Europak errefuxiatuak traizionatu ditu

  • Tenperatura baxuek eta Europa estali duen elurrak berriz azaleratu dute euren herrialdeetako gerra eta gosetik ihesi mundu berri baten bila datozen errefuxiatuen arazoa.

Horrek guztiak garamatza salatzera Europar Batasuneko politiken porrota. EBk 2015eko irailean hartutako konpromisoak ez ditu bete. Italia eta Grezian blokeaturiko 160.000 errefuxiatu Batasuneko beste estatuetan birkokatzea adostu zuten. Porrota erabatekoa izan da. Adibidez, Espainiako Estatuak 17.737 errefuxiatu hartu behar zituen, baina 898 besterik ez ditu hartu oraindik. Eta ardura ez da soilik PPren Gobernuarena: zer egiten dute oposizioko gainerako alderdiek eta zer egiten dugu guk, herritarrok?

Halako frakaso eta hutsegitearen aurrean, Euskal Herriko zenbait mugimendu eta jende elkartasun adibide izan dira, konponbide zehatzak praktikara eraman nahian. Euren bizitza arriskuan jarri dute Mikel Zuluagak eta Bego Huartek, euren furgonetan ezkutaturik Greziatik ateratzen saiatu direnean zortzi errefuxiatu; haientzako lana eta bizitokia aurkitua zuten Euskal Herrian. Miseria sortu, gerrak elikatu eta euren legea inposatzen dutenek atxilotu egin zituzten baina, “immigrazio ilegala sustatu eta errefuxiatuen segurtasuna arriskuan jartzea” egotzita.

Hori da zinismoa eta lotsagabekeria! Hori traizioa politikari, diplomatiko eta EBko estatuena! Eta zer etsenplua herritarrek eman dutena, Mikel eta Begok ordezkatuta. Atxilotuak izan arren, desobedientzia zibilarekin koherente izan eta berriz egingo dutela aldarrikatu dute, halako ekintzek “gizatiar egiten” gaituztela esanez. Gizatasun eta ardura hori da, preseski, politikari eta gobernuei falta zaiena; eta neurri batean baita guri ere, halako egoerak ez eragozteagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude