Athletic-ek pribilegio fiskalak al ditu?

El Correo Español egunkariaren arabera “Athletic-eko jokalariek dagokien PFEZaren erdia ordaintzen dute”. Egunkariak azaldu duenez, 300.000 eta 3 milioi euro arteko soldatak jasotzen dituzte. 300.000 euro irabazten dituena finantza zuzendaria balitz, urtero 124.086 euro ordaindu beharko lizkioke Bizkaiko foru ogasunari PFEZagatik, hau da, irabazitakoaren %42,22. Athletic-eko jokalariak, Aldundiaren interpretazio onberari esker, 50.586 euro baino ez ditu ordaintzen, hau da, irabazten duenaren %18,86. Hiru milioi euro irabazten dituena Bilbon ezarritako multinazional bateko presidentea balitz, 1.339.086 euro ordaindu beharko lituzke, %42,22 alegia. Zergaduna Athletic-eko jokalaria denez, soilik 664.086 euro ordaintzen ditu, irabazitakoaren %22,14. Hain justu portzentaje hori ordaintzen dute urtean 15.000 euro baino gutxiago irabazten duten zergadunek; ez dira Athletic-eko jokalariak, bistan denez. Laburbilduz, Athletic-eko jokalariek erdia ordaintzen dute, agian hori baino gutxiago ere bai.

Bilboko jokalari talde osoak 48 milioi euro baino gehixeago irabazten du urtean. Batez besteko %20ko zerga tasa aplikatuta, jokalariek 10 milioi euro ordaintzen diote Ogasunari. Gainerako zergadunen aitorpen bera egingo balute, 21 milioi euro joango lirateke foru kutxetara. Ogasunak 11 milioi euro “barkatzen” dizkie jokalariei.

Pribilegio bera al dute Realeko, Osasunako edo saskibaloiko jokalariek? Zergatik halako jokaera fiskal pribilegiatua, Ogasunak beste zergadunak eraso eta zukutzen dituen bitartean? Krisiarekin, ogasunak diru bila dabiltza. Gehien dutenengana jo eta iruzur fiskalarekin amaitzeaz gain, kirolariei egiten zaizkien halako faboreak ere ezabatu behar dira, izan Athletic-ekoak edo beste klubetakoak.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Athletic
2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


2023-01-27 | Gedar
3.000 euroko isunak, San Mamesen erakutsitako Donetskeko bandera baten harira

Iazko urrian, pertsona bat kanporatu zuten Bilboko futbol zelaitik, Donetskeko bandera eramateagatik; elkartasunez, San Mamesetik alde egin zuten hainbat lagunek. Orain, hainbati jakinarazi diete 3.000 euroko isunak ezarri dizkietela, baita urtebetez kirol guneetara sartzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude