Laugarren industria iraultza hemen dago

  • Barakaldoko BECen joan den astean ospatu den 30. Makina-Erremintaren Biurtekoak –Euskal Herrian giltzarri den sektorea– ohartarazi digu jadanik iristen ari den laugarren industria iraultzaz eta bere eragin sozial eta laboral esanguratsuez.

Atzean geratu dira XIX. mendeko lehen industria iraultzaren ondorioak, hala nola XX. mendean Euskal Herrian jasandako birmoldaketa larri eta basatiak. Industria digitala finkatu egin da eta bere adierazle nagusienetakoa da makina-erreminta.

Baina globalizazio ekonomikoak nolabaiteko dardara sortzen du, Europan roboten lehen lantegia eraiki baitute eta giza-enpleguari ekarriko dion galerari zaion beldurra berpiztu du. Robotikako konpainia garrantzitsuenetako batek, Yaskawa japoniarrak, orain arte Japonian eta Txinan produzitzen zuen, baina orain Europan, zehazki Eslovenian, roboten lantegia irekiko du kontinente horretan hedatzeko asmoz. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) txosten baten arabera, 60 milioi langile robotengatik ordezkatuak izateko arriskuan izango dira datozen urteetan. Manufaktura-industria eta nekazaritza izango dira kaltetuenak.

Beraz, gobernuek ondo begiratu eta planifikatu beharko lukete hezkuntzaren, lan munduaren eta oro har jendartearen etorkizuna, laugarren industria iraultzaren eta robotikaren olatu hori kontuan edukita, milaka enplegu galdu baitaitezke. Ez da zientzia fikzioa. Kapitalismoak bere bidea egiten segitzen du, orain digitala zein robotetan oinarritua, eta etekinak pilatzen segitzeko bere mekanismoek bide bazterrean utziko dituzte beste behin milaka lagun. Hori da gobernuan daudenek euren bizkarrean duten pisua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Makina-erreminta
Fermin Lazkano
"Asko egin duten enpresak hasiak dira beren sabaietara iristen"

2015eko udazkenean, bere lantokian, Elgoibarko Makina Erremintako Institutuan, entzun genuen jardunaldietan. Euskalduntzean aitzindari diren enpresak zituen ahotan, eta tesi bat: langileen eta tresnen arteko hizkuntza-harreman konbinazioak kalkulatu behar dira, jakiteko zenbat... [+]


Lan mundua euskalduntzen: hamar urte ondoren jasotako uztari errepasoa IMHn

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak hamargarren urtez antolatuko du urriaren 7an euskara eta lan mundua uztartzen duen mintegia. Termometroa jarriko diote alor sozioekonomikoa euskalduntzeko prozesuari.

Horretarako hainbat eragilek euren iritzia emango du. Besteak... [+]


2015-09-29 | ARGIA
13 enpresak euskararen normalizazioa bultzatzeko taldea sortu dute

Kontseiluak amua bota eta euskararen normalizazioan dagoeneko pauso garrantzitsuak eman dituzten enpresek heldu egin diote proposamenari. Besteentzat eredu izan nahi dute, baita akuilu lana egin ere.


2015-09-25 | ARGIA
Hamar urte ondoren jasotako uztari errepasoa

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak hamargarren urtez antolatuko du urriaren 7an euskara eta lan mundua uztartzen duen mintegia. Termometroa jarriko diote alor sozioekonomikoa euskalduntzeko prozesuari.


Lan mundua euskalduntzeko bide orria eguneratu du LABek

Sindikatuak negoziazio kolektibora mugatzen den eta borondatean oinarritzen den estrategia gainditu nahi du.


Eguneraketa berriak daude