Landareen notak idazteko pentagrama

Ilargialdi baten bueltan itzultzeko asmoa nuen, baina zazpi eguneko atzerapenarekin eta amandreak hurrengo buelta hasita duela natorkizu orri honetara. Opor osteko itzulera gogorra izaten omen da –oporrik izan duenarentzat, bederen–, baina jai-egunak gustura hartzen ditudan bezala, ni bueltan gustura moldatzen naiz berriz ere errutinara. Eta zer hoberik martxa hartzeko agenda bat baino?

Hamaika arrazoiri lotutako agendak aurkituko ditugu saltokietan, baina ezagutzen al duzu landareena? Iragan urtean argitaratu zuen ARGIAk lehen aldiz landareei eta ilargiari lotutako agenda; hil bakoitzean zer eta nola landu, erein, aldatu, ilargiaren gora-beherak nola ulertu... Jakoba Errekondoren jakintza Antton Olariagak ilustratuta.

Tresnak eta lanabesak protagonista

Bi argitaraldi egitera heldu zen iragan urteko agenda Durangoko Azokan arrakasta izanda, eta balorazio positiboa eginda, estilo beretik jarraitzeko apustua egin da bigarren urte honetarako. Aurrekoak baratzearen munduari modu orokorrean begiratu dion bezala, oraingoak ere ez dio muzin egingo ikuspegi oso horri, baina izango du berezitasun bat. Dagoeneko inprentatik aterata izango den liburuxkak lurrari eta landareei lotutako lanabesetan jarri du fokua; garai batekoak bezala gaur egun oso erabiliak direnak, irudiz lagunduta, izen-bilduma tokian tokiko sinonimoak azalduz, zertarako erabiltzen diren...

Beraz, agendan izango dugu tartea gu lana egiten goazen heinean apuntatzen joateko, baina eskaintzen digu, baita ere, informazio garrantzitsua egin nahi ditugun lan horiek modu eta garai egokian egiteko. Hil hasiera bakoitzak bere sarrera izango du, eta bertan azalduko dira hilabete horretan egitea komeni diren lanak.

Hementxe eskuratu daiteke agenda (ARGIAren Azokan) 12 euroan. Baita liburu-dendatan, baratzeari eta baserriari lotutako denda eta sindikatutan, Durangoko Azokan edo Jakoba Errekondoren herriz herriko hitzaldietan ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi Baratzea
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Lapurdi eta Gipuzkoa arteko autobidearen blokeoa abiatu dute laborari asindikalek

A-8 autobideko ordainlekua 12:00etatik 16:00etara blokeatzeko helburua dute. Traktoreak iritsi dira Bidasoaren bi aldeetatik. Sindikatuen borrokari dagokionez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat... [+]


Laborantza ereduaren auzia dugu laborarien ongiezaren oinarrian

Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]


Eguneraketa berriak daude