Ontsa hiltzeko eskarmentua eta festa

  • Anjel Lertxundi ::Paper-festa

    Alberdania, 2012

Eskarmentuaren paperak liburu preziatuaren ahizpa omen da Paper-festa. Egile berarenak biak, ez bikiak horregatik. Osagarriak, naski.
Bizitzaz ari da egilea oroz gain, eta horregatik, heriotzaz ari dela erranen nuke. Bizitza, funtsean, borroka da. Bizitzeko arrazoiak ez omen luke borroka izan behar, baina arrazoiak loturik bizi gara, sarritan bizitza zer den endelegatu gabe, patua horixe dugula barneratu barik.
Paper-festa izenburua baikorra begitandu zait, eta kontrastean, liburuaren funtsa, azaleko Buster Keaton-en (The General filmean) bisaia bezain tetrikoa. Bizitza irudi-festa bihurtu dugun honetan, herio ondo-ondoan dugula gogorarazi dit paper-festa honek, baita aditzera eman ere, hobe dugula heriori bekoz beko so egitea, begirada itzuri gabe. Gerrak edo gaixotasunak direla eta, bizitzea heriori parez pare begiratzea dela iradoki didate txatal gehientsuenek: bizitzen ikastea hiltzen ikastea dela.
Modu askotara bizi daiteke hiltzera bidean: oinez bide eginez, naturaz gozatuz, herio bidaide naturala izaki. Baita, liburu hau bidelagun, herio gogaide bihurtuz ere, bizitzako topikoak edota bizitzaren absurdua itzuriz.
Bizitzea etengabe aukeratzea da. Heriotzaren etorrera ezin saihesturik, bizitza eramangarriago bihurtzeko gakoa dateke literatura, bizitzan sartzeko eta bizitzatik ateratzeko atearen gako. Nago baina, heriotza paper- festa legez bizitzeko, komeni dela eskarmentuaren paperak ezagututa bide egitea.

ASTEKARIA
2013ko ekainaren 02a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude