Emakumeak borrokan

Depresioaren aurka, argia

Joxerra Aizpurua Sarasola
2015eko uztailaren 05a

Gure jendartean gero eta zabalduago daude depresio eta antsietate arazoak. Horiek sendatzeko bidea luzea izaten da, oro har, baina orain gutxi Nature aldizkarian argitara emandako artikulu batean depresioak sendatzeko bide berri bezain interesgarria ezagutu dugu. Sinpleki esatearren, gogorapen positiboak ditugun garuneko neuronak argi izpien bidez aktibatzean datza. 

Saguekin egindako saiakerek emaitza ikusgarriak izan dituzte: depresioa nahita eragindako saguen garuneko kokagune zehatzean zuntz baten bidez argi izpiak sartuz, neuronak aktibatu eta depresioa kentzea lortu da ia kasu guztietan.

Arazoa da argia zuntz baten bidez buruan sartzea oso erasokorra dela. Alabaina, emaitza ona izan daitekeela jakinda, argia buruan era samurrean sartzeko bide teknologiko aproposak aurkitzea izango da hurrengo erronka. 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Psikologia

Psikologia kanaletik interesatuko zaizu...
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude