Fresko eta arina

Pianissimo saioa. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Musika Gela zikloaren Barruan. Gasteizko Principal Antzokia. Martxoaren 22a.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aspalditik badabil Euskadiko Orkestra Sinfonikoa saiakerak egiten herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, musika klasikoa gerturatzeko. Asmo honekin ziklo berezi bat du orkestrak, Musika Gela izenekoa hain zuzen ere. Gaztetxoei zuzendutako ziklo honetan saio labur eta didaktikoak aurkitzen ditugu, eta bakoitzean musikaren arlo berezi bat eta ikuspuntu konkretu bat lantzen da.

Aldi honetan, nahiz eta egitarau interesgarria ekarri Euskadiko Orkestrak, jende gutxi ikusi genuen Principal Antzokian. Pena. Pianissimo izenburuarekin, emakume-ahots inpostatuaren nolakotasunak arakatzea proposatu digu Orkestrak, eta ahotsaren analisiaren bitartez musikaren ñabarduretan eta hauen terminologia espezifikoan sakondu da errezitaldi honetan. Eta hau guztia ordu betean.

Belliniren Norma operaren oberturarekin hasi zen kontzertua. Asier Puga zuzendari gazteak jakin zuen txispa ateratzen orkestratik. Maisutasunez menderatu zituen lan honek dituen ñabardurak, eta emaitza koloretsua lortu zuen. Jarraian, Mikel Laboaren obra bitxi bat entzun genuen. Gernika pieza honek (Ramon Lazkanok orkestratua) badu Laboaren munduaren kutsua, erdi inpresionista, erdi ameslaria. Agian orkestrazio distiratsuago batekin bestelako erakargarritasuna izango luke, baina atsegina suertatu zen interpretazioa.

Belliniren La Sonnambula-ren aria eta cabaletta Helena Orcoyen sopranoaren lehen pieza izan zen saio honetan. Aukera izan zuen abeslariak publiko gazteari erakusteko aria batean aurkitzen diren mila zailtasun eta deabrukeriak, eta zein abilezia eduki behar den hauek salbatzeko. Teknika ondo ikasia du soprano honek, agian zertxobait forzatua une batzuetan, baina eraginkorra dudarik gabe. Bestalde, teknikatik aparte, adierazkortasuna ere erakutsi zuen Helena Orcoyenek, dramatismo izugarria azaldu baitzuen Donizetti-ren Lucia di Lammemoor operaren eroaldiaren eszenan.

Errezitaldiaren gidaria Ana Eguiazabal izan zen. Txukun bete zuen bere papera, Mikel Cañadaren gidoi eskasak jarraituz. Hau izan zen agian alderdi ahulena. Gidoiek ez zuten gehiegi aportatzen eta ez dakit egokiak ziren han zegoen publikoarentzat. Bestela, ondo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Eguneraketa berriak daude