Turismoa ez da zertan bisitarientzat soilik izan

Herri eragileentzako erabilerarako ere bada Ondarroako Arrigorri. Argazkian, Coop57 banku etikoak 2015eko ekainean asteburu osoko jardunaldiak egin zitueneko irudia; bertan eratu zen Euskal Herriko Koop57 adarra.
Herri eragileentzako erabilerarako ere bada Ondarroako Arrigorri. Argazkian, Coop57 banku etikoak 2015eko ekainean asteburu osoko jardunaldiak egin zitueneko irudia; bertan eratu zen Euskal Herriko Koop57 adarra. Coop57

Itsasoa usaintzera heltzen zara hemendik. Leku pribilegiatu batean nago oraintxe bertan, irakurle; Ondarroako Arrigorri hondartza nire magalean eta Saturraran bistaratzen dudala. Harkaitzen gainean kokatuta dagoen Alfa eraikinean nago, Arrigorri ostatu-jatetxean. Orain urtebete eskuratu zuten Ondar-Uhin Turismo Elkarteak eta Arrikoop. Kooperatiba Elkarte Txikiak eraikinaren kudeaketarako baimena. Zazpi urtez itxita egon ostean Udalak egindako lehiaketa irekia irabazita sartu dira Arrigorrin.

Izenak berak dioen moduan, ostatu eta jatetxea da. Lehen ere hala zen, eta azken nagusiek ere horrela mantendu dute. Bertako produktuez hornitzen dituzte platerak. Harreman zuzena dute inguruko zenbait ekoizlerekin eta arrantzalerekin, eta tokiko elikagaiak dastatzen dira Arrigorrin. Ez dute horretan soilik geratu nahi, ordea. Ia 100 pertsona sartzeko moduko jantokia dauka eta 24 gela, itsasoari so. Baina bisitarientzat ez dute otordurako eta lotarako eskaintzak bakarrik egiteko asmorik. Gunearen antolaketan jantokia eta logelak sartzeaz gain, umeen txokoa, irakurketa txokoa edo wifi eremua ere badauzka.

Inguruko historiari erreparatuz

Historiari, arrantzari edo 36ko Gerrari eta Saturrarango kartzelari lotutako txango gidatuak ere antolatzen dituzte. Helburua da Ondarroara gerturatutako bisitariei beste era bateko turismoa eskaintzea. Tokikoa eta ez zertan kontsumoari lotua.

Ondarroako ostalaritza eskaintza baino, herriko eragile ere bada. Ia ezinezkoa da isolatuta bizitzea, besteengandik guztiz banatzea, eta beharrezkoak ditugu ingurukoak. Hartu-emanerako. Arrigorriren egiteko moduek erakusten dute horretaz jakitun direla. Beste adibide bat da daukaten balio anitzeko gelaren kudeaketa. Doako erabilera eskaintzen diote gizarte eragile talde orori, beti ere espazioaren erabilera pribaturako ez den bitartean. Herriko eragileek hainbat ekintza, ekitaldi, hitzaldi, bideo-emankizun, musika saio... eskaintzeko espazio bat zabaltzen da. Horrela, gunea ez da soilik bisitarietara mugatzen eta herritarrak ere bere tokitxoa egiten du bertan. Ondarroako turismorako estrategikoa izateaz gain, herriko eragileen erabilerarako ere zabaltzen den gunea da Arrigorri.

Kudeaketarako formula kooperatiboa darabilte eta gaur egun bederatzi bazkidek osatzen dute taldea. Arrikoop kooperatiba ekonomia etiko, solidario eta eraldatzailea bultzatzen duten beste proiektu kooperatiboen ildoan kokatzen da, beti ere pertsonak jarriz ekonomiaren ardatzean eta ez alderantziz.

Arrigorri ostatu-jatetxea

Elkartea: Arrikoop. Kooperatiba Elkarte Txikia.

Kokalekua: Ondarroa.

Helburua: Turismo eskaintza desberdina lantzea herrian eta eskualdean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txanponaren beste aldeak
2016-02-07 | Lander Arretxea
Nori baino, norekin deitu

Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio... [+]


2016-01-03 | Lander Arretxea
Emantzipazioa okupazioaz harago

35.466 etxebizitza huts Nafarroan, haietako 13.199 Iruñerrian. 2013koak dira datuak, baina ez dirudi hori asko aldatu dela pentsatzeko motiborik badagoenik. Eta bitartean, milaka lagun etxebizitza bat izateko aukerarik gabe: gurasoen etxea utzi ezin duten gazteak batzuk,... [+]


2015-12-06 | Lander Arretxea
Bi aldiz errentagarria den finantza erakundea

Aspaldi da han eta hemen finantza erakunde erraldoien kontrako iritziak entzun eta errepikatzen ditugula. Direla hipotekatako iruzurrak, direla preferenteak, ustelkeria kasuak… Baina hala ere, herritarron gehiengoak bertan gordetzen ditugu gure sosak eta aurrezkiak, kasu... [+]


Lakari bat babarruna

Ordenagailu aurrean nagoen honi Zarautzen irekitzera zihoazen dendaren izena aditzean barre txikia egin zitzaion. Gure etxean lakari txitxiei eta ipurdi ederrei deitzen baitzaie. Eta pentsatu nuen, zein kuriosoa izena elikadura osasungarrirako denda baterako. Ezjakina ni... [+]


2010-11-07
Antxeta Irratia. Akuilu soziala Bidasoan

Irun, Hondarribia, Hendaia, Biriatu eta Pausu auzoa (Urruña) hartzen ditu Antxeta Irratiak. Mugak ezabatzen hamar urteko zubi lana egin du, banantzen gaituena baino, elkartzen gaituena gehiago dela erakutsiz. Hedabideaz gain, elkarte eta eragile sozial

indartsua ere... [+]


Eguneraketa berriak daude