Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Zuhaitzak aldatzeko sasoia dela irakurri berri dizut; nire limoiondoa lekuz aldatzeko ere garai ona al da? Ontzi handi xamar batean daukat, baina haizeak etengabe botatzen zuela-eta, Gabonez geroztik paretaren kontra daukat estu-estu. Ez dut lurrik baina eskatuko nuke lur pusketa bat hura landatzeko. Zer iruditzen zaizu?

    Ana Aizpurua (Aginaga).


2016ko martxoaren 2an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

 

Kaixo Ana. Zuhaitzak eta fruitu-arbolak aldatzeko sasoian gaude, bai. Negu partean hostoak galdu eta soiltzen direnak, aurten dugun eguraldia dela-eta, egokiena otsail amaierako ilbeheran egitea litzakete, otsailaren 18tik martxoaren 3ra.

Aldiz, negu partean hostajeari eutsi eta jantzita jarraitzen dutenak, zure limoiondoaren gisan, udaberri aldera aldatzen dira. Aurten apirileko ilbeheran egitea gomendatzen dizut, 13tik 26ra bitartean.

Limoi on!


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.