Tiburgetik (Herbehereak) eta Calafetik (Katalunia) etorri berritan harrapatu genuen Ines Osinaga, Goseko abeslari eta trikitilaria. Hamar urte bete ditu taldeak eta bost disko ditu kalean, bi urtetik behin autoekoitziak, “zuk zeuk egin” filosofiari jarraituz.
Jaialdi erraldoietan jardun duzue Katalunian eta Herbehereetan. Zer-nolako esperientzia izan da horrenbeste jenderen aurrean jotzea? Zer giro?
Geurea bezalako talde batek har dezakeen saririk onena da. Muga zeharkatzea da, eta apurtu beharreko mugarik ere badela frogatzen duena. Hasieratik eduki dugu kanpora ateratzeko grina eta gogoa. Euskaraz sortu eta kantatu arren, badugu zer kontatu bazter hauetatik harago.
Katalunian sarritan jo izan dugu, baina Herbehereetan lehenbizikoz izan gara, eta beti da erronka. Bueltan gauza bera pentsatzen dugu beti: euskaraz sortzen duguna kanpoan zabal daitekeela. Euskaraz eta Euskal Herrian sortzen dena, atzerrian ulertu daitekeela eta ulertu nahi dutela sentitu dugu. Mugak jartzen dituena ez da hizkuntza. Konplexuak alde batera uzteko garaia da.
Askotan esan duzu Maurizia gustuko duzula, Prodigy bezala, eta horrek naturalki eraman zaituela Gosen egiten duzuna egitera. Horiek sustraiak baldin badira, non daude ortzimugak? Norantz zoazte?
Norabidea argi daukagu. Ez, ordea, non amaituko dugun. Ia hamar urteotan gauza mordoa gertatu zaizkigu, gehienak espero ez genituenak, bila joan gabe etorri direnak.
Gure nahia, gure obsesioa batzuetan, proposamen aparta egitea izan da aldiro, garena izateari utzi gabe. Hori argi izanik, edozer gerta liteke bidean. Non bukatuko dugun jakinez gero, ez litzateke hain dibertigarria izango.
Musikazalea zara? Zein musika entzuten duzu aspaldi honetan?
Ezin dut ulertu musikazale ez den musikaria. Musikari garen guztiok dakigu zer den oilo ipurdia jartzen dizun hura entzutea. Ezin da beste modu batera izan.
Denetik entzuten dut, boladak izaten dira, baina momentu bakoitzean, eskuartean dudan hori behin eta berriz asetu arte entzuten duten horietakoa naiz. Azken aldian, elektro swing-ari heldu diot bete-betean.
Zenbat eskusoinu dituzu? Beste musika tresnarik jotzen duzu?
Kontserbatorioko garaian soinu handia jotzen nuen. Txikia ezagutu eta errazagoa, arinagoa, praktikoagoa baita alaiagoa ere badela deskubritu nuen arte. Panderoa ere oso gustura jotzen dut.
Bi soinu ditut, behar ditudan bi horiek, ez naiz fetitxista. Hori bai, besteren bat behar dudanean, badaukat nori eskatu.
Trikitixa azken muturrera eramanez, zerbait erradikala egiten duzula uste duzu?
Erradikala? Defini dezagun zer den erradikala izatea Euskal Herrian…
Gosen hasieratik eduki dugu argi zer egin nahi izan dugun: trikitia eta elektronika erabili kantuak egiteko, eta kantuok erabili gauzak kontatzeko. Tradizioa ordenagailu bati entxufatu, eta betiko hauspoarekin jolastu, musika egiteko modu berri bat aurkitu arte. Mendeak dituen tresna batek, traizioan erori gabe, XXI. mendeko musika ere sortu, interpretatu eta zabaldu dezakeela erakutsi nahi izan dugu. Maurizia dantzatokiraino eraman. Gaur egun ordenagailua dugu eguneroko tresna alor gehienetan, eta naturala da musikan ere hala izatea. Elektronika beste instrumentu bat da, beste baliabide bat esateko daukaguna esateko. Eta asko dago esateko, bai horixe! Egunkariak irakurtzea besterik ez dago horretaz jabetzeko.
Trikitiaren biziraupena bermatzen du musika tresna honen etengabeko eguneratzeak? Berritzeko tradiziotik aldendu behar?
Trikitiak biziraungo du, hala egin behar badu. Ez du salbatzailerik behar. Izatekotan, trikitia izango da gure biziraupena bermatuko duena.
Musikak gizartearen isla behar du izan, gaurko musikarik egiten ez badugu, biharkoek ez baitute atzoko musikarik izango.
Zerbait asmatu duzue?
Asmatu? Dena dago asmatua! Egia da lehenbizikoak izan garela trikitia eta elektronika nahasten euskaraz kantatuz, baina gure zilborretik harago begiratuz gero, ez da hain aldrebesa egiten duguna. Mundu zabalean makina bat talde dago bateria-baxu-gitarra ez den beste formazio batekin. Folklorekeria alde batera utziz gero, akordeoi diatoniko txiki bat jotzen dugu, dantzarako erritmoen gainean. Fandango eta arin-arina zer den ez dakienak ez gaitu hain arraro begiratzen.
Euskal talde askotan ere badarabilte soinua, bakoitzak bere erara egiten du. Protagonista izaten da kasu askotan. Nola definituko zenuke trikitia? Erregistro asko ditu?
Orain modan daude trikiti erregistrodunak, bai, baina nireek ez daukate… kar kar.
Trikitia zer den? Geure egin dugun akordeoi diatoniko txiki bat. Hortik aurrerako pisu emozional guztia geronen errua da, ez instrumentuarena. Normala da trikitia euskal talde askoren parte izatea, eta baita bakoitzak bere erara erabiltzea ere. Eskerrak horrela den! Garrantzi handiagoa dauka gezia jaurtitzen duenak geziak berak baino.
Frontwoman izateak beste irudi estetiko bat ematen dio Goseri?
Goseren nortasunaren parte da, noski. Goseko abeslaria emakumea ez balitz, Gose ez litzateke Gose izango. Ezta taldean bateria bat balego ere. Edo trikitia beharrean biolina joko bagenu. Ez da estetika kontua, nortasun kontua baizik. Gosen kantatzen ditugunak emakume baten ahotik esateak mezuari beste zentzu bat eransten diola konturatzen gara, gustatzen zaigu eta hortaz baliatzen gara. Aurrean emakume bat izatea, eszenatokian aktiboa den eta ezarritako arauekin bat ez datorren rola betetzen duena ere bada Goseren nortasunaren parte. Hori ere aldarrikatzen dugu.
Emakume gehiago agertzen ari dira euskal eszenan ala daudenak agerikoagoak dira egun?
Zenbat aldiz galdetu ote didate hori! Ez al da ba emakumezko bat lehen lerroan ikustera batere ohituak ez gaudenaren seinale? Elkarrizketetan abeslariaren generoari buruzko galderarik erantzun behar izango ez dugunean hasiko gara pentsatzen zerbait aldatu dela. Ordurarte, egiteko asko dago.
Musikazale, musikagile edo musikari, denek dute erro bera. Zer ematen dizu zuri musikak?
Ez dira gauza bera, inondik inora. Eskerrak badauden musikari ez diren musikazaleak… Badira urte batzuk musikaren alde apustua egin nuela bizitzan. Bizitzeko modu bat da. Ez naiz musikari izatetik bizi, baina musikari izateko bizi naiz.
Ixo eta bizi!
Gailu
Bidehuts, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------------------
Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Kursaal Eszena
Non: Donostiako Kursaal Jauregian
Noiz: 2025eko urri eta abendu artean
----------------------------------------------------------------------------------
Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025
------------------------------------------------------------
Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Les Concert des nations, La Capella nacional de Catalunya orkestra sinfonikoa
Zuzendaria: Jordi Savall
Abesbatzen prestaketa: Lluís vilamajó
Egitaraua: Mendelssohnen lanak
Non: Kursaal auditorioan (Donostiako Musika Hamabostaldia)
Noiz: abuztuaren... [+]