak borra du berekin eta hori ez da euriarekin ondo lotzen, agian kazkabarra, harria, txingorra... danborra jotzen... baratzeak, teilatuak, zuhaixkak eta gainerakoak xehatuz... inor ez du horrek lasaituko; arnas berritzea kostako zaio izakiari, izadiari!
Hala ere, gora doa Euriborra. Mende laurden barru itzuliko duela sinatuta dirua banketxetik atera duen gazteak, hilean berrehun euro gehiago ordaindu behar omen ditu, sinatu zuena baino, nola eta ez duen sinatu ordainketa finkoa hogeita bost urte horietarako. Esan liteke Euriborraren kapritxozko aldaketak hipoteka hartzaile mota bakarra izorratu duela, baina besteak ere ateratakoa ordaintzeko komeriak izango ditu, orokorrean bizitzak gora egingo baitu bientzat. Bankuak ez du zer galdurik; bazkideen artean banatzeko irabazi gutxiago, baina etxe gabetuen zerrendan azaltzeko arriskua bezero biek dute; bankuek lehengoan segi eta listo! Aurreko aldiko porrotak, itzuli beharreko milioiak eta abarrak ahaztu eta kito. Zer axola zaio hori dena bere esku ahurrean jarri zaion/duen hari?!
Etxegabetzeak noiznahi gerta dakizkiguke gutxien uste dugunean eta uste dugunari. Gainera, klima aldaketak-edo itsasoko uren maila dezente igo omen duenez, itsas ertzetako etxebizitzak arriskuan dauzkagu eta bizitokia hondartzatik hurbil izatea lehenetsi zuen gizarteak, gizarte turistifikatuak, asteburuetako parranda, botiloi, zarata, borroka, atariko pixak... deskantsua eragozten dionak, badu arrazoirik erne egoteko.
Landa guneko herrixketan bizi garenontzat berriz, hirira joateko tentazioa zailtzeko gomendioak irakurri ditut egunotan, izan ere autoak aparkatzeko erraztasun gehitxo ematen omen dizkigute eta horrela jende oldeak pilatzen, hirietako erdiguneak, oinezkoentzat soilik direnak, lepo beteaz hirirako ura biltzen duten ur-putzuak ez bezala!
"Nolanahi ondo dagoena edozein moduz gaizki zagok!", zioen gure auzoko aitona batek, ez zuen arrazoirik falta! Egun, erdi gunea edo "hiri erdia" deituak duela gutxi alde zaharra zuen izena eta aurki gazteak ere alde egin beharko du...
Horra, hiri gorra, ezaba/borra dezakeen Euriborra!.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]