Retrospekzioa

  • Ikus-entzunezkoen kontsumoaren gorakada etengabekoa den honetan, bakardadeak duen eraginaren inguruan hausnartzera garamatza SOLO film laburrak. Izan ere, gizarteak ikuspegi negatibo batekin begiratzen dio bakarrik egoteari, saihestu beharreko gauza balitz bezala, urrundu beharreko zerbait.

Argazkia: Sendoa Cardoso

2020ko maiatzaren 18an - 14:27

Hala ere, bakarrik egoteak askotan gu geu hobeto ezagutzen, gelditzen, eta inguratzen gaituenari ikuspegi zehatzago batekin begiratzen laguntzen gaitu. Momentu horietan denbora moteldu egiten da eta egiten duguna kontzienteago egiten dugu, ulertu egiten dugu zergatik egiten dugun egiten ari garena.

Bakartasuna ahalik eta gehien disfrutatzen ahalegindu arren, berandu baino lehen harengandik mesfidantza sortzen zaigu. Ez gara fidatzen, eta ihes egiten dugu. Berriro ere mugikorraren aurrean jarri eta konturatzen gara zenbat denbora igarotzen dugun ezagutzen ez dugun eta asmatutakoak diren bizitzak begiratzen. Momentu horretan bertan, pena sentsazioa sumatzen dugu, baina tristura sentsazio berdina izaten dugu pertsona bat bakarrik egon dela jakiten dugunean. Tematu egiten gara bakardadea ekiditera, beldurra sortzen zaigu gure benetako gua ezagutzean.

Bakarrik egotearen inguruko hausnarketa hau aurkeztu du Sendoa Cardosok bere azken film laburrean. Bizitzaren denboraldi batean egindako ariketa retrospektiboa abiapuntutzat hartuta, gizarteak bakartasuna ulertzeko dituen kontraesanak azaleratzen ditu, hau da, sozialki nola ulertzen den bakardadea.

Eneko Sagardoyk jarri dizkio hitzak eta irudiak zuzendariaren bizi esperientzia pertsonal honi. Kutsu intimista duen filmaren protagonista nagusi eta bakarra da. Etxe batean grabatuta dago hiru minutu luzeko bideo hau. Sukaldean Eneko eta poxpolo kutxa bat ageri dira, eta zuzien inguruko metafora bat kontatzen du narratzaileak poxpoloetako sua putz eginez itzaltzen duen bitartean.

Etxeko egongelan garatzen dira gainontzeko minutuak. Egongelak oihan edo baso itxura hartzen du, lore koloretsuz eta belarrez inguratuta ageri da orain Sagardoy. Bertan, astiro begiratu eta ukitzen ditu loreen hostoak, barne ezagutza prozesu batean murgilduta egongo balitz bezala. Baina, bat-batean lorategia desagertu eta logela huts bat agertzen da. Eneko mugikor bati begiratzen ari zaio eta barne ezagutza prozesua etenda gelditu dela ematen du, jada ezin da egongelan bizitza topatu eta berrasmatu.

Film laburrari amaiera emateko, Sagardoyren hurbileko planoa ageri da. Bertan, aktorearen begirada sakon eta etengabekoarekin bakardadea ekiditearen arrazoia bilatzen saiatzen den heinean, haren burua ezagutzeko beldurrarekin topatzen da. Agian, hori da benetako bakardadea, ezjakintasunak gidaturiko etengabeko distrazio batean bizitzea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikus-entzunezkoak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


2024-03-24 | Lander Arretxea
Musika iruditan (I)
Bideoklipei begira, lentearen beste aldetik

Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2024-01-23 | Leire Artola Arin
Zine emanaldien %1 baino gutxiago izan da euskaraz 2023an

Jatorriz euskaraz diren soilik lau film estreinatu dituzte Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan; gaztelerazkoak 564 izan dira. Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak neurriak hartzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako... [+]


Eguneraketa berriak daude