Demagun Donostiako liburutegiko sotoan zaudela zure konplize sentitzen dituzun bertsolari batzuekin batera bertsolaritzaren baitan genero-ikuspegitik aztertuta azken lau hamarkadetan izandako bilakaera modu bisualean azaltzen duen infografia aurkezten. Demagun Euskaraldia hasi zenetik bost egun igaro direla eta aurkezpena euskara hutsean egin duzuela, bai zuk eta bai zure mahaikide guztiek ere, hasi eta buka, ekimenaren bezperan nahiz biharamunean egingo zenuketen modu berean.
Demagun berbaldiaren amaieran nahita azpimarratu duzuela irudi bidez kontatu nahi izan duzuen prozesua ezin dela bertsolaritzaren baitan soilik eta modu isolatuan azaldu, eta ondorioz, keinu egin nahi izan diezuela euskalgintzari nahiz prozesuaren akuilu eta noranzkoaren argigarri izan den mugimendu feministari. Hitzezko azpimarra fosforitoa egin diezuela nahita hiru eremu horien arteko sinergiei, bidaide izan dituzuelako prozesuaren hasieratik bertatik eta trukean, beraiei eskaini diezuela aurkezpenean azken hitza.
Demagun galderen tartea zabaldu eta, beste inork baino lehen, lehenengo lerroan eserita zegoen gizonezko kazetari batek luzatu dizuela dardo formako eskaria, galdera izateko inongo nahirik gabekoa: esandakoen laburpena gazteleraz egiteko, mesedez. Oso gauza interesgarriak esan dituzuela baina berak euskara maila baxu samarra duela eta hori guztia itzultzeak lanerako denbora gehiegi kenduko diola. Demagun une batez ez dakizula barrez lehertu, negarrez hasi edo biak batera egin, “barkatu baina ez duzu ezer ulertu (eta ez da hizkuntzagatik)” oihukatu nahi diozula aho parean duzun mikrofonotik.
Demagun zenbaitentzat surrealismoaren gorena litzatekeenak ez zaituela bereziki harritu oraingo honetan ere. Arrapaladan datozkizula burura, bata bestearen atzetik, hainbat jardunaldi edo foro feministatan hitzaldien osteko galderen tartea zabaltzerakoan galderarik egin ez eta beste inork hitza hartu aurretik beren iritzia ahots kontundentez ematen duten gizontxo hiperjakintsu horiek guztiak. “Barkatu baina zuk ere ez duzu ezer ulertu”.
Demagun gogoetagai duzula azken aldian nolako ahalduntze prozesua egin duzun (eta egin beharko duzun oraindik) jendaurrean hitza hartzen hasteko, oraindik ere zenbateraino jartzen duzun uneoro zalantzan zure hitzen egokitasuna, zenbatetan geratu zaren isilik edo aipatu diozun buruan darabilkizun ideia interesgarria zure ondokoari soilik eta ahapeka.
Demagun ausazkoa dela nork zer esateko zilegitasuna sentitzen duen. Botere-harremanek ez dutela (honetan ere) asimetriarik sortzen. Batzuek hitza hartzen ikasi ahala ikasi dutela besteek isiltzen. Demagun.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]