Sei musika taldek, lagun ugarik eta musika zaleek Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrika bete zuten maiatzaren 25ean, ia sei ordutako rock-and-roll saioan, Lou-ri merezitako omenaldia egiteko.
Zarauzko Lourdes Olangua ‘Lou’ ezizenez zen ezaguna aspalditik. Musika eta zine zale amorratua, 80ko hamarkada hasieran Los Humedecidos taldea sortu zuen zenbait lagunekin. Gerora, OK Korral izena hartu eta rock-and-rolla, garagea, rockabillya eta countrya egiten hasi ziren euskaraz. Lou frontwoman aparta zen, jakina. Euskal rockaren aitzindari honek zur eta lur utzi zituen garaiko zaleak bere jarrera, estiloa eta estetikari ekser. Bi disko kaleratu zituzten: Ok Korral (Elkar, 1986) eta Beti gogor beti mozkor (Elkar, 1988). 90eko hamarkadan taldea desegin zenean, Louk hainbat banda rockero lagundu zituen, eta Nuevo Catecismo taldeko Arturo Ibañezekin, Anestesiako Belokirekin eta Federekin Las Lagartas taldea osatu zuen. Punketik harago, Euskal Herrian rock-and-roll gitarreroa egiten zuten lehen taldeetatik hurbil aurki genezakeen beti: The Covers, Lusty Men, edota La Perrera kasu.
Minbiziaren kontra luze borrokatu ostean, aurtengo urtarrilean hil zen Lourdes Olangua eta rock-and-rollaren bueltan –non bestela?– ezagututako lagun andanak, Zarautz, Donostia, Trintxerpe, Bilbo, Getxo, Castelló, Leon eta beste leku askotatik etorriak, omenezko jaia antolatu zioten.
Desastrozombiesko kide batzuek hasi zuten gaua. Punk-rock gitarreroa Manoloren ahaleginean. Jarraian Louren apopilo izandako Nuevo Catecismo Catolicokoek hartu zuten agertokia, eta beraien hastapenetako kantuak –Louren gustukoenak– eskaini zituzten. tenperatura dezente igo zuten. Gonzalo abeslariak, Louk Fuzztones taldekoei antzina ebatsitako alkondara zeraman jantzita. Hainbat gonbidatuk hartu zuten mikroa, zein baino zein biziago: NCCko abeslari ohi Enekok tximak mugitu zituen, Dictatura eta Hellnationeko Juanma hardcore ukituak ematen aritu zen, eta El Inquilino Comunistarekin Primavera Sound-en jotzetik zetorren Ricky (Los Clavos) elektrikoa ere han izan zen. Bazen besterik ere.
Horien ostean, Anestesia laukoteak gaueko emanaldi motz eta bereziena eskaini zion Louri Gora Lou eta Loutarrak izenpean: Louren taldekide Dani Ulacia gitarran, eta 2Kate eta Naun-eko Izaskun mikroan, Ok Korralen Gora eta behera, Motozerrako mutila eta Azken azal gorria interpretatu zituzten thrasharen eta rock-and-rollaren arteko bideak okertuz. Errepikaezina!
Ilargi beteak ez zion gauari etenik egiten utzi: 15 urtetan agertokirik zapaldu ez duen Vicent Von Reverb taldea Castellótik etorri eta Louri eta munduko emakume rockero guztiei eskainitako emanaldi glamourosoa egin zuen Putzuzuloko agertokian. Gauak beste tonalitate ilunagoak hartu zituen Safety Pins amorratuenekin; eta erabat gorritu zen Lobo Electrico taldearen betirako agurra iragartzeko. Santik gidatutako liturgiak luze jo zuen eta aukera izan zuten Dani Ulaciaren laguntzaz Humedecidos taldearen pieza batzuk ere interpretatzeko. Otsoa sasoi onean eta harrera beroa, baina bidea bukatzeko beldur balira bezala, sobera luzatu ziren.
Ikaragarrizko giro ona izan zen egun eta gau osoan Putzuzulon eta belaunaldi oso desberdinetako jendea batu zen Loutaz oroitzera eta musikaz disfrutatzera. Esanguratsua, esaterako, 80ko hamarkadan etsai ziren punky eta rockzale ugari elkartu eta elkarri laguntasuna adieraztea, garaiak aldatu direnaren eta Louk berak lortu zuen hurbilketa horren seinale.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Ixo eta bizi!
Gailu
Bidehuts, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------------------
Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Kursaal Eszena
Non: Donostiako Kursaal Jauregian
Noiz: 2025eko urri eta abendu artean
----------------------------------------------------------------------------------
Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025
------------------------------------------------------------
Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]