Baserritik otarrera, talde txikien bidez eragin

  • AntiguaOtarrak. Bilgunea: Antiguotarrak elkartea (Donostia, Matia kalea 31). Sorrera urtea: 2010. Otar kopurua: 30 gehienez. Taldea hornitzen duten ekoizleak: 6 (barazkiak, arrautzak, oilaskoa, haragia, ogia...).

30 otarren langa ez gainditzea erabaki dute, kontsumo taldea ondo kudeatu ahal izateko: “Hobe da talde txiki asko izatea, handi bakarra baino”.AntiguaOtarrak

Barazki mordoa jaten dute Idurre Zugazagasti eta Haritz Ugarte antiguatarrek, garaian garaikoa eta bertakoa. Ez dute ordea supermerkatuan erosten. Astearte arratsaldero Antiguotarrak elkartetik igaro eta orotariko elikagaiez hornitutako otarra izaten dute zain. Izan ere, biak ala biak jada bost urteko ibilbidea egin duen AntiguaOtarrak kontsumo talde autogestionatuko kide dira.

Kontsumo taldeak 30 otar betetzen ditu astero, eta bakoitzak norbanako, bikote, lagun-talde edo familia bana du jabe. Horretarako, ekoizle txikiekin soilik eta banan bana egin dute harremana, asanblada bidez eta hainbat irizpide jarraituz aukeratu ostean. Bertakotasuna eta nekazaritza ekologikoan aritzea da batez ere aintzat hartzen dutena.

Ekoizleek elikagaiak elkartera eramaten dituzte, batere bitartekaririk gabe, eta kontsumo taldeko kideek hartzen dute elikagaiak banatzeko ardura. Horretarako, asteartero bi kidek egin behar izaten dute banaketa lana: elikagaiak hartu eta otar bakoitzean dagokiona jarri. Zugazagastiren hitzetan: “Urtean hiru edo lau aldiz soilik egokitzen zaigu lan hori, eta trukean, tokian tokiko produktu ekologikoak jasotzen ditugu astero”.

Otarra itxia da, eta hortaz, urte osoan eskatuko dutena aurretik planifikatzen dute. “Badakigu noiz jasoko ditugun arrautzak, noiz gazta edo noiz tomateak”. Horri esker, ekoizleek euren lana antolatu eta egonkortzeko aukera dute. Gainera, hilabeteko aurrerapenarekin ordaintzen diete baserritarrei, eta inoiz uzta hondatuko balitz ere, berdin ordaintzeko konpromisoa hartua dute. “Zorionez, oraingoz ez zaigu halakorik gertatu”.

Auzoko eragile aktibo

Diotenez, ekonomikoki ez dute ahalegin berezirik egin behar izan, hilero ordaintzen duten kuotak ez baitu supermerkatuan erosiz gero xahutuko luketena gainditzen. Ugarteren arabera “egin beharreko moldaketa bakarra garaian garaiko produktuak jatera ohitzea da”.

Kontsumo taldeko kide gisa parte hartzera bultzatu dituzten motibazioak asko dira: bertako ekoizle txikiei laguntzea, beste kontsumo eredu bat sustatzea, produktu osasuntsuak eskuratzea… Kide bakoitzak bere lehentasunak ditu, baina bi hilabetean behin egiten dituzten asanbladen bidez eta erabakiak denen artean hartuta, proiektu komun bat eratzea lortu dute.

Horrez gain, auzoko eragile aktibo bat gehiago dira. Jaietako egitarauaren baitan ekintzak antolatzen dituzte urtero, eta erosi dute igaro berri den Korrikaren kilometro bat ere. Lekukoa eramateko haien otarrak betetzen dituen ekoizleetako bat gonbidatu dute gainera.

Halako ekimenei esker Antiguan gero eta ezagunagoak direla nabari dute. Orain arte bezala modu horizontalean jarduten jarraitzeko 30 otarren langa ez gainditzea erabaki dute ordea, eta taldera batu nahi duen jende asko dagoen arren, itxaron-zerrendan izena eman behar izaten dute. “Ondo kudeatu ahal izateko hobe da kontsumo talde txiki asko izatea, handi bakarra baino. Auzoan bertan bada beste talde berriago bat, eta ea laster gehiago ere sortzen diren”.

AntiguaOtarrak Kontsumo Taldeak bere jarduna azaltzeko ekoitzitako bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txanponaren beste aldeak
2016-02-07 | Lander Arretxea
Nori baino, norekin deitu

Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio... [+]


Txanponaren beste aldeak
Turismoa ez da zertan bisitarientzat soilik izan

Itsasoa usaintzera heltzen zara hemendik. Leku pribilegiatu batean nago oraintxe bertan, irakurle; Ondarroako Arrigorri hondartza nire magalean eta Saturraran bistaratzen dudala. Harkaitzen gainean kokatuta dagoen Alfa eraikinean nago, Arrigorri ostatu-jatetxean. Orain urtebete... [+]


2016-01-03 | Lander Arretxea
Emantzipazioa okupazioaz harago

35.466 etxebizitza huts Nafarroan, haietako 13.199 Iruñerrian. 2013koak dira datuak, baina ez dirudi hori asko aldatu dela pentsatzeko motiborik badagoenik. Eta bitartean, milaka lagun etxebizitza bat izateko aukerarik gabe: gurasoen etxea utzi ezin duten gazteak batzuk,... [+]


Txanponaren beste aldeak
Herritarrek gazteei mailegua interesik gabe

Ipar Euskal Herri barnealdea. Baxenabarre. 1966tik lanean den Euskaldun Gazteria taldeak 2009an eragin esparru berri baten beharra ikusita jada Zuberoan martxan den Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) sortzeko hautua egiten du. Urte aldrebes samarrak bizi ditugu, ez... [+]


2015-12-06 | Lander Arretxea
Bi aldiz errentagarria den finantza erakundea

Aspaldi da han eta hemen finantza erakunde erraldoien kontrako iritziak entzun eta errepikatzen ditugula. Direla hipotekatako iruzurrak, direla preferenteak, ustelkeria kasuak… Baina hala ere, herritarron gehiengoak bertan gordetzen ditugu gure sosak eta aurrezkiak, kasu... [+]


Eguneraketa berriak daude