Askekintza: "Gure gorputzak animalien hilerri dira"

  • Murtxikatzen duguna baino gehiago da platerean dagoena, bizitzeko era bat, prozesu luze baten sintesia: animalien ustiapena, esklabotza, heriotza... gogor mintzo dira beganoak. “Kultur ondareak animalien eta ama-lurraren esplotazioan oinarritutako elikadura izatera eraman gaitu”. Jaten duguna omen gara. 

Izaro Mariezkurrena

Donostiako Askekintza Animalista taldeak giza espeziekoak ez diren animaliak diskriminatzen dituen mundua deskribatzen du, gizakion onurarako erabiltzen ditugun heinean, izan elikadura, arropa, kosmetika edota aisialdian. Sentitu, sufritu eta gozatzeko gaitasuna dugunon arteko parekidetasuna bultzatzen dute: “Animalia guztiak berdinak gara, izan bi hanka edo lau. Hortaz, parekoa hil eta jatea bidegabekeria da eta ezin da justifikatu”. Kontzientzia hartu eta errealitate espezista hau aldatzeko lehen pausoa beganismoa dela azpimarratu digute, esplotazioa eta sufrimendua ekiditen dituen “elikadura etikoa”. Bi hitzetan laburtu aldera: animaliengan jatorria duen produkturik ez dute kontsumitzen beganoek, zorrotzenek ezta arrautz eta esnerik ere.

Haragia, esnekiak, arrautzak, eztia, arraina... Produktu horiek guztiak animaliengandik edo “egoera esklabo batetik” eratorriak dira. Hori aurrera daramanak bezainbesteko erantzukizuna jaten duenak daukala adierazi digu animalien eskubideen aldeko taldeak: “Animalia-produktuak kontsumitzen baditugu, haien esklabotza eta heriotza aitortzen dugu”. Horregatik, animalia janari bilakatuko ez duen elikadura bultzatzen dute. Espezismoaren gaia mahaigaineratzeak gero eta jende gehiago animatu du pauso hauek ematera eta, ondorioz, “esplotaturiko animalien kopurua” jaisten ari da. 

Elikadura desegokiak eragiten dituen gaixotasunei aurre hartzeko parada eman eta gizaki, animalia eta naturarentzat erabat osasungarria dela diote, Euskal Herriko eta atzerriko nutrizionista eta dietista elkarteek eta hamaika pertsonen bizi ereduek hala demostratu dutela, nahiz eta kontrako ahotsak izan ere badiren. Era berean, kontuan hartu beharreko batzuk aipatu dizkigute. B12 eta D bitaminez elikatu behar dugu gorputza. Barazki ekologiko, elikagai aberastu, fruitu edota uraren bitartez lor ditzakegu. “Garbi” jateaz gain, kirola egiteak, naturarekin harremanetan mantentzeak eta ongi deskantsatzeak ere eragina dauka norberaren osasunean.

Hala ere, beganismoa espezismoaren aurkako jarrera bat dela argi utzi digute eta ez soilik elikadurara mugatutako zerbait: “Beganismoa jarrera politikoa da. Soilik hori jarraitzen duenak lortuko du animalien askatasuna errespetatzea”.

Proposamena
Askari begano goxoak

Edonolako pizzak, kalabaza opiltxoak, sagarerreak, arroz tostadak, gerezi gelatina, izozkiak, fruitu eta kinoa kremak, sojazko jogurtak, fruitu lehorrak, ahuakate eta txokolatezko musa, almendrazko gailetak, mahats tarta, txokolate budina, fruituzko batidoak eta abar. Interneten errezeta piloa aurkituko duzue.


Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


Analisia
Araba: Zer isla elektoral izango du aldaketak?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nabarmentzen ari da, Araba erabakigarria izan daitekeen herrialde bihurtuta. Dinamika hori ulertzeko, azken hamarkadan Araban izandako hauteskunde-bilakaera aztertu behar da. Hiru aldi... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude