Ibilaldi birtuala Bartzelona erromatarrean

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iulia Augusta Faventia Paterna Barcino erromatar kolonian, hau da, K.o. III. mendeko Bartzelonan birtualki ibiltzeko Bàrcino 3D aplikazioa eskuragarri dago telefono eta tabletetan erabiltzeko, katalanez, gazteleraz zein ingelesez. Bartzelonako Udaleko Arkeologia Zerbitzuak 2012an abiarazi zuen Bàrcino Plana, hiri erromatarrari buruzko ikerketa, indusketa, dokumentazio eta hedapen lanak egiteko, eta ekimen horren barruan garatu dute aplikazioa.

Ezkerreko irudian, esaterako, hiriko gune nagusietakoa ikus daiteke,  Augustoren tenplua, Barcinoko foroaren erdialdean.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.