Desboteretu egin nauzu”, bota zidan behin nire editore lana ondo hartu ez zuen kolaboratzaile batek erreportajea goitik behera orraztua ikusi zuenean. Kazetaritza masterreko gizonezko zuzendariari iritzia eskatu zion eta hark zuzenketekin bat egin zuen. Orduan, nigana itzuli zen barkamen eske. Nork desboteretu zuen nor?
Azken asteotan euskal sare sozialetako bazterrak harrotu dituen eztabaidak pasadizo hau ekarri dit gogora. Iruñean hirugarren aldiz ospatuko da Letraheridas literatura feminista jaialdia eta, hirugarren aldiz, gonbidatuen artean idazle euskaldunik ez dagoela kritikatu dute Kattalin Miner idazleak eta Uxue Razquin editoreak. Antolatzaileak kargu hartu die jaialdiko Instagrameko kontutik, esanez haren lana publikoki zalantzan jartzea ez dela batere feminista eta sare sozialetan elkar zaindu beharko genukeela. Aurreko pasadizoan nola, kritikak neutralizatzeko feminismoaren erabilera ikusi dut nik. Miner eta Razquinen iruzkinak “maitasunezko interpelazioak” (Saioa Iraolak Guatemalan ikasi zuen kontzeptu ederra) iruditu zitzaizkidan: biek nabarmendu zuten jaialdiaren erakargarritasuna, maila altua eta parte hartzeko nahia.
"Bestela esanda, emakume guztien batasunaz eta adiskidetasunaz hitz egiten diguten feministen pribilegioak eta diskriminazio praktikak seinalatu dituzte. Letraheridas ekimenaren kasuan, hegemonia linguistikoa"
Paradoxa da antolatzailearen purrustada bai, izan dela oldarkorra, bere burua biktima gisa aurkeztu badu ere. Kritikaren zilegitasuna onartu ordez, programatzaile gisa duen askatasuna aldarrikatu du (Lucia Baskaranek erantzun du emakume gabeko ekitaldia antolatu duen señoro baten neurriko argudioa dela), euskaraz irakurtzeko hizkuntza gaitasunik ez duela azaldu du (ondoren Uxue Alberdi, Eider Rodriguez eta Katixa Agirre gaztelaniara itzuliak irakurri dituela onartu badu ere) eta gaineratu du zaila dela asmatzea euskara gaztelaniazko ekitaldi batean nola txertatu.
Edonola ere, ahizpatasunaren kontzeptuari buruzko eztabaida intersekzionala aletzeko balio dezake gertatutakoak. Terminoa Kate Millet idazle estatubatuar zuriak erabili zuen emakumeen batasunaren alde egiteko, “klase sozialen edo jatorri etnikoaren araberako bereizketarik gabe”. Latinoameriketan eta Espainiako Estatuan Marcela Lagarde antropologo mexikarraren sororitatearen interpretazioa errotu da: “Feminismoan aurkitzen eta aitortzen diren emakume ezberdinen eta parekoen arteko adiskidetasuna”.
Haatik, afrofeminismoak, lesbofeminismoak, transfeminismoak eta feminismo marxistak, besteak beste, kritikatu egin dituzte diskurtso horiek, klase/arraza/sexualitate eta bestelako zapalkuntzen bortxa gutxiesten dituztelako. Bestela esanda, emakume guztien batasunaz eta adiskidetasunaz hitz egiten diguten feministen pribilegioak eta diskriminazio praktikak seinalatu dituzte. Letraheridasen kasuan, hegemonia linguistikoa.
Hamaika adibide aipa ditzakegu. Lesbofeministek parte hartu dute abortatzeko eskubidearen aldeko borrokan, baina haien sexu eta ugaltze eskubideak ez daude agenda feministaren erdigunean. Feminista arrazializatuak kalera atera ziren Sanferminetako bortxaketaren biktimari elkartasuna adierazteko, baina oso jende gutxik parte hartu zuen Huelvako marrubi-biltzaileen aldeko elkarretaratzeetan. Halaber, ingelesezko lelo transfeminista batek dio “Support your sisters, not only your cis-ters” (hitz jokoa, “babestu zure ahizpak, ez bakarrik zis-ahizpak”).
Badakit zaila dela maitasunezko interpelazio horiek ondo hartzea proiektu batean gure ilusio eta indar guztia jarri dugunean, baina benetako ahizpatasunerantz aurrera egiteko modu bakarra dugu.
* Julia Camarak Viento Sur aldizkarian argitaratutako Sororidad y conciencia femenina: qué hermandad de mujeres para qué propuesta política artikuluan oinarritu naiz “ahizpatasuna” kontzeptuari buruz idazteko. Erreferentziazko artikulu afrofeminista bat gomendatzen du: Hazel V. Carbyr-en White women, listen! Black feminism and the boundaries of sisterhood.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]