Frantziako militarren presentziaren kontra manifestazioa egingo dute Hendaian

  • Azken egunetan frantziar militarrak han eta hemen ikusi izan dira Hendaian zenbait tokitan. "Indar okupatzaileen" kontra manifestazioa deitu dute herrian otsailaren 20an.


2021eko otsailaren 18an - 15:02
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hendaian, Kaneta auzo inguruan eta herrigunean militarren presentzia nabarmena izan da aste honetan. Hori dela eta manifestazioa antolatu dute herrian otsailaren 20an, arratsaldeko 15:00etan plazatik abiatuta Indar okupatzaileak kanpora! lelopean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, militarrek kamioi eta autoetan patruilatu izan dute orain arte herrian, baina azken egunetan oinez ere ikusi ahal izan dituzte kaleetan barrena:

"[Militarren] eguneroko presentzia hori eta inposatutako erabakiak salatzeko" egingo dute manifestazioa.

 


Antimilitarismoa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Koipea

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...