Etxegabeak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostian bada Infernua deitzen den auzoa. Erdigunetik urruti, azken urteetan lantegi hutsez josia. Hantxe bizi izan dira etxerik gabeko pertsona ugari. Zorte txarrak zulora erori arazitakoak, paperik gabeko etorkinak, adikzio hainbatengatik bazterrean geratutako asko... Ehun inguru ziren. Baina udalak plangintza onartu zuen auzoa eraberritzeko, pabiloien jabeek haiek hustu nahi eta, epaitegiak aginduta, Ertzaintzak denak kalera bidali zituen. Beste aterperik ez zuten horiek Infernu-tik ere bota dituzte.

Ez dira desagertu ordea. Batzuk urrutira joan dira, baina beste batzuk, hirian sakabanatu. Hainbatek nahi luke, borragoma hartuta, mapatik ezabatzea. Edo  ikusiko ez diren lekuetara bidaltzea: zikinak direlako, gaizki hezitakoak, mozkortu egiten direlako... Ikusgaitz bihurtu ezin direnez, ez ikusiarena egiten diegu. Agian horrek ematen die minik handiena. Etxedunontzat ez dira inor, ez dira ezer.

"Mokadu handia harrapatu arren, beti gehiago nahi. Hori, ordea, ez da eskubidea, lapurreta baizik"

Taldetxo bat gure lantokiaren atarian egokitu da, Konstituzio Plazako arkupeetan. Euritik babesten die, baina azken hotzaldietan, ez zen gaua egiteko leku ona. Pedro Mari Otañok Zeru txiki esaten zion gure herriari. Hauentzat, Infernu handi-aren azpiko sotoa. Inongo eskubiderik ez dute. Hortik ere inoren dingilidangen puntak agintzen duenean, beherago bidaliko dituzte, estoldetara, arratoien kide.
Etxea izateak sendotasuna ematen du bizitzan, familiak bezala: leku segurua edozeren aurrean eta edonoiz. Horregatik da horren garratza familia eta etxea tortura edo gehiegikeria iturri bihurtzen direnean. Elkar hartzeak beharrezko duen irudi amankomunean, etxea izan zen ganboatar eta oñaztarren arteko liskarretatik ateratzeko asmakizuna eta mendeetan salbagarri gertatu zitzaigun. Ohi bezala, horretatik batzuk mokadu handiegia hartzen hasi ziren arte. Hori bai txertorik gabeko izurritea.
Jabetasun pribatuaren eskubideak jatorriz ahulak defendatzea zuen helburu. Inork bizitzeko txokoa bilatu, atondu, apailatu, txukundu ondoren, beste norbaitek, indartsuago edo krudelago zelako, ken ez ziezaion. Berehala irauli zen. Batzuk ase ezinak ziren. Mokadu handia harrapatu arren, beti gehiago nahi. Hori, ordea, ez da eskubidea, lapurreta baizik. Eta gure antolaketa sozial-ekonomikoak horretan du euskarri nagusia.

Nerea Arrienek gaztetxoentzat nobela egokia idatzi du: Etxegabetuak. Aproposa larre handian hazitako gure nerabe askorentzat, bizitzan behar beharrezkoa den gupida-justizia sentimendua lantzen has daitezen.

Juduen esaera: “Gizakumea pentsatzen, Jainkoa barrez”. Ez da beti egia. Sarri, Infernutik botatakoen kasuan bezala, negarrez ari da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude