Euriak elkarri pega-pega eginda jarri gintuen frontoiaren sarrerako aterpean. Larunbat arratsaldea “jai alai” bilakatzeko asmoz joan ginen Gernikara bertsozaleak eta baita sei bertsolariak ere. Hitzezko pilotakadak, ideia bonbardaketak eta umore pintzeladak ez ziren falta izan... Nabari da: hasi dira finalaurrekoak.
2013ko azaroaren 9an, Gernikan. Bertsolariak: Amets Arzallus (717); Jokin Uranga (657,5); Jone Uria (653); Jon Martin (640,5); Julio Soto (639,5); Nerea Elustondo (633,5).
Lan oso txukunak izan ziren orokorrean, ez zen arreta galtzeko aukerarik izan eta barre ere egin genuen gogotik (eta ez zortziko txikiko lanetan bakarrik). Baina niri bi galdera sortu eta sartu zitzaizkidan buruan egunaren amaieran, oraindik ere erantzunik ez dutenak.
“Denbora daramazu zure eskuei begira”, kartzelako gaia. Amets Arzallusek Bernardo Mandalunizi begira jarraitzen zuen, gaiaren bigarren zatiaren zain edo, baina hortxe isildu zen gai-jartzailea. Isiltasuna doinu berri batekin hautsi zuen laster; ez dakit bere ahotsagatik, zerabiltzan hitzengatik edo lehen bertsoaren misterioaren ondorioz izan zen, baina inoizko goxoena iruditu zitzaidan. Bere emaztea jo duen gizonaren ahotik kantatu zuen Ametsek, eta paper horretatik ia ezinezkoa den xamurtasuna transmititu zigun entzuleoi. Nola? ba nork daki, agian “eskutxo”, “luzetxo” edo “funtziotxo” bezalako hitzek gertutasuna adierazten dute eta ankerkeriatik urruntzen dute aukeratutako pertsonaia; beharbada eskuan “barkatu” idazten imajinatzea irudi zirraragarria izan zen; edo agian, besterik gabe, bertso ezin hobeak ziren.
“Ea noraino iristen garen ‘Ametsei’ segika” bota zuen Jon Martinek agurrean, eta egia da. Denok gabiltza Amets harrapatu ezinda eta Ametsek harrapatuta aldi berean... bere hitzak bagaramatza, berak nahi duen bideetatik, berak nahi duen tokira. Lehendik ere ibili izan dut galdera hau barruan bueltaka, baina geroz eta zailagoa egiten zait isilaraztea: nola izan daiteke horren ona?
Bigarren sentsazio orokor bat ere izan zen Gernikako frontoian. Saioa hasi zen unetik, “Nerea Elustondo primeran dabil” bezalako esaldiak entzun/esan genituen. Zortziko handian zerbitzu minimoetako kale-garbitzaile izan zen Jone Uriarekin batera eta eskubideez aritzean, “besteenak hasten diren lekuan/ bukatzen dira gureak” bezalako puntuak utzi zituen. Iraultzatxoa egin eta kafe bat hartzera joateko proposatu zuenean ere gogoz jotako txaloez bete zen Jai Alai.
Lagunei buruzko puntu erantzunean ere borobildu egin zuen bertsoa eta sei puntuko lanean asko gustatu zitzaidan. Ikastolako zuzendari izatea egokitu zitzaion eta Jon Martini azalpenak eskatu beharra zaukan, saskibaloiko entrenamenduetan lehiakortasuna gehiegi sustatzeagatik. Umorea egiten daki Nereak, baina serio jarri eta arrazoirik potoloenak botatzeko gai da: “hau eskolako patioa da/ ta ez NBA” bota zion; “.../ jarrita sasoi betean/NBAra irits daitezke/ egunen batean” Martinek erantzun. “Ta zer egingo ote diezu/ lortzen ez badute?” berak atzetik. Uneoro sinesgarri jardun zuen, bertso bakoitza oso berea zen, oso Nerea. Horregatik uste dut oso denona izan zela harridura seigarren egin zuenean. Hortxe, beraz, bigarren galdera airean.
Baina euriak busti egiten duela dakigun moduan, frontoiko sarrerara hurbiltzen garen momentutik dakigu Txapelketak sorpresak dakartzala. Ikusiko dugu ea zer giro dagoen datozen finalaurrekoetako aterpeetan... azken finean, puntuak puntu, elkarri pega-pega eginda egoteak balio du gehien.
A, eta zorionak zuri, zorionak zuri, zorionak Amets, zorionak beti!
Sailkapen nagusia
24tik 18 pasako dira finalaurrekoetako bigarren itzulira
1. Igor Elortza: 722
2. Amets Arzallus: 717
3. Iñigo Mantzizidor Mantxi: 667,5
4. Jokin Uranga: 657,5
5. Jone Uria: 653
6. Etxahun Lekue: 649
7. Unai Iturriaga: 649
8. Jon Martin: 640,5
9. Julio Soto: 639,5
10. Jexux Mari Irazu: 638,5
11. Amaia Agirre: 638
12. Nerea Elustondo: 633,5
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.