Tematu eta tematu, ase arte

Azpisugeak. Kaskezur taldea. Autoekoizpena. 2017.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Topikoetatik tiraka ezin ukatu nafarrak burugogorrak direla, eta horien artean hala behar dute izan Kaskezur taldekoek. Aspaldi da zakur bat espaziora bidali zutela hark bizi hobea ezagutu eta bueltan beraiei kontatu ziezaien. Gerora, 2011n, zakurra noiz bueltatu itxaron bitartean, trebatuz eta irudimenari hesiak zabalduz, Gure jokua kaleratu zuten: irekia erabat, estiloz estilo salto egin eta patroiei entzungor egiten ziena, lotura eza eta dibertimendua ereinez. Bi urte geroago, aldarte serioagoarekin bueltatu ziren gure orriotara eta ilgorak behar duen errespetuarekin izen bereko diskoa kaleratu zuten. Serioago eta irmoago, pop-rockari post-hardcorearen sendotasuna itsatsi zioten, ilunago batzuetan eta umore finarekin beste batzuetan.

Eta zenbait urte pasata bueltan dira baztandarrak mimoz eta lan handiz prestatutako Azpisugeak diskoa jendaurrean plazaratzera. Mimoz diot, emaitza eta kantuen ñabardurak azpimarratzekoak direlako. Berako Atala estudioetan grabatua izan da Iñigo Irazokirekin eta ekoizlea Ibai Gogortza (Borrokan) izan da. Zinez lan eskerga egin dute guztiek.

Laukotea erabat barneratu da 90eko hamarkadan sona eta arrasto nabaria utzi zuen noise-pop edo indie delakoan, ez edonola gainera. Gerora, beste askok bezala, etiketa horiek sena galdu badute ere, gutako batzuen iruditerian zizelkatuta daude distortsio, melodia bihurri, intentsitate eta energiaz betetako kantu melodiko eta bizi haiek. Eta hala egin dute, barrenak askatuz, mugak bilatuz eta batez ere disfrutatuz. Hala transmititzen dute.

Itsasoen norabidea aldaraziko duen Olatua-k malenkonia, energia eta kiloko pop-rock oparia ditu bere baitan; giza-lege aldaketen salbu ez dagoen Beti berdin Ama Sayren ahaide da eta, jostari, gai da in crescendo distortsioan amiltzeko. Azpisugeak gurutzatua minimal-osoa da: Fugaziren tankerako bihozkadak zelatan irudimen handiko pop-rocka du segida. Sonik II-k guztia eman nahi du bidegabekerien kontra: psikodelia, power-popa, noisea eta kaos kontrolatua. Ederra! Lore sorta arnasa mozten duen noise-pop bizi eta kiribilkaria da. Dena argi ikusi nahi nuen rockeroena, zuzena. Uhin ertzak irlarako bidaia-laguna da, ez zaio ezer falta: askatasunean hazi eta erabat basati bihurtutako power-pop perla energetikoa. Arantzez josita gaudelako berau hauskorra da, pop malenkoniatsua. Eten zen denbora-k pop-rock jostari eta alaietatik noisearen erraietara bidea egiten du. Eta, azkenik, akustikoan interpretatutako Lumik gabeko oiloak sarkorra da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Haurren aldeko ekosistema

Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]


Giza adimena

Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


2025-06-11 | June Fernández
Meloi saltzailea
Diktadura

Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua. 

Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-04 | Itxaro Borda
Begi zabal itxiak

“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]


2025-06-04 | Gorka Menendez
Armatzea eta autodefentsa

Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude