Jakoba Errekondo
2013ko ekainaren 16a
Luc Viatour / www.lucnix.be / CC By SA

Kiwiak ere lorea du fruituaren ama. Eta aita. Dioikoa baita kiwia, espezie berean landare batzuk erabat arrak eta beste batzuk emeak dira. Biek zabaltzen dute lorea. Arrarenak polena zabaldu eta kitto lanak. Emearena ernalduko du polenak eta udazkenera arte fruitua hazi eta ontzen nahikoa lan izango du. Berriz ere lau aldiz handiagoa egingo da arra!

Aita eta ama bezala izeba-osaba ugari du kiwiak. Bere jatorrizko lurrean zaindu zuten txinatarrak. Zeelanda Berrira eraman zuen emakumea. Fruitu haien hazietatik sortutako landareak hautatuz hobekuntza burutu duten makina bat nekazari eta agronomo.

2010eko datuen arabera, Txina da munduko kiwi ekoizle nagusia, 467 milioi kilo, eta dena bertan baliatzen dute. Mundu mailako kiwi merkatua Zespri enpresa zeelandaberritarraren ukabil dago. Enpresa hori hango fruitugile gehienen artean sortua da, 2.700dik gora. Tasmaniako itsasoko estatua hirugarren ekoizlea da (370) baina urte osoan fruitua izateko Italian –munduko bigarren ekoizlea, 442– kiwidi ugari du.

Txinatik eraman zuten uharte haietara eta handik zabaldu da. Han hegan egiten ez duen txoritxo bat bada, maorieraz kiwi izena duena; bertakoen ezizena ere horixe da. Txoritxoaren antza duen fruitua beraiek hedatu zutenez, zein izen egokiagoa?

Actinidia deliciosa, kiwi berdeak izan zuen harrerak ekoizpena eta ikerketa sustatu zituen. Txinako Yang Taoa (Actinidia chinensis) oinarri, 1977an abiatutako gurutzatze eta hautaketa lan bat 1992an burutu zen: kiwi horia edo urrezko kiwia sortu zuten. Mamia horia du eta berdearen aldean gozo-gozoa da. 2000. urtean iritsi ziren lehenak Europara.

Kiwiak ia inongo gaitzak jotzen ez zituen sasitzat genituen. Baina monolaborantzak eta etekin gose aseezinak ekarri die nokiero-ko botika. Berdeak ederki eusten dio, baina horia gorriak ikusten ari da. Pseudomonas syringae pv actinidiae edo PSA deituriko bakterioak lur jota ditu kiwigileak. Kiwidi gazteak erasotzen ditu. Hektarea bat kiwi jartzeko inbertsioa 30.000 euro ingurukoa da eta bosgarren urtean, oparo ematen hasi behar duenean, jo eta hiltzen du. Eta Italian eta Zeelanda Berrian nekazariak lur jota. Eta etsiak har ditzan aurretik, Zespri enpresak gaitzaren aurkako estrategia bihurria abiarazi du: nekazariak tratatzeko psikologo talde bat osatu du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Besteak

Besteak kanaletik interesatuko zaizu...
2012-10-28 | Jakoba Errekondo
Mendika koxkor

Fruitu koxkorren bila dabilena ezin kexatuko da aurtengo uzta dela eta. Mendika astalarrosa (Rosa canina) aitatu berria dut, baina bestelakoetatik ere ugari eta on dugu. Uda nolakoa izan denak, asko lagundu du. Hezetasuna da gure lur atlantikoetako landareen arazo latzena. Oro har, urzaleak dira, baina lurreko eta aireko urak bere tamainatik gora egiten duenean, landareak kaltetzen dituzten onddoak erruz ugaritu eta erasokorrago bihurtzen ditu. Aurtengo uda lehorrak beste aldekoa ekarri du. Ur... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude