Errusiak Ukraina inbaditu duela-eta etengabe ari zaizkigu esaten inbaditzaileak eskarmentua jasoko dutela, eta hurrengo baterako bi bider pentsatuko dutela horrelako neurri zapaltzaileak hartu aurretik. AEBek sustatuta Errusia zigortu dute enbargo neurri gogorrak aplikatuz, mendebaldarrok ziur gaudelako Errusiako ekonomiak ezin izango duela egoera hau gainditzerik.
Egia aitortze aldera, enbargo politikek eragina izan dute Afrika edo Asiako herrialdeei aplikatu zaizkienean, hala nola Hego Afrika, Zimbawe, Irak edo Irani; baina herrialde horietako txiroenek pairatu dituzte bizi baliabideen endekapenen ondorioak. Oroitu behar dugu Nazio Batuek Iraki ipinitako enbargoen ondorioz 500 mila haur zendu zirela, pertsona zaurgarrienak horiexek baitira. Halere, berriki zendu den Madeleine Albright Bill Clintonen kanpo aferetako idazkariari galdetu zitzaionean nola baloratzen zituen Iraki ipinitako enbargo neurri hilgarriak, ihardetsi zuen egoera latza jasan zutela irakiarrek, baina han egindakoak merezi izan zuela.
"Gerrari eusteko egunean 600 bat milioi dolar igortzen zaizkio Ukrainari, eta beste eskuarekin Errusiari 800 milioi dolar ematen dizkiogu gas, petrolio eta
beste hainbat
inportazioren truk"
Herrialde txiroak zigortu nahi direnean, NBEko Segurtasun Kontseiluak ez du arazorik izaten enbargo neurriak onesteko. Alabaina kontseilu horretako kideetako bat edo beren hurbilekoa denean, kontseiluan beto eskubidea erabiltzen dute eta NBEren legeditik at garatzen dira neurriak. Orduan, estatuek banaka aplikatu ditzakete neurri horiek, orain gertatu den bezala. Beraz, AEBei, itsu-itsu, Europako Batasunak jarraitu die, nahiz bumeran efektua jasan, izugarrizko menpekotasuna baitugu Errusiatik ekartzen ditugun hainbat oinarrizko produkturekiko (petrolioa, gasa, garia,..). Gerra honen galtzaile nagusiak ukrainarrak dira, hilotzak beraiek ipintzen ari direlako, baina ondorio larriak pairatu behar ditugu europarrok ere, jadanik lau milioi pertsona guregana etorri direlako, horien senar eta semeak kontatzeke. Izan ere, haiek guztiek, oraingoz, etxebizitzak, eskolak, osasun zerbitzuak eta abar behar dituzte eta gure gain burutuko dira gastu publiko horiek.
Anartean, gerrari eusteko egunean 600 bat milioi dolar igortzen zaizkio Ukrainari, eta beste eskuarekin Errusiari 800 milioi dolar ematen dizkiogu gas, petrolio eta beste hainbat inportazioren truk. Beraz, negozio polita burutzen ari gara europarrok!
Bestalde, begi bistakoa da NATO ere gerra hau sustatzen eta xaxatzen aritu dela aspaldidanik, betiere AEBen maltzurkeriei jarraituta, azken finean Mendebaldeko estatuak berrarmatzea baitu xede NATOk; Trumpek EBko kideei eskatu zien gastu militarretan eskuzabalago izateko, BPGren %2ra hurbiltze aldera.
Trumpen ideia orain azaldu da, Ukrainako gerran murgilduta gaudenean. EBko kide oro prest dago gastu militarretan jauzia emateko BPGren %2ra heldu arte. Alemaniak 100 mila milioi euro erabiliko ditu berrarmatzen!
Horrek adierazten digu negozio oparoa aurreikusten duela industria militarrak, izan AEB zein EBkoa. Beste aldean, Txinak ere ez du galduko; Errusiak EBean salduko ez dituen petrolioa, gasa eta abar oso ongi etorriko zaizkio defizit nabarmenak dituzten sektoreak orekatzeko. Eta galtzaileak herritar xumeak izango gara, diru publiko gutxiago geratuko zaigulako zerbitzu publikoetan inbertitzeko, zergak igotzea “debekatuta” dagoela ematen baitu, eta ez dirudi mozkinak zergei ihes eginaz gordetzen dituzten paradisu fiskalak enbargatuko dituztenik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]