Ardoa ilargitan

Biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ilargia zein konstelazioren aurrean dabilen, ez omen du eragin bera sortzen.
Biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ilargia zein konstelazioren aurrean dabilen, ez omen du eragin bera sortzen.

2018ko martxoaren 11n

Nekazaritza ekologikoa puri-purian den honetan, biodinamika oinarri duen nekazaritzan ekoitzitako ardoek bereganatzen dituzte gero eta sari gehiago. Ikuskizun da mahats ardoetan bezala ote datorren sagardo, udareardo, garagardo eta abarretan.

Ardogintzan asko ikertzen ari da lurra aberastea eta zeruaren eragin integrala oinarri dituen nekazaritza hau. Ardoak ematen du, eta, zenbat eta naturalago, eta gehiago emango du: osasuna bezala txanpona. Frantzia da ikerketa mota horren lurralde aitzindaria. Diru asko mugitzen da han mahastietan eta botiletan... Azken beltzean, unibertso handiaren barruan dagoen mikrokosmoa den planetan dagoen mikroagoa den kosmosa da mahastia. Bizitzaren zikloa ulertu eta gai organiko eta naturalak soilik erabiltzen dira.

Ilargia zein konstelazioren aurrean dabilen, ez omen du eragin bera sortzen. Lau multzotan banatzen dira egun horiek: sustrai, hosto, lore eta fruitu egunak.

Ilargia lurraren elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean denean (Taurus, Birjina eta Caprikornius), sustrai egunak dira. Landareak sustraiak abantailatzen ditu, eta ardoan ñabardura tanikoak eta ezaugarri mineralak indartuko dira.

Ilargia uraren elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean (Karramarroa, Eskorpio eta Arrainak) denean hosto egunak dira. Hostoak abantailatzen ditu landareak. Ardoan landare lurrunak indartzen dira; ardo zuri batzuetan bereziki interesgarria.

Ilargia airearen elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean denean (Bikiak, Libra eta Aquarius), lore egunak dira. Landarean loreak sustatzen dira; ardoan ere loreen ñabardurak aitzinatzen dira.

Ilargia suaren elementua ordezkatzen duten konstelazioen parean denean (Aharia, Sagitarius eta Lehoia), fruitu egunak dira. Fruitua bizkortuko da batik bat landarean. Ardotan ere fruituei areago igarriko zaie, baita lur sail bakoitzaren ezaugarri bereiztaileei ere


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mahatsa
Ardoa eta klima aldaketa

Beaune (Borgoina, Frantzia) herri ardogilean, mahats uztaren erregistroak gorde dira ia 700 urtez, 1354. urteaz geroztik.


Ardoak pestizidak daramatzanez, ezagutu ditzagun haien zaporeak

Guztiok edan dugu noizbait, edo sarri, baso erdi bat pestizida, ekologikoak ez diren ardorik onenetan ere badaudelako. Gilles-Eric Seralini zientzialariak eta Jerome Douzelet sukaldariak dastatzaile jakitunei eta sukaldari ezagunei proposatu diete kalitate handiko ardoak... [+]


2018-03-18 | Jakoba Errekondo
Pozoiaren aho sabaia

Ardo eta sagardo ekologiko eta biodinamikoen beste muturrean daude ardo industrialak edo kimikoak. Azken hauek produktu kimiko sintetikoak erabiltzen dituzte; mahasti eta sagastietan hormonak, ongarriak, pestizidak, herbizidak eta abar, eta upategietan, antzera.

Produktu... [+]


Eguneraketa berriak daude