Errumaniarrentzako bioeraikinak botatzeko eskatu du URA agentziak

  • Urteak daramatzate ehun inguru errumaniar ijitok Urumea ibaiaren ondoan, Astigarragako lurretan bizitzen. Bizileku dituzten txabolak behin baino gehiagotan harrapatu ditu urak. Orain, Eusko Jaurlaritzako Uraren Euskal Agentziak adierazi die bioeraikinik jasotzerik ez dagoela, uholde arriskuengatik.

Astigarraga eta Hernaniko udalek, eta Romi Bidean eta Ekian elkarteek Romi Etxea ikastaroa jarri dute abian, Urumea ibaiaren ondoan bizi diren errumaniar ijitoak bioeraikuntza tekniken bidez egindako txaboletan bizi daitezen. Zentro sozial bat eta komun lehor ekologikoak eraikitzeko asmoa ere badute. Zenbait eraikinen egurrezko egiturak jasota daude jadanik eta etxeko pareta bihurtuko den lasto eta buztinezko materiala ere osatzen ari dira.

Alabaina, Uraren Euskal Agentziak (URA) eraikin horiek bertatik berehala kentzeko eskatu du, uholde lurrak izanik, pertsonentzako “benetako arriskua” dagoela iritzita. Bestalde, lur horien jabeari zigor espedientea irekiko dio.

URAk txostena egin du romiak bizi diren Urumea ondoko lurrei buruz. Txostenaren arabera, Romi Etxea izango denaren egitura Urumea ibaitik hogei metrora eta Oialume errekatik bost metrora jaso dute. Agentziak dio hamar urtean behin uholdeak izaten direla eremu horretan eta ibai ertzak antolatzeko lurraldearen arloko planaren arabera ibaitik gutxienez 50 metrora egin daitezke eraikin berriak. Iñigo Ansola zuzendariaren hitzetan “pertsonen bizitza dago jokoan eta URAren lana da egoera horietan segurtasuna bilatzea”.

Bestalde, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren ustez “txabola horien eraikuntzak ez du gutxieneko segurtasunik eskaintzen”. Izan da “txabolismoarekin akabatu” beharraz hitz egin duen politikaririk ere.

Ehundik gora lagunek urteak daramatzate autobidearen zubipean bizitzen. Astigarragako udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bost urteko programa abiarazi zuten 2012an; euren bizimodua aldatzeko baldintza batzuk betez gero, romiak terreno horietan gera zitezkeen. Orain arte, nola-hala egindako txaboletan egin izan dute lo, eta azken urteetan behin baino gehiagotan izan dute uholdeen bisita.

Zergatik orain arte ez da pertsona horien segurtasunaren inguruan neurririk hartu? Txabola kaskarretan bizitzen segituz gero –bioeraikinak botatzeko eskatu dute, baina ez aurretik egindakoak– ez al dira modu berean arriskuan izango? Hernaniko alkate Luis Intxausperen esanetan “arazoa ez dira orain ikastaroan egiten ari garen eraikinak; 2010etik bizi dira bertan errumaniarrak eta arrisku gunean bizi dira eta bizi izan dira urte guzti hauetan”.

URAren aginduak sortutako egoera aztertu eta konponbidea emateko erakunde arteko mahai bat jarri nahi dute martxan Hernaniko udalean. Astigarragako udalak, bestalde, azaldu du ez dela “polemika antzuetan” sartuko eta ez duela adierazpenik egingo ikastaroak iraun bitartean.


ASTEKARIA
2013ko irailaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude