Frantziara

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Uda honetan aurkeztu du Arnas Dezagun plataforma guraso talde batek. Batik bat eremu erdaldunetako jendea da, kezka batek batzen duena: umeak D eredura eraman, eta umeak etxeko hizkuntzaren arabera bereizten ez dituztenez, ume euskaldunak erdaratan diluitzen omen dira eskolan sartu bezain laster. Gainera, arraro senti daitezke gelan, desberdin, are baztertuta, eta gainerako umeekin komunikatzeko arazoak izan ditzakete. Eskatzen dute arnasgunearen ideia eskolan txertatu eta etxeko hizkuntza euskara dutenak elkarrekin jartzeko gela berean.

Ni alde. Badakit gai arantzatsua dela, baina apustu sendoak egiteko garaia bada, nonbaitetik hasi behar. Euskaraz bizi nahi duenari aukera hori eman. Baina kezkatzen nau, besteak beste, bereizketak lekarkeen bazterketak. Taldea osatzen dugunean nor uzten dugun kanpo. Plataformaren jarraitzaile batzuei sarean irakurri dizkiedanek ere ez naute sobera animatu. Agian interneteko hizkera erasokorra da, edo lau ero anonimo, batek daki. Baina momentuz, pixka bat sentitzen naiz “futbola gustatzen zait, inguruan duena ez” posizioan bezala. Bietan patetiko samar, bietan koldar; alde egonda baina altuegi esan gabe, badaezpada ere.

"Irunen eta Hondarribian bizi den ikasle andana joaten da egunero Hendaiara, Donibane Lohizunera, Urruñara. Seaskako ikastolak alde batera utzita"

Gaiari aurrez aurre heltzea eskertzen dut, edonola ere. Baina Gipuzkoako Bidasoan bada beste kontu bat. Ohiko EAEko eskolatze-aukeretatik kanpoko eredu bat ere baitago gurean, aski hedatua, eta gurasoari galdetuz gero, esaldi gurean ezagun batekin laburtuko dizu: “Los míos van a Francia” (“Nireak Frantziara doaz”). Izan ere, Irunen eta Hondarribian bizi den ikasle andana joaten da egunero Hendaiara, Donibane Lohizunera, Urruñara. Seaskako ikastolak alde batera utzita, gurasoek aukeran dituzte B eredu moduko bat eta eredu frantses elebakarra.

Zergatik? Bada, beste hizkuntza bat ikasten omen dute horrela. Oraindik ere glamour ukitua duela esango nuke, gainera. Daturik ez dugu, zoritxarrez; konstatazio bat bai, ordea: euskal soziolinguista baikorrenen amets hezea, hau da, EAEko gazteen artean euskararen ezagutza unibertsala, gure inguruan ez da epe laburrean gertatuko, ume euskaldunak maiz egingo baitu topo bertako ume erabat erdaldunekin.

Frantsesa dotore ikasten dute, baina ai!, beste zerbait ere bada atzean nahitaez, lapurtar olderik ez baita inoiz antzinako Irungo A eta B ereduetara ikastera etorri egunero autobusean ordu eta piko eginda, espainiera den hizkuntza erraldoia menderatzeko. Fenomeno horren atzean benetan zer arrazoi dauden gustura jakingo nuke; zeren bila doazen, edo zerengandik ihesi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude