Salbatu planeta, gu salbatzeko

  • Planeta haserre dago, gure sistema ekonomikoarekin hiltzen ari baikara, gure produzitzeko moduarekin, baita elikadura, energia mota eta garraiatzeko manerekin ere, bizi garen ingurua akitzen ari gara. Klima larrialdi egoeran gaude, baina badirudi ez dakigula. Gizarte-karbonoan bizi gara. Gobernuek eta erakundeek bat egin behar lukete ezagutzen dugun Lurra salbatzeko.

Agian egongo da ez dakienik nola borrokatu Lurraren alde. Bada, Aldaketa Klimatikoaren aurkako 2015eko Pariseko Akordioaren sortzaileak, Costa Ricako Christiana Figueresek, hainbat galdera iradoki ditu.

“Zer jaten dugu?”. Behi haragiaren eta deforestazioaren arteko lotura bistakoa da, baina haragi gorria jaten segitzen dugu egunero. Zer ari gara egiten? Ezin dugu basoak suntsiarazten dituzten produktuak kontsumitzen jarraitu etengabe.

“Nola mugitzen gara eta nola bizi?”. Gure etxe eta bulegoak, nahikoa isolaturik al daude ahalik eta energia gutxiena gastatzeko? Aurrezki batzuk dituztenek, gutxi izanik ere, jakin behar dute diru hori erregai fosilak erabiltzen dituzten konpainietan jarriz gero Lurra izorratzen ari direla –eta seguruenik diru hori ere galdu egingo dutela–.

Bestalde, herrialde “demokratikoetan” bizi garenok, boto emateak exijitzen duen konpromisoa aintzat hartu beharko genuke eta gainean dugun larrialdiaz kontziente diren liderrak soilik babestu.

Gobernu eta erakundeen erantzukizunetik harago, pertsona bakoitzak bere etxean, lanean zein kalean, elikadura eta kontsumoaren bidez, baita erabiltzen dugun garraioa eta energia aukeratuz ere, ekarpena egin diezaioke borroka honi. Izan ere, Planeta salbatzen badugu, gu salbatuko gara. Etorkizuna kolokan duten gazteek ez lukete itxaron behar ekintzara pasatzeko.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude