Asko hedatu da Hollaback! delakoak, kaleko sexu jazarpenaren kontrako sareak, New Yorken grabatutako bideoa. Neska bat paseatzen doa, hamar orduz, eta ehun gizonek baino gehiagok zer edo zer esaten diote: “Kaixo, guapa”, “Bejondeizula”, “Nire telefonoa nahi duzu?”, “Egun ona pasa”. Neska ezezagun bati kalean “guapa” esatea, berez eraso sexista al da? Edo, agian, New Yorkeko biztanleak oso jatorrak izatearen adierazlea da bideoan jasotakoa?
Horrelako zalantzak argitzeko gakoa “inbertsio legea” da: egoerari buelta eman eta ea sinesgarria den hausnartu. Bideokoa gizona balitz ehun ezezagunen komentarioak jasoko al lituzke? Are gehiago, posible litzake beste egun batean ehun emakumek neska horri “egun on” esatea? Erantzuna ezetz borobila baldin bada, argi dago sexismoak badaukala zer ikusirik. Emakumeak gara etengabe ezezagunen komentarioak entzun behar ditugunak, eta gizon izateagatik jasotako heziketari egotzi behar diogu horrelako atrebentzia.
Behinola, Bilbotik oinez nindoan norbaitekin telefonoz diskutitzen, erdi negarrez, eta nire aldamenean pasa zen gizonak “qué guapa” bota zidan. Hori da eguneroko kaleko jazarpen matxistaren ezaugarrietariko bat: enpatia falta. Matxistari bost axola ea umore onez nabilen, ea ezezagunekin hitz egiteko interesik dudan edota nire amama hil berri den. Eta askotan horrelako komentarioak gure sorbaldetan egiten dira, edo gauez kalean bakarrik goazela, hala gure gorputzean urduritasuna eta ikara sartuz. Helburua ez baita gurekin harreman zintzoa hastea, euren gizontasuna berrestea baizik.
“Piropeoa” sexu indarkeriarekin lotuta dago. Ez ditugu begirada eta komentarioak bakarrik pairatzen. Gure gorputzak publikoak eta erabilgarriak diren aurreiritzitik abiatuta, matxistek zilegi ikusten dute gure ipurdia edo alua kalean, tabernan zein autobusean ukitzea. Eta guk maiz horrelako erasoen aurrean sumindura irentsi eta ezin ezer egitea sentitzen dugu.
Ondarroako feministek sexu jazarpenaren kontrako muralak margotu zituzten herrian: “Nire gorputzak eztau bir zure iritzirik”, “Beste behin guapa dihar ein eta ostikada bat emongo dotzut ahuan”. Bigarren horrek eztabaida piztu zuen: askok esan zuten neurrigabea zela “guapa” bati eraso fisiko batekin erantzutearen mehatxua. Kontua ez da gertakari isolatu bakoitza epaitzea, testuinguruan kokatzea baizik: gure gizartean, gizon askok uste dute emakumeei euren gorputza edo janzkerari buruz komentarioak egiteko eskubidea daukatela, eta horrek ez duela minik egiten, edo are okerrago, eskertu behar dugula, ederrak garenaren seinalea delako. Emakumeok dinamika hori etsipenez eramaten ikasi dugu eta erantzuten badugu esajeratuak eta oldarkorrak izatea leporatuko digute. Horrekin apurtu nahi dute feminista ondarroarren mezuek.
Emakumeen artean kaleko jazarpen matxistari aurre egiteko beharra gero eta hedatuagoa dago, baina falta handia sentitzen dut gizonek ligatzeko duten ereduarekiko (auto)kritika falta. Ni taberna batean lagunekin dantzan ari banaiz eta tipo bati begiradarik bota ez badiot, zergatik uste du ideia ona dela nire parranda saioa etetea eta besterik gabe nirekin ligatzen saiatzea? Enpatia da niretzat hitz klabea, mutil gazteekin landu beharrekoa. Eta oso garrantzitsua deritzot gizon berdin zaleek momentuan lagunei adierazi diezaietela “piropeoa” ohitura deitoragarria dela, horrelako jarrerak txalotu edo ez ikusiarena egin ordez.
Oraindik ere ozen gogoratu behar dugu gure gorputza ez dela gizon matxistaren gozamenerako objektua, eta kaleak eta gaua gureak ere badirela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]