Hilabete bateko derrigorrezko Zerbitzu Nazionala 16 urteko gazteentzat

  • Frantziako Estatuan, hilabete bateko Zerbitzu Nazional Unibertsala derrigorrezkoa izango da 16 urteko gazteentzat eta nahi duenak, beste hiru hilabetez (edo denbora gehiagoz) luzatu ahal izango du zerbitzua, 25 urte bete arte. Frantses sentimendua berpizteko Gobernuak duen asmo hau aurreratu dute Liberation egunkariak eta Europe1 irratiak.


2018ko ekainaren 27an - 16:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errepublikarekiko lotura indartzeko helburuz, herritarrak “frantses nazioaren parte” sentitu daitezela nahi du Gobernuak, “gizarte erresilienteagoa” lortzea. Horretarako, bi zatitan banatuko dute hilabeteko egonaldia, aipatu hedabideen arabera. Lehenengo bi asteetan, besteak beste proiektu kolektibo bat eratu beharko dute gazteek, hainbat elkarterekin harremanetan. Eta ondorengo bi asteetan, heziketa zibikoa, lehen sorospenak edota Frantziako Armadako ordezkarien hitzaldiak jasoko dituzte, beste hainbat ekintzen artean.

Zerbitzu Nazionala 2022 urtean gazteen erdiei aplikatzea aurreikusten du Gobernuak. Ekimena martxan jartzeko 1,7 milioi euroko aurrekontua izango du eta urtero 1,5 milioi euro inguruko gastua egin beharko da berau mantentzeko. Batez ere Hezkuntza Ministeriotik bideratu nahi da gaia.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.