Dekadentzia dantzan jarrita

Ez entzun. ZAZKEL. Baga-Biga Produkzioak, 2017
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bitxia da euskal pop erradikala egiten duzula esatea. Baina aitortu behar da kontzeptuan erradikal samarrak direla, horrez gain, 80ko hamarkadaren –hemengo eta kanpokoaren– nostalgiko sutsuak direla –nahiz eta horien artean behingoz garaiko punk taldeak alboratu dituzten, eskerrak!– eta bestelako estiloetatik –gehienetan dantzagarrietatik– ere gogoz edan eta batzuetan hortik mozkortzen direla.

Zazkel 2012an sortu zen Bilbon. Oso argi zuten beste garai bateko talde euskaldunak omendu, euskaraz abestu eta musika dantzagarria egin nahi zutela. Erritmo kaxa baten laguntzarekin kantak idazteari ekin zioten eta 2016an Zazkel lan luzea autoekoiztu zuten. Sintetizadore eta teklatuen pisu handiarekin, euskaraz abestutako 10 pieza elektroniko, beltz eta batez ere ochentero erditu zituzten, dantzagarriak eta kitsch samarrak. Urte berean Banden Lehiako saria eskuratu eta horren bitartez disko hau kaleratu zuten.

Seikoteak lortzen duena emaitza oso freskoa da, irreberente samarra –onerako– eta dantzagarria, baina oraingoan –aurreko diskoaren kontrara– 80ko hamarkadako kantek duten nahita egindako kutsu dekadente horretan jausi gabekoa. Lan honetan hobeto ezkondu dituzte gustukoen dituzten eraginak. Titaniozko sudurrak hit!a da, kutsakorra: umoreak mozorrotzen du daraman kritika zorrotza eta sintetizadoreek gidatuta house erritmoek eta rapeatuek in crescendo garamatzate dantzara. Eremu mortua oso melodikoa eta barnerakoia da, ederra; gitarra eta baxu oso zainduekin 80ko hamarkadako euskarazko pop taldeak eta post-punka ederki fusionatu dituzte. Infernuko atean Hertzainak-en piezaren errebisioa da, gitarreroago eta tarteka Azaharago. Bazka ederra beltza da erabat; funkya, eta baita goxoa eta poperoa. Apirilak 5 pop-aren eta hard-rockaren arteko lehia, Su Ta Gar-en parekoa. Ez entzun-ek gure iraganeko belaunaldiaren gitarra gardenak ditu ikur eta pop-rock itsaskorra da, nahiz eta funkya lagun izan.  Afera ustela jostagarria da, funkya, beroa eta M-ak-en izpiritua barreiatzen du, nahiz eta azkenean soul ospakizun bihurtu. Eta, diskoa ixteko, Kryzc doktoreak oparitutako remix techno-rapeatu-errezitatua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2025-06-27 | Iker Barandiaran
Portu askotatik abiatuta

Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025

---------------------------------------------------------

Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]


2025-06-18 | Xalba Ramirez
Miruenea, salda badago

Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025

--------------------------------------------------------------

Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]


2025-06-06 | Iker Barandiaran
Mugarik ez!

Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025

--------------------------------------------------------

Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]


2025-05-29 | Xalba Ramirez
Xak: unibertso propio batera atea

XAK
Xak
Mukuru, 2025

---------------------------------------------------------------

Entzun baduzu eta ez bazaizu sobera sartu, esango nizuke: entzun berriro. Nire urteko disko kutunena izango dena egin berri du Paxkal Irigoyen baxenabartarrak, oraingo honetan, XAK... [+]


2025-05-14 | Iker Barandiaran
Jolasean? Hauek serio dabiltza!

It's on
JOHN DEALER & COCONUTS
Ghost Highway, 2025

------------------------------------------------------

Adin batetik aurrera kontzertuak, diskoak eta kantuak bizkarrean eta burmuinean pilatuta, eta musika entzuteko denbora murritzagoa bilakatuta, taldeak bilatu... [+]


2025-05-11 | Xalba Ramirez
Galtzaileen bandoaren popa

Esperoan
Hiuzz
Autoekoizpena (egun motelak kolektiboa), 2024

---------------------------------------------------------

Ohartu gabe igarotzen diren taldeen multzoa gero eta handiagoa da, edo inoiz baino handiagoa, behintzat. Hiuzz taldearen Esperoan lanak hilabete batzuk... [+]


2025-04-20 | Iker Barandiaran
Ekimen txikiek, elkar hartuta, gauza handiak egin ditzakete

Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024

---------------------------------------------------

Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]


2025-04-09 | Xalba Ramirez
'Poliorkêtês'
Kerobia, hunkigarristak eta xamurtasunaren aitzakia

Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025

--------------------------------------------------------

Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


2025-02-27 | Xalba Ramirez
Zuloa zen irteera

Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025

-------------------------------------------------------

Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]


2025-02-21 | Iker Barandiaran
Bizi aske

Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024

-----------------------------------------------------

Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]


2025-02-14 | Iker Barandiaran
Nire ama-hizkuntza feminismoa da

Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024

---------------------------------------------------------

Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]


2025-01-24 | Xalba Ramirez
Olaia Inziarte, edo esateko asko duenak asko esaten du (eta eskerrak)

Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024

-------------------------------------------

Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]


Eguneraketa berriak daude