Bi aldiz errentagarria den finantza erakundea

Bazkideek sartzen duten diruarekin Hego hemisferioan pobreziari aurre egiteko bokazioa duten proiektuak maileguz laguntzen dituen sozietate kooperatiboa da Oikocredit.
Bazkideek sartzen duten diruarekin Hego hemisferioan pobreziari aurre egiteko bokazioa duten proiektuak maileguz laguntzen dituen sozietate kooperatiboa da Oikocredit.

Aspaldi da han eta hemen finantza erakunde erraldoien kontrako iritziak entzun eta errepikatzen ditugula. Direla hipotekatako iruzurrak, direla preferenteak, ustelkeria kasuak… Baina hala ere, herritarron gehiengoak bertan gordetzen ditugu gure sosak eta aurrezkiak, kasu askotan, zertarako erabiltzen diren jakiteko aukerarik gabe. Badira alternatibak ordea: finantza etikoak esaten zaion lan-esparruan dabiltzan erakundeak. Haietako bat da Oikocredit, bazkideek sartzen duten diruarekin Hego hemisferioko herrialdeetan pobreziari aurre egiteko bokazioa duten proiektuak maileguz laguntzen dituen sozietate kooperatiboa. Nazioarteko organismo zentralean erabakitzen dira maileguen eta inbertsioen gorabeherak, baina mundu osoan ditu jardun hori ahalbidetzen duten 30 elkarte, 13 herrialdetan. Tartean, Euskal Herrian ere bai: Oikocredit Euskadi

Gardentasuna, errentagarria izateari utzi gabe

Bertako bazkide izateko, gutxienez 200 euroko inbertsioa egin beharra dago, kooperatibaren kapitalaren erosketaren bidez; eta horrek Oikocredit Euskadiren erabaki guztietan parte-hartzeko aukera ematen dio ekarpena egiten duenari. Sozialki sortzen duen onuraz gain, ekonomikoki ere errentagarria da gainera: urteko asanbladan erabakitako ehunekoa –%2 izan ohi da– gehitzen baitzaio urtero norberaren inbertsioari. Urtearen amaieran diru hori berreskuratu edo bertan mantendu nahi den erabakitzeko aukera du bazkideak.

Gardentasuna ere bada Oikocrediten bereizgarria, bai behintzat ohiko finantza erakundeekin alderatuz gero. Izan ere, Euskal Herriko taldearen zuzendaria den Jorge Berezoren arabera, bazkideek modu asko dituzte beren diruarekin laguntzen diren proiektuen berri izateko. Biderik errazena webgunean duten datu-basea kontsultatzea da, baina badira gertukoagoak ere: “Urtean behin gutxienez antolatzen dira lagundu ditugun proiektuak bertatik bertara ezagutzeko bidaiak, eta modu berean, haietako batzuetan lanean ari direnek egiten digute bisita”.

Krisiak ez du beherakadarik ekarri

Krisi ekonomikoak ez dio beherakadarik ekarri Oikocrediten jardunari. Hala dio Jorge Berezok: “Urte hauetan nabaritu da jende askok inbertitzeko diru gutxiago izan duela, baina aldi berean, krisiarekin jakinmin handia piztu da finantza etikoen inguruan”.

Bestelako finantza ereduena ez da bakarka egiten den bidea. Horregatik, Euskal Herrian bertan lan bertsuetan ari diren beste erakundeekin harreman sendoa dute. Fiare, Koop57 eta CAESekin batera, Finantza Alternatiboko Sistemaren Mahaia osatzen dute REAS barruan, eta horrez gain, Fiareko bazkide ere badira. Denak ari dira finantzak beste modu batera kudeatu daitezkeela erakusten duen bidea urratzen.

 

Oikocredit Euskadi

Bazkideak: 220 Euskal Herrian.

Jarduera: Finantza etikoak.

Euskal Herrian egoitza: Bilbo.

Noiztik martxan: 2004.

Bazkide inbertitzaileak: 53.000 mundu osoan

Laguntza jasotzen duten erakundeak: 799.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txanponaren beste aldeak
2016-02-07 | Lander Arretxea
Nori baino, norekin deitu

Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio... [+]


Txanponaren beste aldeak
Turismoa ez da zertan bisitarientzat soilik izan

Itsasoa usaintzera heltzen zara hemendik. Leku pribilegiatu batean nago oraintxe bertan, irakurle; Ondarroako Arrigorri hondartza nire magalean eta Saturraran bistaratzen dudala. Harkaitzen gainean kokatuta dagoen Alfa eraikinean nago, Arrigorri ostatu-jatetxean. Orain urtebete... [+]


2016-01-03 | Lander Arretxea
Emantzipazioa okupazioaz harago

35.466 etxebizitza huts Nafarroan, haietako 13.199 Iruñerrian. 2013koak dira datuak, baina ez dirudi hori asko aldatu dela pentsatzeko motiborik badagoenik. Eta bitartean, milaka lagun etxebizitza bat izateko aukerarik gabe: gurasoen etxea utzi ezin duten gazteak batzuk,... [+]


Txanponaren beste aldeak
Herritarrek gazteei mailegua interesik gabe

Ipar Euskal Herri barnealdea. Baxenabarre. 1966tik lanean den Euskaldun Gazteria taldeak 2009an eragin esparru berri baten beharra ikusita jada Zuberoan martxan den Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) sortzeko hautua egiten du. Urte aldrebes samarrak bizi ditugu, ez... [+]


Lakari bat babarruna

Ordenagailu aurrean nagoen honi Zarautzen irekitzera zihoazen dendaren izena aditzean barre txikia egin zitzaion. Gure etxean lakari txitxiei eta ipurdi ederrei deitzen baitzaie. Eta pentsatu nuen, zein kuriosoa izena elikadura osasungarrirako denda baterako. Ezjakina ni... [+]


Eguneraketa berriak daude