Arriaga Antzokiak, batzuetan, antzoki handietan tokirik ez duten ikuskizunak eskaintzen dizkigu, oso bereziak direlako, espazio intimoagoa eskatzen dutelako, edo beste mila arrazoirengatik. Horrek ez du esan nahi ez direnik hain interesgarriak. Askotan justu kontrakoa gertatzen da.
Oraingo honetan, eta modu egokian, Zazpi bekatu nagusiak ballet kantatuak –Kurt Weill konpositoreak berak hala izendatzen zuen– lotura estua du maiatzetik irailera Guggenheim museoan 20ko hamarkada zoroa gaiari buruz dagoen erakusketarekin.
Weill oso konpositore berezia da. Esan daiteke gerra arteko Europa delakoaren isla perfektua dela; are gehiago, Alemaniarena. Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) eragiten duen hedapen militaristaren eta Bigarren Mundu Gerran mundua hondamendira eramango duen mugimendu nazionalsozialistaren (1939-1945) artean dabil. Kurt Weill ezinbesteko elementua da bi gerren arteko ‘bakearen’ bi hamarkadak ulertzeko, borrokaz, kontraesanez eta kabaretez beteriko hamarkadak.
Testuinguru horretan dago kokatuta Zazpi bekatu nagusiak, sailkatzen zaila den lana. Ez da opera eta ez da balleta, berezia eta bakarra da bere generoan. Obra honek Annaren istorioa kontatzen du, ikuskizunean bikoiztuta agertzen den emakumea; Anna I ahots nagusia delarik, eta Anna II, dantzaria. Biak bat dira eta zazpi urtez bizi bidaia bat egiten dute zazpi hiritan zehar, non zazpi bekatu nagusiak ezagutzen dituzten. Anna I pragmatismoa da eta Anna II-k alderdi sentimentala islatzen du, bere burua horrela osatuz. Bidaia hasierako puntuan amaitzen da, hau da, familiaren etxean. 'Familia' laukote maskulino batek ordezkatzen du –bi tenore, baritonoa eta baxua, azken horrek Annaren amaren rola jokatzen du–, eta beti modu kolektiboan esku hartzen du eta Annak hiri bakoitzean eta bekatu bakoitzaren aurrean dituen gorabeherak kontatzen, kalifikatzen edota deskribatzen ditu.
Nicola Beller-Carbone sopranoak emanaldi bikaina egin zuen bere interpretazio-gaitasun handiari dagokionez, nahiz eta bokalki bere unerik onenean ez egon. Iratxe Ansak (dantzariak) sinesgarritasuna eman zion pertsonaiari, eta sopranoarekin bikain osatu zen, pertsonaia bikoitzaren bertsio bikaina egiteko. Ahots laukotea (familia) fin ibili zen nahiz eta lau ahotsen arteko uztarketa, enpaste eta oreka handiagoa desiragarria izan.
Bilbao Sinfoniettak, Iker Sánchez Silvaren zuzendaritzapean, bere lana eraginkortasunez egin zuen, ahotsak behar bezala azpimarratuz.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Ixo eta bizi!
Gailu
Bidehuts, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------------------
Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Kursaal Eszena
Non: Donostiako Kursaal Jauregian
Noiz: 2025eko urri eta abendu artean
----------------------------------------------------------------------------------
Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025
------------------------------------------------------------
Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]