Egun luzeetako argitasun eder honek uraza edo letxuga (Lactuca sativa) jateko gogoa bizitzen du. Aurten egun horiek eguraldi lehor eta beroen atzetik etorri dira, eta lurra giro dago, trenpu ona du, azaro ona da. Azaro da bai udazkenean ganbara-zabal, aletegi, selauru eta mandio beteko dizkiguten arto (Zea mays), babarrun (Phaseolus vulgaris) eta kuiak (Cucurbita pepo) ereiteko. Garaia, hazi aro da eta lurrak ere azaro ona du. Ereingiro dago eta alor eta soroetan igerri zaio; ongarriketak, ipularren garbiketak, lur prestaketak eta abar egiten jendea aurrera eta atzera dabil traktore gainean.
Baratzean ere jendea ez dabil atzera. Giroak bizituta jateko gogoa dugun uraza horiek landatzen, adibidez. Lur axala pittin bat harrotzea nahikoa da uraza landarettoa landatzeko. Aurrez ondo luartutako edo ondutako simaurra nahasi axal horretan eta landatutakoan asun-urarekin (Urtica dioica) ureztatu. Uraza sailak jartzea ondo dago baina baratzean makina bat txoko eta bazterretan ere landatu daitezke barazki txiki horiek. Leka (Phaseolus vulgaris), zainzuri (Asparagus officinalis), tomate (Solanum lycopersicum), piper (Capsicum annuum), alberjinia (Solanum melongena) eta antzekoen sailetan, landarea txikia den artean, tartean ere landatu daiteke uraza eta beste horiek luzatu eta handitu bitartean ederki etorriko dira eta guk lepoa moztu eta jan.
Urazak badu aurkari iaio bat: zurina. Oidioa edo zurina landare askotan onddo askok sortzen duten gaitza da. Urazarena Golovinomyces cichoracearum onddoaren lana da. Horrek berak sortzen du patataren (Solanum tuberosum) eta kuien (Cucurbita spp.) zurina. Hezetasun handiko eta gori epeleko garaietan harrotzen da gaitza. Negutegian edo berotegian du pagotxa. Udaberria ikaragarri gustatzen zaio, urazari bezala. Ez dute maite bero lehorra. Onddoa hostoaren gainean hedatzen da, eta ez dio hari bere lana egiten uzten, denborarekin usteldurak eta orbainak sortuz.
Gaitzari aurre egiteko landare arteko tartea handitu, 30 cm adibidez. Negutegia bada, ondo aireberritu. Kontuz ureztaketarekin, gehiegizko urak beti gaitza ekarriko du, beti. Ongarriketa egiterakoan oso ondo luartutako ongarria eta tamainan erabili; bestela nitrogeno soberaniak urazaren hazkunde azkarra ekarriko du, eta ahulegi; gaitzarentzako bazka ederra. Erasorik baldin badago jotako landareak ahalik eta azkarren kendu, gupidarik gabe! Gogoan izan astauraza (basaletxuga, letxuga basa, ortuari garratz, belar karats...), Lactuca serriola, uraza guztien amon arbasoa, baratzearen inguruan baldin baduzu berak mantenduko duela gaitza. Beraz zure urazak sano nahi badituzu bere arbasoa hiltzea duzu onena. Gure etxean behintzat ugaria da batean eta bestean, edozein txokotan sortzen da. Jan ere jan egin daiteke: urazaren mikaztasuna badu, baina min xamarra. Urazak hazi artean ere entsalada grina asetzeko...
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]