Zaila, baina izango da

  • Kataluniak Estatua lortzeko prozesua bere azken fasean sartu da, seguruenik konplexuena eta korapilatsuena. Kosta ahala kosta herritarrak burujabetza kontsulta batera deitu behar ditugu, eta egoera horren mugara iristen garen neurrian, posizioak gero eta gehiago definitzen dira.

Carles Puigdemont
2013ko martxoaren 31

Egoera berria da, eta Estatu espainiarra inoiz ez da egon horretarako prestatua. Itsasoz haragoko bere jabegoetako independentzia asko ezagutu ditu, mingarria askoren harrotasunerako eta areago hainbat klase ekonomikorentzat, baina oso onargarriak (eta desiatua) herritarren gehiengoarentzat.

Egoera ezezaguna da, eta tentsio asko horren  ondorio dira. Europari lotutako Estatua da Espainia, eta Europaren izaera eta proiektua guztiz demokratikoak dira. Ez dago erreakzio klasikoetarako tarterik: elkarrizketa gailentzen da, herritarren borondatea. Dena den, hau ez da agintari espainiarren borondatea, eta haien erreakzioak zera dakarkigu: ahalegin handia, pazientzia dosi ugari eta esku ezker handia beharko ditugula prozesuaren zailtasun handienari aurre egiteko, hau da, inoren lurra ez den egungo egoeran harrapatuak geratzea. Aurrera egin behar da eta Katalunian norabide bakarrean egin dezakegu aurrera. J. M. Aznarrek esandako hura ozen entzuten da: Espainia apurtu aurretik apurtuko da –irakurri “apurtuko dugu”– Katalunia. Etsaia ez da nazionalismo katalana, ezta bere liderrak ere. Kalitateko informazioa mugitzen dutenei benetan izua ematen diena, herritarren mobilizazio maila handia da. Ez da alderdi bat: sakoneko korrontea da, zeharkakoa, belaunaldi artekoa, interklasista eta interlinguistikoa, nazionalismoaren alderdi klasikoak gaindituz azaleratu dena. Espainiarentzat desafio handiena ez da Legebiltzarrean autodeterminazioa sostengatzen duen gehiengoa,  horren atzean herri osoa mobilizatua dagoela baizik.

Horregatik, gure herriak ezagutuko duen zailtasunik handiena mobilizazioarekin zerikusirik izango du. Estatuak badaki erronka hau bakarrik irabazi dezakeela katalan gizartea desmobilizatzea lortzen badu. Eta zeregin horri ekin dio. Gerra zikinaren ahotsa –zigorgabe ez geratzeaz gain, Espainiako demokratak asaldatu beharko lituzkeena– klandestinoa da oraindik, baina desmobilizazioaren estrategiarekin bateragarria da. Bere helburua gizarte katalana hoztea da, eta prozesuaren gidaritzarako ezinbestekoa den klase politikoa eta berau onartu behar duen gehiengo sozialaren arteko batasuna haustea. Kataluniako politika zikintzea, lehendakaria beraren izen ona hondatzeak, estrategia hori laguntzen du, berdin horretarako moral eta ikuspegi demokratiko eskaseko txostenak faltsutu behar badira ere; horrek emaitzak ematen ditu epe laburrean, baina horretan dabilenarentzat ere arrisku handiak hartzea suposatzen du. Ikusiko dugu.

Horrekin frogan jartzen ari dira Kataluniako gizartearen heldutasun maila, erresistentzia ahalmena eta bere pazientzia. Finean,  burujabetzarako duen desioaren indarra. Ez nago ezkorren artean, ezta inozoen artean ere. Oso gaitza izango da, baina izango da. Inork ez dezala zalantzarik izan.

(*) Carles Puigdemont Gironako alkatea (CiU) da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Independentismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-10 | Patxi Azparren
Euskal CUP bat (zuen) beharra

Ezaguna denez, Kataluniako egoera politikoa irauli duten eragile nagusiak lau dira: PdeCat, ERC, CUP eta ANC. Iragan den urriko erreferendumaren atarian lau eragile horien kokapen politikoak ezberdinak ziren eta denek ez zuten iritzi bera. Oinarri sozialek, ANC-Omiumek eta CUP-k mobilizazioei ekin zieten eta CiU ohiak eta ERC-k onartu behar izan zuten ibilbidea.


Dena erabaki nahi dugu

Azken hamarkadetan bizkortu eta erabatekotu den globalizazioak gure errealitatearen aspektu guztietan izan du eragin esanguratsua: politikoa, kulturala, soziala, ekologikoa… Gerra Hotzaren osteko mundu mailako indar harremanen oreka aldatzen ari da eta interes kapitalisten baitan talka berriak sortzen eta areagotzen ari dira. Neoliberalismo global horretan lurraldeei eta pertsonoi etekinaren prismatik soilik begiratzen digute botere ekonomikoek: lehengaiak, produkzio-baliabideak eta... [+]


2018-07-27 | Unai Apaolaza
Ezker abertzalea
Konfrontazioak egingo gaitu berriro ere

Azken hamarkada honetan, proportzioan, Euskal Herriko jendartea zahartu dena baino askoz ere gehiago zahartu da ezker abertzalearen oinarri soziala. Ile urdina nagusitzen ari da antolatzen dituen ekitaldi eta mobilizazioetan. Hamarkadetan, beste espazio politikoak baino gazteagoa izateaz harro zegoen ezker abertzalea zahartu egin zaigu bat-batean. Hori guztia, borroka armatua alde batera utzi eta baldintzak hobetuko zitzaizkiola uste zenean gertatu da. Zergatik, baina?


2018-07-17 | Sortu
Dena erabakitzeko, euskal errepublika
MULTIMEDIA - solasaldia

2018ko uztailaren 12an Donostiako Easo plazan Sortuk antolatutako solasaldia. Beñat Irasuegi, Unai Apaolaza eta Jone Etxeberria aritu ziren, Naroa Iturrik gidatuta.


2018-07-10 | ARGIA
"Dena erabakitzeko, Euskal Errepublika" solasaldia ostegunean Donostian

Azken hilabeteetan Euskal Errepublikaren aldeko kanpaina egiten ari da Donostiako Sortu, hau aldarrikatzeko arrazoiak sozializatu asmoz. Ostegun honetan, uztailaren 12an, Easo plazan 18:30ean, Unai Apaolaza, Jone Etxeberria eta Beñat Irasuegi ariko dira, Naroa Iturri moderatzailearekin.


2018-06-14 | Plaza Hutsa
"Estatugintza eta herrigintza uztartuta joan behar dira"
MULTIMEDIA - Plaza Hutsa

Jule Goikoetxea militante eta intelektual feminista izan da Plaza Hutsa TBn Andoni Olariagak elkarrizketatuta. Euskal Errepublika eraikitzeko bidean, estatugintzatik eta herrigintzatik egin daitezkeenez jardun dute.


ETAren ostean, zer?

ELAk urrats historiko eta positibotzat jotzen du ETA desegin izana. Behin iritsi delarik hainbeste kosta izan den ziklo honen itxiera, konpondu beharreko gai garrantzitsuak daude ebazteko: normalizazio politikoa, biktimak, presoak, estatus politikoa...


2018-05-02 | Plaza Hutsa
"Gure diagnostikoak Euskal Herrian egin behar ditugu, feminismoan bereziki"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Plaza Hutsa saioko lehen elkarrizketatua Irati Jimenez kazetari eta idazlea da, Sortuko kide Aitziber Campionek elkarrizketa egin dio euskal identitatea, epika, feminismoa eta kultura hizpide hartuta.

Euskal herrigintzaz gogoeta egiteko plaza birtuala da Plaza Hutsa egitasmoa. Herrigintza garai berri bati ekarpenak egiteko eta ezkerreko independentismoa herrigintzan trebatzeko eskola izateko xedez jaio da Sortu alderdiaren eskutik.


2018-04-25 | Zebrabidea
Marina Sagastizabal
"Feminismotik asko dago esateko independentziaren inguruan"

Terra de Ningú. Perspectives feministes sobre la independència liburua kaleratu berri dute Gatamaula kolektibo feministak eta Pol·len argitaletxeak. 47 pertsonak hartu dute parte sorkuntza honetan.


Festa giroan ospatu dute Larrabetzuko Independentzia Eguna

Independentzia Eguna ospatu da Larrabetzun igandean, Independentistak sareak bultzatuta. “Burujabe hobe” lelopean egun osoz bildu dira hainbat elkarte eta eragile, hausnarketa politikora eta sozialera bideratutako egunean.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude